VENEZIAtik

Handien artean munduko zinemaldirik zaharrena zabalduko da gaur. Veneziako Mostrak iaz eutsi Zion pandemia garaietan aurrez aurreko zinemaldiari eta eredu izan zen ondorengoentzako. Gaur zabaltzen duen 78. edizio honetan, Biennalek izarrak agintzen ditu, Cannesko zinemaldira itzal eginda. Gehien itxaroten den blockbusterretako bat, Cannesek lehiatzeko aukera eman ez eta Veneziarako Netflixek gorde dituen altxor bi eta askotan Frantziako zinemaldian estrenaitu duen Pedro Almodovarren azkena eskeineko ditu irailaren 11rarte. Euskal zinemak ere tartetxoa izango du. Blog hau bertatik jarraituko du Lidon gertatzen dena.
Canneserako prestatzen ohi ditu bere filmak baina egun nazioartean Espainiako zuzendari maitatuenaren bihotzean zati garrantzitsua du La Biennale. 1983an ‘Entre trinieblas‘ estreinatu zuen hemen, eta gerora ‘Mujeres al borde de un ataque de nervios‘ eta iaz ‘La voz humana‘ aurkeztu ditu. Horregatik Veneziako zuzendariak, Alberto Barberak, deitu zioenean ‘Caro Pedro, zinemaldia zabaldu naiz?’ galdetzeko, Almodovarrek pozez zoratzen hartu zuen notizia. Aldi berean ama izan diren bi emakumeen historia kontatzen duen ‘Madres paralelas‘ gainera Urrezko Lehoiaren bila arituko da. Filmeko aktoreak dira Penélope Cruz, Milena Smit, Aitana Sánchez Gijon, Julieta Serrano, Rossy de Palma … horietako batzuk Lidon daude jada.
Kritikoek eta zinema maitaleek gehien itxaron duten filmeen artean dago ‘Dune‘ klasikoari Denis Villeneuvek emandako begirada. ‘Arrival‘ zoragarria eta ‘Blade Runner‘ ustezko segida filmatu ondoren kanadiarrak bere burua prest ikusi du Frank Herbeteko sortutako mundu ikusgarria filmatzeko. Venezian ikusiko den luzeak bi ordu terdi ditu baina antza proiektu zabal baten lehen zatia baino ez da. Hemen itxoingo dira izarrez beteriko antzeztaldearen parte bat bederan. Badago zer aukeratu: besteak beste, Timothée Chalamet, Rebecca Ferguson, Oscar Isaac, Josh Brolin, Stellan Skarsgård, Zendaya, edota Javier Bardem madrildarra.

Eta ikusmina asko dago Pablo Larraín txiletarrak nola tratatu duen Diana Spencer, Galeseko printzesa, jakiteko. Ikusmina areagotu da estrenaldirako astebetea falta zenean, ‘Spencer‘ filmaren poster zoragarria publikatu dutenean. Kristen Stewartek jokatzen du printzesa tristea. Filmean ezkontza amaitzeko erabakia hartu omen zuen asteburua kontatzen da. Larrainek ‘Jackie‘ antzeko proiektuari ekin zion duela urte batzuk, arrakastaz gainera.
Itxoiten diren beste izenburuen artean, ‘É stata mano de Dio‘, Paolo Sorrentino italiarrak bere gaztaroan oinarritutako drama eta Jane Campionen azkena, Estatu Batuetako mendebaldean kokatutako ‘The Power of the Dog‘, Benedict Cumberbatch eta Kirsten Dunst dituela antzeztaldearen buru. Bi hauek Netflixek ekoiztu edo banatzen ditu. Azkena Cannesen estreinatuko ote zen esan zen, baina Zinemaldi horrek ez ditu plataformaren filmak Sail Ofizialean lehiatzen uzten eta ondorioz Netflixek orain estreinatzeko eta lehiatzeko gorde dute.
Euskal zineak ere tartetxoa du Zinema Biennale honetan. Mikel Gurrea donostiarraren seigarren film laburra, ‘Heltzear‘ Veneziako Orizzonti sailean lehiatuko da. 2000. urtean, euskal gatazka oraindik puri purian zegoela, kokatu du Gurreak bere istoria, neskato eskalatzaile baten istorioa. Zinemaldia bukatzear izango dela, Venezian akreditatuak eta publikoak ikusteko aukera izango dute euskara hutsean proiektatuko den lehen film laburra. Aurretik, larunbat honetan, euskal zinemagintzaren beste ordezkari batzuk: Nagore Aranburu eta Koldo Olabarri aktoreak ikusteko aukera dago, Veneziako pantaila handietan. Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendariek filmatutako ‘Competencia Oficial‘ filmeko antzeztaldekideak dira.

‘Parasites‘ maitatuaren zuzendaria, Bong Jo-Hoo korearra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren buru. Berarekin, beste bi gizon (Saverio Constanzo zuzendari italiarra eta Alexander Nanau zuzendari errumaniarra) eta lau emakume (Chloé Zhao zuzenari txinarra, Virginie Efira aktore belgikarra, Cynthia Erivo aktore eta kantari britaniarra eta Sarah Gadon aktore eta ekoizle kanadiarra. Gurrearen film laburra eta Orizzontiko beste film labur eta luzeak aztertuko dituen epaimahaiaren buru, Jasmila Žbanić zuzendari bosniarra. Edizio honetako Ohorezko Urrezko Lehoiak Roberto Benigni aktore eta zuzendari italiarrak eta Jamie Lee Curtis aktore estatubatuarrak masowo dituzte.
Please comment with your real name using good manners.