VENEZIAtik
Mikel Gurreak (Donostia 1985) gure zineman historia egitear dago. ‘Heltzear‘ bere film laburra lehiatuko da Veneziako 78. zinemaldian: euskara hutsez lehen film laburra. Orizzonti sailean lehiatuko da; Sail Nagusian film laburrik ez dagoenez, lehiaketan film laburrentzat sail nagusia da. Ostegunean eta ostiralean ikusiko dute akreditatuek eta publiko orokorrak. Hitzordu horren aurretik berarekin egon naiz.

Egun horietan Xabi Berzosa, Ander Sagardoy eta Ander Barinaga-Rementeria ekoizleak eta Maialen Sarasua montatzailea alboan izango ditu. Eta antzeztaldea? Filmean agertzen diren Haizea Oses, Mikel Arruti eta Oier de Santiago?
Izan ere Haizea Osesek Sara, hamabost urteko neska eskalatzailea jokatzen du. Anaia kanpoan, desagertua du. Ez da esaten nola eta zergatik dagoen kanpoan. Baina Sarak idatzitako gutuna off ahotsean irakurtzen duenean, gauza garbi bat ikusten da.
Hori Euskal Herrian baina baita kanpoan ulertzen den egoera da. Izan ere, filmaren azken bertsioa egin eta gero ikusle ezberdineei bidali eta galdetu diete.
Aspaldiko proiektua izan du Gurreak, aspaldi hiru geruza batzuk aldi berean jarri nahi zituelako. 2000. urtean kokatu du historia, protagonista bezala berak ere hamabost urte zituelako eta euskal gatazka puri-purian zegoelako.
Hamabost urte zituen garai horietara itzultzeko gogoa zuen.
Filmeko protagonista neska, Sara bat da. Neska izatea fikzioak ahalbidetzen dizun erramienta da Mikelentzat.

Venezian egoteak zer esan nahi duen orain ohartzen ari dira.
Gainera Mikelek badaki filmatu berri duen bere lehen luzerako ‘Suro‘ hau aurkezpen txartela itzela dela.
‘Suro’ Katalunian filmatu berri duen luzea ‘Ikusmira Berriak’ deritzan programaren barruan egin du. Bartzelonako bikote baten istorioa da. Hiria albo batera utzi nahi dute, basoan, naturan, biziz eta lan eginez. Ideal handiekin era sostengarri batean bizitzeko. Baina errealitatea ez da uste zutena, eta tentsioak sortuko dira bikotean eta inguruko langileekin.
Please comment with your real name using good manners.