Arantza Santesteban Pérez (Iruña 1979) irriparrea ahotan harrapatu dut. Bere lehen luzea, ‘918 gau’ Portugalen saritu berri dute. DocsLisboa ezagunean nazioarteko sari nagusia jaso du. Ordubeteko dokumentalaren lehen zinemaldia eta estrenaldia zen. Ikusmira Berriak programatik pasa den filmak Santesteban bera gartzelan pasatako ia 1000 egun kontatzen du. 2007an Seguran ilegalizatuta zegoen Batasuneko kideen aurka Garzonek agindutako sarekadan atxilotu eta gartzela prebentibotik atera zen arte pasatako 918 gau.

Filma hain zuzen abiatzen da zuk grabailu bat erabilita kontatzen duzunean atxiloketa, ezta?
‘Ordenatu dut modu kronologiko batean. Abiatu dut gu atxilotu gintuztenean. Eta hor kokatu ditut ere zeintzuk izan ziren arrazoiak. Dago komisaldegia, gartzela eta gartzela ostekoa. Eta hor eboluzio bat dago. Nik balioan jarri nahi dut hori. Bestela joera dago pentsatzeko militante politiko beti laua dela, ez dagoela eboluziorik, akumulazio bakarrik. Nire eboluzioa ez da lineala eta ondorioz filma ere ez da linea. Egin dudan eboluzioa oso bakartia, oso zalantzazkoa, eta bilaketa oso inperfektua, oso intuitiboa, babesleku bila joan naiz baina ez dira izan oso erosoa‘.
Baina filma ez da bilakaera pertsonal baten historia bakarrik?
‘Lehenengo pertsona oso fuertea dago. Baina pelikuaren helburua ez da nire intimidadea konpartitzea, baizik eta nire esperientzia askotan kontatu da kolektibo baten bidez, eta honetan nik egin nahi izan dudana nire indibidualidadea azpimarratu. Nire ikuspegiaz kargu egiten naiz. Bestela egongo da beti kolektibitatea oso presente eta haren izenean, harentzako hitzegiten dudala eta horrekin hautsi nahi nuen. Bilakaera bat dago pertsonala eta politikoa. Politikoa eta pertonala daude oso nahastuta’.
Zein zentzutan?
‘Preso politikoaren iruditegian eta diskurtsoan hemen pixka kartzelan dauden bestelako egoeratatik isolatuta egongo balira bezala agertzen da. Nik uste dut beste gainontzeko presoekin konpartitzen dituzu tentsioak, bizipenak eta dimentsio sozial hori ere bai inportantea da kontakizun politiko horretan azpimarratzea. Horregatik argazkiak agertzen direnean (lagunek bidalitako argazkiak) hor esaten dut manifestazioen irudiek ez didate laguntzen hemengokoari aurre egiten. Esan nahi dut, kontu ideologikoak ez dira nahikoak kontu humanoei aurre egiteko. Eta dagoenean diskurtso bat hiperideologizatua, bertikala, esaten dizuna nolakoa izan behar zen eta zer pentsatu behar duzun, geratzen gara tresnarik gabe errealitate humano askori erantzuna emateko. Eta nik uste dut kartzela dela txoke bat oso fuerte alde horretatik‘.
Zer nolako talka?
‘Militante ideologiko bezala, zure supuesto ideologiko, txosten guztiekin buruan zaude baina gero kartzelan bertako egoera asko salto egiten dute, txostenetan ez daudenak. Hori adierazi nahi duena, niretzako kontu politiko inportanteena dela, bestearen lekua, mina, bestearen problemak ere sensible izatea, sensibilitate hori da politikoa eta hori askotan txostenenetan ez dator. Horren aldarrikapen bat da ere nire politikoa‘.

