Pasaden zinemaldian, Zinemira saila zabaldu zuen ‘Aztarnak’ dokumentala zine areto komertzialetan ikusiko da gaurtik aurrera.
Maru Soloresek hausnartu nahi du amatasunaren inguruan edo hobeto esan, ‘gogoratzen ez ditugun urte horietan, jaio eta urte batzutan bizi dugunaren inguruan eta horiek utzitako orbainez‘. Aspaldi zuen gogoa horren inguruan hitzegiteaz. Baina 2018an crowfunding-a egiten, dirua biltzen hasi zenean, konturatu zen bere kezka, bere interesa, beste batzuena ere zela, elkarrizketa honetan aitortzen digun modura.

Motibazio pertsonala bere alabaren jaiotza izan zen, egun batxillergoan dagoen alaba. Hura jaio zenean, ‘Hazi Hezi’ elkartera hurbildu zen Solores. José Ramón Mauditek eta Cristina Aznarrek sortutako elkartera. Duela bi urte zendu zen Aznar doktorea eta berari eskeini nahi izan diote dokumentala. Horiei esker hurbildu da euren esperientzia kamara aurrean eskaintzen duten bost familieengana.
Familia horietako batzuk haurdunalditik jarraitu ditu Soloresek zuzendu duen ekipoak. Besteren bat gogorra izan den erditze baten ondoren jarri da kamara aurrean. Haurra bakarrik izan nahi duen ama ere elkarrizketatu dute. Kasu guztietan, beste zaintza mota bat nahi dute euren semealabentzat.
Kasu guztietan, naturan, mendian edo hondatzan, umetokiaren ura gogoratzen dizkigun uhinetik gertu edo ‘Hazi Hezi’ elkartean elkarrizketatu ditu. Leku gozo batean, strerik gabeko leku batean. Maruren ustez, gaur eguneko gizarteak sortzen digun estresak gure seme-alabeengana iristen zaie. Bai koskortuta daudenean, bai gure besoetan daudenean.
Aznar eta Maudit doktore eta terapeuten itzala, familiengana hurbiltzeaz gain, dokumentalean agertzen diren aditu batzuengana iristeko ere garrantzitsua izan da. Esaterako, Michel Odent frantsesa.
Beste aditu batzuen (Laura Guttman terapeuta argentinarra, Ibone Olza eta Rafael Benito haur psikiatrak, José Luis Gonzalo psikologoa) eta zuzendariaren amaren laguntzaz, ikusleari erreflexiorako bidea prestatzen dio Maru Soloresek.
Filma Bilboko Multis zineetan, Gasteizko Floridan eta Iruineako Golem Yamaguchin izango da gaurtik aurrera. Oraingoz behintzat.
Please comment with your real name using good manners.