Gaur hasi eta datorren ostiralararte Oscar, Europako Zine Akademiaren (EFA Awards) eta BAFTA sarietarako kalifikatzailea den Zinebi, Bilboko dokumental eta film laburren zinemaldiak bere 63. ediziori ekingo dio. Aurten 41 herrialdeetako 123 programatu ditu, erdiak emakumeek zuzenduta eta erdiak ere Espainian estrenaldiak. Film guzti horietatatik 45 euskal produkzioak dira. Edizio honetan, pandemia tarteko, formula hibridoa izango dute iaz bezala; gehienbat Arriaga eta Golem zine aretoetan eta onlinen, Filmin plataforman, erakutsiko dira lan asko.

Azken urteetan bezala Arriagan zabalduko da zinemaldia ostiral gauean egingo den gala baten bitartez. Bertan aurtengo ohorezko lehen saria, Mikeldi saria, emango da. Sariduna Margarethe von Trotte aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarra izango da, haren zinemaren indarra eta zintzotasunagatik. Larunbatean Europako zinematrografiako izen handi hau Helena Taberna zinegile nafarroarekin mintzatuko da eta bere ‘Die Bleierne Zeit (Las hermanas alemanas)’ emango da. Film honi esker von Trotte bihurtu zen Veneziako Urrezko Lehoia jasotzen zuen lehen emakume zuzendaria 1981ean. Ostiralean, zinegile europarra omendu ondoren, Sail Ofizialean lehiatuko diren zazpi euskal film laburrak emango dira Arriagan: bi animazio, bi dokumental eta hiru fikzio. Gala azken urteetan bezala Sra. Polaroiska bikoteak koordinatu du.

Zazpiak hautagai dira zinemaldian eskeintzen diren sari ezberdineetara, tarteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sarira. Sail horretan 55 lehiatuko dira. Horien artean 54 Espainian estrenaldiak dira. Sari hori lortzen duena Oscar sarietarako hautagai bihurtu daiteke eta estreinekoz Europako Akademiaren sarietarako. Lehiazko beste sail nagusia First Film Nazioarteko Lehiaketa da. Sundance, Berlinen, Cannesen, Locarnon edota Venezian emandako gehientsuenak. 9 opera prima horietatik 7 emakumeek zuzenduta daude. Lehiaz kanpo, zinemagile konsagratuen zein hasi berrien lana ikusteko aukera ematen duen ‘Beautiful Docs’ sailan ere gauza interesgarriak arrantzatzu daiteke. Esaterako Marco Bellocchio italiarraren ‘Marx può aspettare‘ agian bere lan pertsonalena Sergei Loznitsa ukraniarraren ‘Babi Yar. Context’, EFA awards-erako aurtengo lehiakidea.
Euskadin egindako ekoizpenei zinemaldiak eman dien babesa indartu nahiez, aurten sail ofizialean ez dauden 20 film labur eta 10 film luze izango dira ikugai egunotan Bilbon. Tartean, Itxitik ekimenerako ekoitzitako zazpi filme laburretik bost. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Zineuskadik, EITBk, Donostiako Zinemaldiak eta ZINEBIk sustatzen dute. Hortaz gain, Zinebi Networking: Dokumentalen sorgunea, laugarren foro profesionalak indarra hartzen jarraitzen du eta aurten gehinbat emakumeek zuzenduko dituzten zazpi proiektu lantzeko aukera emango ditu.
Azken urteetan munduko emakume zinegileei lehio berezia zabaldu die Zinebik. Aurten Mexikoko Zinematografia Institutuarekin egin dute lankidetza, eta ‘Focus: Mexiko, Emakumea eta Jatorrizko Zineak’ izenburupean Ipar Amerikako herri horretatik hainbat zinegileen lana erakutsiko da, esaterako Concepción Suárez Aguilaren ‘Koltavanej’ edota Luna Maránen ‘Me parezco tanto a ti’ eta ‘Tío Yim’.

Ostegunean aurtengo bigarren Ohorezko Mikeldi Saria banatuko da: erbestean, El Salvadorren jaiotako Imanol Uriberi. ‘Dias Contados‘ filmaren zuzendariak bitan irabazi du Zinebi: 1977an ‘Ez‘ eta 1982 ‘Ikuska 13: Euskal Kantagintza‘ film laburrei esker. Aurretik Filmoteca Españolako zuzendari atxikitutakoarekin, Carlos Reviriegorekin mintzatuko da. Eta bere hurrengo filmaren ‘Llegaron de noche‘ pasarte batzuk eskainiko duela. Zinemaldia ostiralean bukatuko da, lehiaketa ofizialeko mikeldi sariak eta bestelako ikurrak banatuz.
Please comment with your real name using good manners.