78. VENEZIA: Amatasunaren aitzakiaz, Almódovarrek memoria historikoaren hobia zabaldu du Venezian.

VENEZIAtik

Zein film ausart, beharrezkoa egin du Pedro Almodovarrek ‘Madres Paralelas’ luzean. Nola amatasunaren aitzakian beste senide batzuk jasaten duten utzikeria jakin arazi du, non eta Veneziako zinemaldiak eskaintzen dion nazioarteko oholtza horren gainean. Eskuinak ahotan erabili duen perlez josita dagoen filmak batzuk suminduko ditu. Memoria historikoa eta gaur egun puri purian dauden hainbat gairi heltzen dion film hau sarien jokoan ibiliko da, agian hemen, baina ziurrenik Goya sarietan.

Pedro Almodóvar Penélope Cruz eta Millena Smitekin hurbildu da Lidora. Alboan paper garrantzitsua duten Israel Elejalde eta Aitana Sánchez Gijonekin

Fokoak gainera inoiz baino gaineagoan izan dira, Pedro Almódovarren azkenak 78. Veneziako Zinemaldia zabaldu baitu. Epaimahaia aurkezteko egiten ohi duen prentsaurrekoan zinemaldiko zuzendariak, Alberto Barberak, aitortu du, Madres Paralelas Sail Ofizialean lehiatuko diren filmeetatik azkena ikusten izan zela, filmaren ekoizpen atzerapenak tarteko. “Uztailean hegan egin nuen Madrilera eta filmaren editaia ikusi nuen, oraindik musikarik ez zuela” aitortu du. Ez zuen zalantzarik izan inaugurazioa film honi eskaintzeko. “Pedro oso maitatua da Venezian“, esan du. “Ohorezko Lehoian eman genionean publikoaren eta prentsaren harrera bizia izan zuen, zuzendariak oso maite izan zuen eta agindu zigun hurrengo filma ekarriko zuela” gaineratu du. Film hori iaz aurkeztu zuen “La voz humana” izan zen, gaur memoria historikoa taulara dakarren hau. Eta apustua arrakastatsua izan da. Ia hamar minutuz txalotu dute filma inaugurazio gauean.

Penélope Cruz Janis da. Milena Smit Ana. Egun berean ama izango diren bi emakume.

Aspaldi heldu nahi izan zion Almodóvar Gerra Zibileko desagertutakoen historiari. Hemen egun berean estrainekoz ama izan diren bi emakumeen bitartez ikusi du aukera. Penélope Cruz Janis da, ia 40 urte dituen emakume profesional bat, Mileta Smit aldiz Ana da, nerabe bat. Euren alabak egun berean jaiota, zeozer gertatuko da Janisek alabaren azterketa genetikoa ezkatzeko. Ez da filmean ikusiko dugun DNA azterketa bakarra. Bere buruari eta beste amari egia esateko abiatuko du bilaketa genetiko hori. Janisek beste azterketa du hasita: birraitonaren hezurren bila baitago. Gerra hasi berritan ‘garbitu‘ eta bide bazter batean desagertaraziko bat izan zen hura. Herriaren memoria hori gogoratu, herri bezala egi hori aitortzearen beharra aldarrikatu nahi du Almódovarrek. Filmean eskuinak erabiltzen dituen esaldiak esaten dira behin baina gehiagotan. Lorca ere gogora ekartzen da. Bukaera inoiz baino politikoagoa egin du Almódovarrek.

 

Memoria historikoaren gaiari heldu dio Almódovarrek, aspaldi jorratu nahi zuen gaia

 

Hortaz gain, Mantxako zuzendariak ohi duen bezala egungo errealitateari lotutako hainbat gai taularatzen ditu: kasu honetan, taldekako bortxaketa, transexual emakumeak bezala tratatzea, gazteen lan baldintzak, … Eta nazioartekoan duen itzala aprobetxatu nahirik edo, patata tortilla nola egin erakusten dio munduko audientziari. Aipatzekoa Janis Joplin gazteei ezaguterazteko tartetxoa. Txalotzekoa Penélope Cruzen lana eta batez ere, hasi berria den Milena Smit-ena. Goyan sarıetan egongo dira ziurrenik. 

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online