Batzuen aburuz, memoria historikoaz nahikotxo idatzi eta filmatu da. ‘Apaiz Kartzela‘ dokumentalak azken hamarkadeetako gure historian oraindik arakatzeko tartea dagoela frogatzen du. Filmak munduko apaiz katolikoen kartzela bakarra ekartzen du gogora: Zamorako presondegian, konkordatu-gartzela. 1968 eta 1976 artean Francoren erregimenaren aurka lan edo kritiko ziren abadeentzako prestatutako moduloa , Vatikanoaren oneritsiaz. Lanak gainera Francoren aurkako apaizen borroka ekarri du gogora. Horregatik bederen, gogoratu behar dugun memoria historikoan beste agiri bat delako pena merezi du dokumentalak.
‘Una esvástica sobre el Bidasoa‘ dokumentalaren sortzaileetako baten, Javi Barajasen ideia mamitu dute Ritzi Lizartzak, David Pallaresek eta Oier Aranzabalek. Hiruek zuzendu dute abiapuntu zaila zuen dokumentala. Izan ere, duela 50 urte burutu zen apaizen borroka eta euren gartzeleratzea janzteko egunkari ebakietaz gain, artxibo irudiak ez dira ugariak. Horregatik eta Zamorako gartzela duela 25 urte itxi bazen ere, edifizioa oraindik bota ez dutenez, proposamena egin zieten bertan izandako lau abade-preso ohiei: duela 50 urte utzitako gartzelera itzultzea. Bizkaitik furgoneta batean. Lehen bidaiaria izango den Xabier Amuriza bertsolariariak dio ‘ilusioa‘ egiten diela, besteei aitortzen dien bezala. Beste horiek, Josu Nabaran, Juan Mari Zulaika eta Eduardo Fornès apaiz katalana.
Apaizen borroka gogoratzen da. Nabarenek dioen bezala ‘gure papera jokatu behar genuen‘. Torturak salatuz edota Zamoratik pasa ziren beste ‘apaiz gorrien’ kasuan, sindikalismoa auspotuz edota pobreen alde bozgorailua izanik. Baina batez ere, Zamorako gartzelako hormetan egindako lana dokumentzen da: preso politikoen presodegietara aldatzeko eskatuz, besteak beste. Horrela, antolatutako ihesaldia eta matxinada kontatzen digute horma horiei egindako bisitan. Bidai horretan bildutako laurez gain, dokumentala preso egon ziren beste apaizen lekukotasunekin indartzen da. Gehienak euskaldunak, baina ez bakarrik. Izan ere, Zamoratik pasa ziren Galizia, Kataluina edo Madrileko apaizak. Batzuek testigantzak ematen dute, bakoitzak bere ama hizkuntzan. Francoren Espainia bat eta handiaren aurrean, bertan zeuden herri, nazio ezberdinen erretratua eginez. Dokumentalak gainera beste bidai bat azpimarratzen du: gehientsuenek izan zuten desengainua, Eliza Katolikoarekin zuten atxikimendua eteteraino. Apaiz izateari utzi zioten askok.
Elkarrizketaz trufatuta badago, ondo sahiestu da dokumental askok duten hitzegiten duten buruen arazoa. Maialen Sarasuak editai lana interesgarria egiten du horretan eta dagoen artxiboa uztartuz. Deigarriak nazioarteko albistegien piezak. Xabier Amurizaren bertsoek, Joserra Senperenaren musika indartsuak eta Kote Kamatxok buru duen lan talde batek egindako marrazkiek goratzen dute lana. Gehitxo ikusiko nuen baina marrazki horien kolore paletan Vatikanoaren bandera eta falangismoaren ikurra aurkitu ditut.
EITBren partzaidetzari eta Gogora, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien, Etxepare, Berria eta Zuzeuren laguntzari esker egindako dokumentala, Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, gaurtik hasita,Bilbo, Lizarra, Lleida, A Coruña, Ferrol eta Zamoran izango da ikusgai. Gertu beste lekuetan.
Please comment with your real name using good manners.