Lagunek eta laguntza eman zutenek bidalitako argazkiak aipatu dituzu. Uste dut hortik abitatu zenuela film honen gauzatze beharra, ezta?
‘Proiektua hasi zen gutunak eta argazkiak aurkitu nituenean, gure epaiketa bukatu zenean jakinda ez nintzela gartzelara itzuliko eta hor hasi zezakela beste bizitza bat kartzela gabe. Orduan, hasi nintzen argazkiak ikusten eta gutunak irakurtzen. Sentsazio oso arraroa nuen eta bi gauza oso argi ikusi nituen: bat, pelikula egin behar dut eta bi, ze urrutik nagoen gutun hauen zentzua, modua, estetika, argazki hauetan agertzen diren hainbat elementuetatik. Esaten nuen zer karga dagoen elementu horietan‘.
Eta errekurtso filmiko bihurtu ziren …
‘ Ikusmira Berriak eman zidaten, hori garatzeko laguntza eta hor joan nintzen kutxa horrekin. Egon nintzen ia bi urte probak egiten nola erakutsi elementu horiek. Puntu baterarte, azkenean aspertuta nengoela eta uste nuen artxibo honen preso nengoela, berriro ere pres. Orduan esan nuen saiatu behar naiz liberatu behar naiz forma zuhur hauetatik: formak tengabean eramaten nauten aurrekoetara eta estereotipoetara eta estereotipo hoiek nik nahi nuen urratu, zalantzan jarri, estereotipo horiekin lan egin eta horien kontra lan egin‘.
Nola?
‘Ihesaldiak behar nituela ikusi nuen. Horregatik sexua filmatu nahi izan nuen, sexua delako dimentsio korporal bat zenbait uneetan, kartzelan baina militantzia zurrunetan ere ukatua izaten dena. Eta trantzea festa batean, trantzeak eramaten zaituelako hain politikoak ez diren egoetara. Orduan fikzionatu nituen hainbat pasarte. Eta gero nuen oso presente Rosa Luxenburgek esandakoa: ‘Mi corazón pertenece más a las alondras que a mis camaradas”. Hori da nire pasatu zaidana, ez da bakarrik kamaradentzat, beste leku askeago batean nengoen. Eta orduan gogoratu nintzen Berlinen badagoela lagun bat parke horretara joaten zale bertako txoriak entzutera eta pentsatu nuen hori ere filmatu nahi dut. Berlinera ere joan nintzen Berlin oso inportante izan zelako nire ihesaldian.’

Argazki batzuk pixelatu dituzu, zergatik?
‘Tratamendua zaila izan zen. Gartzelakoak pixelatu ditut. Gartzelako argazkiak izatea ez delako erraza. Nik justu Palentziako gartzelan izan nintzen eta hor aukera gehiago zen, zuzendaritza progresistagoa zen eta aktibitate asko zeuden. Gainera amak zeuden modulua negoen eta ONG asko sartzen ziren. Argazki horiek ikusten nituenean ez nuen bakarrik nire burua edo lagunarena ikusten, detaileak ikusten nituen. Saiatzen nintzen izkina guztietan jendeari esaten hauek dira barroteak, eta hemen jaten genuen. Detaile horiek ekartzen saiatu naiz. Esaten nuen hau oso berezia, ez duzu aukera izango gartzela barrutik ikusten ez bazaude preso. Horregatik anpliatzen nituen, detaileak anpliatzeko‘.
Kanpokoek bidalitakoak beste era batera daude, ezta?

Sariaz gain nola izan da zuen lehen zinemaldia baten esperientzia?
‘Lisboak badu tradizio politikoa, bere iragan koloniala. Eta gero DocsLisboako publikoa ohituta dago ikustera zine megapolitikoa, esperimentalagoa, badute beste kultura zinematografikoa. Oso pozik geratu nintzen. Ez da pelikula erreza bat. Ikusleak egin behar du lan pittin bat, espazioa asko dago pentsatzeko, ez da konklusiboa, ez du esaten ikusleak zer pentsatu behar duen zehazki eta nire sentsazioa da espazio horretan ere bai beste herrialdetako pertsonek egin dezakete hausnarketak‘
Please comment with your real name using good manners.