Donostiako Zinemaldiari begira nire urteroko gomendioen bigarren parte honetan, ‘Horizontes Latinos’, ‘Zabaltegi-Tabakalera’n eta ‘Perlak’ sailean izango diren izenburu batzuk proposatu nahi ditu.
Canneseko Urrezko Palmarekin konparatuta interes gutxiago sortu zitzaidan aurtengo Berlineko Urrezko Hartzak. Radu Jude errumarriaren estiloa baina oso berea da eta jarraitu beharreko zuzendari horietakoa da. Bere azkena, saria lortutako, ‘Babardeală cu bucluc sau porno balamuc‘ (inglesez, ‘Bad Luck Banging or Loony Porn‘) Zabaltegi-Tabakaleran sailean emango da. Irakasle batek, Emik, bideo sexuala grabatuko du senarrarekin nahi gabe baina sare sozialetan agertuko da. Maskara jantzita badago ere, ikasleen gurasoek ezagutuko dute. Eta epaituko dute, eskolatik kaleratzeko. Pandemiak ekarri dizkigun musukoak ere agertzen dira. Filminek udazkenean emateko ideia du.
2015ean Lorenzo Vigas venezualarrak Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen ‘Desde allá’ bere lehen filmearekin. Aurtengo Venezian berriz aukerak ditu sarien banaketan egoteko ‘La Caja‘ filmari ezker. Mexikon hobi batean aurkitutako gorpuzkinak jasotzera hurbiltzen dira familiak. Aita galdu duen mutil batek kutxa hartu eta bidean, aita ikusi duela uste du. Aitak onar dezan borroka hasiko du. Gizona eskuzabala dirudi, lantokietarako langileak kontratatzen ditu, baina filmak aurrera egin ahala bere jokoa ikusiko dugu. Familia, umezurtz izatea zer den, odolezko loturak aztertzen duen filma oso gustura ikusten den. Mutila guztiz maitakorra egiten da. ‘Horizontes Latinos’ sailean lehiatuko da Donostia. Oraindik ez du estreinaldi data iragarrita.
Iván Fund argentinarraren ‘Piedra Noche’ proiektuak bukatzear dauden filmeei ematen zaien WIP saria, WIP Latino saria jaso zuen pasaden Donostiako Zinemaldian. Venezian Egileen egunak deritzan sailean lehiatu ondoren, Donostian ‘Horizontes Latinos’en lehiatuko da. Alfredo Castro handia papera duen filmak ume baten desagerpena eta kostako herri baten galera alderatzen ditu, horri aurre egiteko garatzen ditugun mekanismoak arakatuz. Fantasia erabiltzen du Fundek.
Veneziatik dator, kasu honetan, Sail Ofizialean lehiatu den ‘Competencia Oficial‘ komedia. Gastón Duprat eta Mariano Cohn argentinarrak zinegintzari buruzko parodia ekarri dute Urrezko Lehoiaren bila. Penélope Cruz zuzendari histrioniko bat da, Antonio Banderas Hollywooden karrera egin duen aktorea eta zuzendarien aktore fetitxea, Oscar Martinez argentinarra Espainian babesa harturiko eta prestigio duen aktorea. Biak izango dira Cruzek zuzendu behar duen pelikularen protagonistak. Algarak ziurtuta daude, Donostiako ‘Perlak’ saila zabalduko du filmak. Adi, Publikoaren saria ez ote duen irabaziko. Venezian ere batzuek sari banaketan ikusten dute. Urtarrilaren hasieran estrenatuko omen da Hego Euskal Herrian.
Eta guztiz freskoa, dibertigarria da, ‘The French Dispatch‘ (La Crónica Francesa) filma, Wes Andersonen azkena, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Estatubatuarrek Frantziaren inguruko klixe, topikoei buelta ematen die. Kansaseko aberats baten semea Frantziako herrixka batera doa eta bertan Kansaseko irakurleentzat aldizkaria sortuko du, Frantzian bizi diren kazetari sorta batekin. Andersonen aktore ohikoak agertzen dira: Bill Murray, Tilda Swinton, Adrian Brody, eta izar talde zabala. Anderson hurrengo proiektua Chinchónen filmatzen ari denez bere polita litzateke Donostiara hurbiltzea, baina ez dut uste konfirmatu duenik. Disney Pluseko produktua, Espainian zineetan urriaren 29an espero dute.
