VENEZIAtik
Bezperan kontenplaziozko filma ikusi ondoren, eguna Londresera ‘The Swing Sixteens”en murgilduz hasi dut. Gero algarak izan dira Darsena aretoan eta ezustekoan 1970.eneko banda mitiko baten kontzertuarekin burutu dut laugarren eguna.

Michelangelo Frammartino (Milan 1968) zinegile arrats berezia da. Locarnon ‘Il Dono‘ bere lehen luzea aurkeztu ondoren, 2010an saria irabazi zuen Canneseko Zuzendarien Hamabostaldian ‘Le Quattro Volte‘ filmarekin. Horretan Calabriako bere jatorrietara itzulita, sekta bat sortu duen eta lau bizitza bizi izan duen Pitagoras gizon mesianikoa jarraituko zuen. Venezian Sail Ofizialean lehiatzen den ‘Il buco‘ honetan ere Italiako iparra eta mendebaldea lotzen ditu. Dokumental estiloan ia, 1960eneko hamarkadan, espeleologo gazte talde batek Bifurtoko amildegira, munduko daude kobazulo sakoneen batetara egindako jeitsiera kontatzen du.
Kobazuloa neurtzeko eginako jaitsiera hori gertatu zen, Italiako berreskurapen ekonomikoa bitarteko, Milanen Italiako eraikin altuena egiten ari zirenean. Milanekoaren berri izango dute kobazulotik gertu bizi direnek herrian duten telebista bakarrari ezker. Italiako iparra eta mendebaldea, Italia aberats eta pobrearen arteko kontrastea. Plano zabaleetan filmatuta, elkarrizketa bakarrak telebistako erreportai horietakoak dira. Publikoari konpromezua eskatzen duen film horietakoa. Kontenplatiboa, inmersiboa. Txalo zaparrada jaso du prentsa eta publikoaren paseetan, baina ikusle asko ere alde egin zuten prentsarako emanaldian. NORK MAITE: Ez fizkiozko kontenplatiboa gustuko dituztenek.
Bestelakoa gertatu da Mariano Cohn (Villa Ballester, Argentina, 1975) eta Gastón Duprat (Bahía Blanca, 1969) bikote artistikoaren ‘Competencia Oficial‘ filmarekin. Aretoa farrez gainezka izan dute zinegintzaren parodia honetan. Eta bukaeran txalo zaparrada ere entzun da prentsa emanaldian.

Filmea 80 urte dituen enpresari aberats baten desioarekin hasiko da. Ondorengo belaunaldiek ikusiko duten zerbait utzi nahi du: zubi bat eraki edo film bat finantzitu. Azken horretarako irakurri ez duen Nobel saridun baten nobelaren eskubideak erosiko ditu. Zinegile onenaren bila, Penélope Cruzek jokatzen duen zinegileari askatasun osoa emango diote. Honek aurrez aurre jarriko ditu Espainian urteak eman dituen aktore argentinar prestigiotsua (Óscar Martinez) eta Hollywooden karrera egin duen izarra (Antonio Banderas). Zein baino zein histrionikoagoa. Egia esan asko dibertitu naiz Cruz horrela ikusten, eta film baten prestaketetan egon daitezken gorabeherekin. Filmak Donostiako Zinemaldiako ‘Perlak’ Saila irekiko du eta Victoria Eugenian ere algarak ziurtatuta daude.
Lehiaz kanpo, kritika itxoiten zuen film horietakoa: ‘Last Night in Soho‘, ustez beldurrezkoa. ‘Shaun of the Dead‘ ezagunaren zuzendaria Edgar Howard Wright (Poole, Erresuma Batua, 1974) ‘Gambito de Dama’ seriean ezaguna egin den Anya Taylor-Joy zuzendu du Londreseko Soho auzoan kokatu duen filmean. 1960eneko hamarkadarekin itsu dagoen eta jantziak egin nahi dituen Eloise (Thomasin McKenzie) gaztea bertara etorriko da ilusioz beteta. Baina Taylor-Joyk antzezten duen Sandyrekin amesgaiztoak dituenean, bere gogoa ihes egingo dio.
Me too-ren oiartzuna topatu dezakegu. 1960ean ‘The Swing Sixteens’en bizi den Sandyk abeslaria izan nahi du baina puta bukatzen du. Horretatik askatu nahi dio gaur egun bizi duen Eloisek. Beldurrezko filmeen maisua den George A. Romeroren zalea da zuzendaria eta hartara besteak bezala zombiak erabiltiko ditu luze honetan. Lehen agerraldian beldurra ematen dute, besteetan parodia bilakatu dira. Erritmoz eramanda, berdin utzi nau. Aipatzekoa soinu banda eta batez ere, Anya Taylor-Joyk kantatzen duen ‘Downtown‘ abestia. Hurrengo filmarekin lotura duen kanta.
Kanta hori Pettula Clarkek ezaguna egin zuen. Horren estudioko grabazioa, baxoa jo zuen Jimmy Pagek, Led Zepellin taldearen sortzaileak, ‘Becoming Led Zeppelin‘ dokumentalean kontatzen denez. Bera eta banda horretatik oraindik bizirik dauden John Paul Jones eta Robert Plant agertzen dira. Gainera hilda dagoen laugarren kidearen, John Bohmanen audio elkarrizketa dago. ‘Good Times Bad Times’, ‘Whole Lotta Love‘, ‘Immigrant Song‘ eta ‘Stairway to Heaven’ kanten sortzaileen erreferentziak eta nola elkartu eta abesti horiek eta taldea bera nola sortu zuten kontatzen da. Zaleentzat egindako filma Bernard MacMahon zinegileak. Venezian filmearen aurkezpen emanaldian Jimmy Page txalo zaparrez hartu dute. Abesti bakoitzaren ostean jendeak txalotu du, kontzertu batean balego bezala. Abestiak osorik jartzea eta musika eraginen zati luzeak asko luzatzen dute filma. Gehiegi.
Please comment with your real name using good manners.