VENEZIAtik
Michel Franco zuzendari mexikarra ia beti izan zait zuzendari interesgarria. Izan inglesez Tim Rothekin egin zuen ‘Chronic‘ edo duela gutxi Mexikon gazteleraz egin zuen ‘Nuevo Orden’ distopia. Azken honek iaz Veneziako zinemaldian Epaimahairen Sari Nagusia eskuratu zion. Horregatik, Venezia hasi aurretik gauza guztien aurretik ikusi beharreko filmeen artean nire zerrendan zegoen ‘Sundown‘. Beste behien, gaixotasunaren inguruan, inglesez, Tim Roth antzezle nagusi duela. Premisa asko gustatzen zait baina ez dut oso argi emaitza ona den.
Neil (Tim Roth) Alice (Charlotte Gainsbourg) arrebarekin eta honen seme-alabarekin Acapulcoko luxuzko resort batean daude, Margaritak edaten eta eguzkia hartzen. Arrebak familiaren abeltoki negozio familiarra darama. Bapatean, deia jasoko dute. Ama ospitalera daramate. Maletak egin eta aireportura doaz ziztu bizian baina hegazkina hartzerakoan daudean, ama hil dela jakingo dute. Une horretan bertan, Neilek familiari esaten dio pasaportea hotelean utzi duela eta bueltan da. Aitzakia baino ez da.
Neil familiari esan ez dien sekretua baitauka eta Mexikon geratu nahi du. Berak erabaki nahi du: non, noiz eta norekin hil. Ideia izugarri gustatu zait. Norberaren bizitzaren kontrola berreskuratu nahi du. Tartean Mexikoko indarkeri krisia uztartzen du. Franco baina ez horretan geratzen: ikuslearekin, ikuslea nahastera jolasten du. Esaterako hasieran Neil eta Alice bikotetzat jotzen dugu, krisian dagoen bikotea. Horrek zerbait iluntzen du premisa. Eta gainera Rothen personaia ilunegia gertatu daiteke. Itzulera horiek ez dakit zein punturaino indarra kentzen dioten.
Kontrako gertatu zait Xavier Giannoli frantziarrekin. 2015ean filmatu zuen ‘Marguerite‘ gustatu zaitzadan baina ez dago nire radarrean. Eta aitortu behar dut Honoré de Balzacen ‘Illusions Perdues‘ liburuaren egin duen izen bereko moldaketa guztiz txundigarria dela. Berez epokako filmean gaur egunera errefentziak egiten ditu inongo beldurrik baina textuan arrots suertatu gabe.

Lucien (Benjamin Voisin) gazte poeta bat da. Angoulematik Parisera joango da, bera baino askoz zaharrago den baronesa baten (Cecile de France) atzetik. Frantziako hiriburuan berehala arrakasta izango duela uste du. Baina Pariseko bizitza garestia eta hankasartze pare batek karrera moztuko diote. Antzerki eta liburuen kritikan lortuko du aldiz ospea eta ogibidea. Xavier Dolan aktore eta zinegile kanadiarrak jokatzen duen idazle aristokrata bat izango du arerio hasieran, gero lagun. Arrakasta ez da luzea izango ordea eta herrira itzuli beharko da, itxaropenak, ilusioak zapuztuta.
Epokako filma esan bezala baina Gianollik egunerokotasunez trufatu du. Venezian dagoen prentsak eta kritikak bere burua biluztuta ikusi du, prentsaren erretratua ikusita. Asko Balzacen testuan dago baina hainbat esaldi berriegiak dira. Gainera zuzendaritza azkarra eman dio, erritmoa azkarra. Guztiz disfrutagarria. Eta ‘Été 85‘an ezagutu genuen Viosin eta Dolan ere txundigarri daude.
Venezia 78k leku zabala eman dio Sitgesen edo Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Astean ikusi daiteken zine motari. ‘One Night in Soho‘ eta ‘Halloween Kills‘ lehiaz kanpo daude, azkena Jamie Lee Curtisi Ohorezko Urrezko Lehoia emateko. Baina bosgarren egunean fantasia erroan duen filma ikusi da Lehiaketa Ofizilean: ‘Mona Lisa and the Blood Moon‘. Generoa maite du Ana Lily Amirpour zuzendariak: bere lehen filma ‘A Girl Walks Home Alone at Night‘ banpiroen western bat da, bigarrena, ‘The Bad Batch‘ kanibalen romantzea. Hemen Estatu Batuetan vudu hiriburua den New Orleans, ilargi betea eta botereak dituen neska bat nahasten ditu.

Mona Lisa Lee nerabe korearra (Jong-seo Jeon) zoroetxe batean dago. Gero jakingo dugunez, oso txikitatik, familiari eta berari asiloa ukatu ziotenetik. Ilbete batean toki horretatik ihes egingo du, zaintzaile batek bere burua zauritu dezan behartu ondoren. Hipnotizatu edo egin du. Beste nerabe batzuen laguntzaz New Orleansera iritsiko eta bertan Kate Hudsonek jokatzen duen stripper bat eta honen semea ezagutuko ditu. Semetxoak benetan lagundu nahi badu Mona Lisa, dantzariak neskak besteek borondatea ezabatzeko duen gaitasuna erabili. Ez da nire generoa, baina ondo filmatuta dago eta ikusten erraza da. Eta azken kontutxoa, ‘Burning‘ zoragarrian ezagutu genuen aktorea da Jong-seo Jeon.

Orizzonti Extran, lehen filmeak saritzen duen ikurraren bila datorkigu Libanon jaio baina New York eta Beirut artean bizi den Mounia Akl zuzendariaren bakarka lehen filma. ‘Costa Brava, Lebanon‘ Cinéfondation erresidentziari esker idatzi du Clara Roquet idazle katalan arrakastatsuarekin batera. Libanoko ustelkeri endemikoa du gaitzat. Nadine Labaki izar eta zinegile libanesa eta Saleh Bakri aktore palestinarra osatzen duten bikoteak bi alabekin kutsatuta dagoen Beirut utzi eta mendira, ia era utopiko batean bizitzera doaz. Baina euren etxetik gertu zabortegi bat ezartzen diotenean, kutsadurari ezin diotela ihesi ikusiko dute. Gainera familian tentsioak sortaraziko dira, helduen mundura sartzen ari den alaba zaharraren nahiekin eta emakumearen zuen bizitza berreskuratzeko gogoarekin.
©Abbout productions
Duela bi urte, Beiruten izandako leherketa hilgarriak bete betean jo zuen filma. Hain zuzen, urteetako hustelkeriak eta hutsekeriak eragindako leherketak. Filmaren aurreprodukzioan zeuden, eztandak bulegoa oso kaltetu zuen eta argazki zuzendaria zauritu. Filma egitea erabaki zuten eta leherketaren oihartzunak argiak dira filmaren zehar. Oso lehen film sendoa, Clara Roqueten esku trebea ikusten dela,
Please comment with your real name using good manners.