VENEZIAtik
Gehien itxoiten diren izenburuen artean dago. Burutu ezin zelaren ospea zuen baina ´Dune´ blockbusterrak jada argia ikusi du eta Venezian izan da. Horiekin batera, Sail Ofizialean lehian, nire kuttunen zerrendan zegoen bat eta gustatzea nahi nuen hirugarren bat. Netflixekoa hau ere.

‘Netflix’en armadaren parte, hirugarrena Sail Ofizilean lehian, Maggie Gyllenhaalek zuzentzen duen lehen filma. Elena Ferrante idazle italiarraren ‘The Lost Daughter‘ maitatu, erosi eta argi zuen bere zuzendari estrenaldirako erabiliko zuela. Aktore eta orain zuzendari eta gidoialari estatubatuarrak Grezian kokatu du Ledaren istorioa. Olivia Colmanek antzezten duen pertsonaia unibertsitate irakasle dibortzitua da. 23 eta 25 urteko alabak Estatu Batuetan utzita lan oporrak antolatu ditu. Uharte batean, apartamentu bat alokatu du. Ed Harrisek kudeatzen du pisua.

Oporrak hondatuko zaizkio hondartz txikia familia zabal eta mafiosoak hartzen duenean. Eurentzat bakarrik nahi dute lekurik finenak. Ledak aurre egingo die. Baina familiaren horietako lagun batek erakarriko du: Dakota Johnsonek jokatzen duen Nina. Berak eta honen alabak. Islatua ikusten da. Alabak txiki zituenean, beraiei kateatua gogoratzen da. Euretatik aparte pasatzen zituen uneak askatasun uneak ziren. Hain askatzaileak non bi urtez senarraren eta amaren esku utzi zituen alabak, beste gizon batekin joateko. Jessie Buckley aktore eta abesleri irlandarrak jokatzen du flashetan ezagutuko dugu Leda gazte hori. Paul Mescal irlandar gaztea ere antzeztaldean dago.

Britaniar pentsak goraipatu du: jarraitu beharreko zuzendari bilakatu da Maggie Gyllenhaal euren esanetan. Nik gustukoa izatea espero nuen, berak sorturiko ‘The Deuce‘n fan naizenez. Egia esan ama txarra zer den erreflexio hori asko gustatu zait. Baina neretzat ihes egiten dio filmak. Eta Olivia Colman ere gehiago gustatzea espero nuen. Dakota Johnson eta Jessie Buckley sendoago ikusten ditut. NORK MAITEKO DUTE: Ama izatearen erreflexioaz kezkatuta daudenak, emakumezko pertsonai indartsuak bilatzen dituztenak.

Asko espero nuen Pablo Larráinen ‘Spencer‘ filmaz. Zuzendari txiletarra oso gogoko dut eta ‘Jackie‘ Kennedyren alargunari buruzko erretratua izugarri gustatu zitzaidan. Hemen baina trabatzen dela ematen du. Aitortu behar dut ez naizela Diana Spencerren oso zalea. Baina buliminian, tradizioan, arauez beteriko familian harrapatutako emakume baten erretratua baino gehiago espero nuen. ‘Jackie’n bezala, jantziteria txundigarria erabiltzen dute. Baina aurreko horrekin konparatuz, Portman ez bezala, Kristen Stewartek Lady Di-ren keinuak errepikatzen ditu.

Filmaren hasieran argi esaten da ´benetako gertakizun batean oinarritutako fabula da´. 1991ko guberritan, ustez Galeseko printsesak bere ezkontza etetzea erabaki zuen asteburua irudikatzen omen du. Larrainek une erabakior hori Ana Bolenaren mamua aztinduz irudikatu du. Henry VIII.ren emaztea zen hura. Erregeak maitale berria ezkontzeko, Bolenari burua lepoarazi zion. Mamu hori agertzen zaio Lady Diri. Paralelismoa trakets erabiltzen du. Pentsa anglofonoak kritika oso onak idatzi ditu. Baten batek, bost izarrak emateraino. Eta Kirsten Oscarretako bidean jarri dute. Niri hotz utzi nau, istorioak aurrera egingo ez balu bezala. NORI GUSTATUKO ZAIO: Diana Spencerren zaleei.
Dagoeneko gauza asko entzungo zenuten ‘Dune‘ri buruz. 1965ean Frank Herbert idazleak imaginatu zituen munduak zinean ematea ez da lan erraza izan. David Lynch saiatu zen eta Jorodowskik proiektuan luze lan egin zuen. Azkenean Denis Villeneuven heldu dio erronkari: bitan zatitu ditu liburuak kontatzen duen. Lehen filma Venezian ikusteko aukera izan dugu, lehiaketaz kanpo. Bigarrena datorren urtean filmatuko omen dute. Ikusmina gora zegoen. Estudiok ohi duten politikari erantzunez, telefono mugikorra zorrotxo batean sarta arazi digute akreditatuei. Kopia piratak sahiesteko edo.

Timothée Chalamet Paul da, Oscar Isaacek antzezten duen planeta bateko agintari, duke baten, eta honen maitalearen, Lady Jessicaren (Rebecca Fergusson) semea. Moja batek trebatu zuen Lady Jessica, ‘Star Wars‘eko filmeetan bezala botere bat izateko. Botere berezi hori irakatsi dio semeari ezkutuan. Arrakis edo Dune deitzen den planeta bateko neskarekin, Zendayak jokatzen duen Chianirekin amestuko du Paulek. Emakume hori ezagutzeko beta izango du uste baino lehenago. Planeta espezietan aberats da, izarren arteko garraioa ahalbidetzen duten espezietan. Eta horren kontrola emango dio enperadoreak Paulen aitari. Baina pozoindutako oparia da. Eta hor, filmean esaten duten moduan, hasiko da istorioa. Hain justu ‘Dune: Part One’ bukatzen den unean.
Ospe handia duen zuzendari kanadiarrak hitzik gabe usten dizun film horietakoa burutu. Soinu eta irudi txundigarriez aulkira pegatuta usten dizun horietakoa. Blockbuster itzela. Ondo pasa dut baina ‘Arrival’en topatu nuen mezua, sakontasuna faltan bota dut hemen. Audientzi zabaleei gustatzeko, palomita saltzeko produktua iruditu zait, heroiaren pausuak zehatz mehatz jarraitzen dituenak. Horrela izendatu eta guzti egin ditu pasarteak filma ikusten nuen heinean. Batzuk Afganistaneko azken asteetako erreferentziak ikusi dituzte. Filma jadanik zegoenean ez zen gertatu Kabulekoa? Tira, oso ondo pasa dut eta bigarren kapituluaren zain gelditzen naiz.
Please comment with your real name using good manners.