Joachim Lafosse belgikarrak behin baino gehiagotan arakatu ditu bikote harremanak. Cannesen lehiatu zen ‘Les Intranquilles‘ (Espainian inglesezko izenburuarekin, ‘The Restless’ izenbururuarekin estreinatuko den) filmean, senarraren buruko gaizotasun bat medio, bikote bat krisian sartuko da. Hain justu, mundua pandemiaren krisia jasaten duen bitartean. Damien Bonnard eta Leïla Bekhti aktore frantziarrak izugarri ondo daude. Eta bonus bezala, musika Olafur Arnalds islandiarrarena da. Azaroaren 12an du estrenaldi data gurean.
Emmanuel Carrère idazle frantziarrak aurten Asturiaseko Literatura saria jasoko du eta Canneseko Zuzendarien Astean bere bigarren fikziozko luzea aurkeztu zuen. ‘Ouistreham‘ (‘En un muelle de Normandia‘) filmean, Juliette Binoche Carrèreren alter egoa da, liburu baterako ezkutuan ikertuko duen idazlea. Senarrak utzitako emakume helduaren itxurak eginez, garbiketetan lana lortuko du. Gogorrena, Mantxako kanala zeharkatzen duten ferry horretako batean egingo duen beharra. Ikerketa horretan lagunak egin ditu, edo hori uste du behintzat. Filmaren bitartez, Carrèrek beste bizitzan sartzearena aztertu du. Ikusterreza, ‘feeling good‘ factor dakarren horietakoa. Banatzailea du Espainian baina oraindik ez du iragarri aretoetan estrenaldi data.
François Ozon ohikoa da Donostian. ‘Perlak’ sailean aurkituko dugu oraingoan, Cannesen Lehiaketa Ofizialean aurkeztu duen ‘Tout s’est bien passé‘ (Todo ha ido bien) drama familiarrarekin. Hil baino lehen, Ozonen ohiko idazleak, Emmanuèle Bernheimek, bere liburu bat molda zezan eskatu zion. Filmaren izenburu berdina duen liburuak Emmanuèlek eta aizpak aitaren eskaera zailari nola egin zioten men kontatzen da: aberatsa eta bizitza onaren maitaleak aitak alabeei hiltzen laguntzeko eskatzen die, paralizatua geratzen denean. Sophie Marceu eta Gerhaldine Paillas dira alabak eta André Dussollier aita. Azken honek, pertsonai dibertigarria, komikoa zenbaitetan, eraikitzen du, berez eutaniasaren drama gordina arintzeko. Oraindik ez du estrenaldi datarik, baina Iruñean egoitza duen Golem banaketa etxeak ekarriko du Euskadi eta Nafarroako zine aretoetara.
Eta Todd Haynes beti da balio fidagarria. New Yorkeko zuzendariak dokumental bat filmatu du oraingoan, ‘The Velvet Underground‘ banda mitikoaren nondik norakoak – eta batez ere Lou Reed eta John Caleren arteko herremana irudikatzen duena. Gainera Haynesek agindu du Donostiako Zinemaldira etorriko dela. Apple TVren produktua, oraingoz hor izango du banaketa, urriaren 10tik aurrera.
Hortaz gain, Sail Ofizialeko izenburu batzuk gogoz itxoiten ditut: Iciar Bollaínek zuzendu duen ‘Maixabel‘, Terence Daviesen ‘Benediction‘, Fernando León de Aranoaren ‘El Buen Patrón‘, mundu propioa duen Lucille Hadzihalilovien ‘Earwing‘ eta zinemaldia zabaltzen duen Zhang Yimouren ‘Yi Miao Zhong‘ (Un segundo). Lehiaz kanpo baina Sail Ofizialean ere, ez nuke galduko Manuel Martin Cuencaren ‘La Buena Hija‘. Hau guztia esanda, Frantzian esaten duten modura ‘Bonne projection‘ (emanaldi ederra)
Please comment with your real name using good manners.