Lara Izagirreren bigarren luzeak Iciar Bolláinen ‘La Boda de Rosa‘ ekarri dit gogora. Azken honetan Candela Peñak jokatzen duen pertsonaia bezala, hemen Ane Pikazak antzezten duen Nora familia eta lagunen menpe dago, , bere pasioa aurrera ezin duela eraman. Han komedia, algarak gailentzen badira, hemen irriparra ezin borratu gabiltza, Nora maitekor hori, gorritik berdera pasako den hori, Euskal Herriko kosta ederretik bidaian jarraitzen dugun bitartean. Beste garai batekoa ematen duen uda batean, non musukorik gabe, zutik egiten dira kontzertuak, eta ez du euririk botatzen.

30 urte ditu Nora (Ane Pikaza) eta lanean trabatuta dago: horoskopoak asmatzen ditu, bidai artikuluak idaztearekin amesten duen bitartean. Hori lortzen duen bitartean, Meri lagunaren (Naiara Carmona) semealabak zainduko ditu. Amak (Klara Badiola) eta tarteka, aitak (Ramón Barea) errieta egiten dioten bitartean, bere bizitzarekin nozaerean dabileko. Aingura eta sustengu bakarra aitite (Héctor Alterio) du. Azken honek betirako bidaiari ekiten dioenean, Norak Euskal Herriko kostatik bidaiari ekingo dio. Aitonaren Dyane 6 garajetik aterata. Honen errautsak Iparraldera eramateko. Edo hori da ageriko arrazoia.

Familiak eta lagunak muzin egingo diote, ez baitaki gidatzen. Arriskuak arrisku, aterako da. Mutil ezberdinak topatuz: aspaldiko ezaguna, gau bateko kontua, aitonaren laguna edota lehen mutila. Bidaiean aurrera egin ahala Noraren jantziak aldatuko dira. Gorritik berdera janztera pasako da. Bere bizitzaren norabidea topatzen duen bitartean.
‘Nora’ filmak oparitxoa eskainiko digu. Izarok filmerako sortutako abestia. Ikusleak, garai zail hauetan amestera gonbidatzen gaituena. Musukorik eta urruntze sozialik gabeko uda horietara bidaiatzera laguntzen gaitu. Non eguzkiak dir-dir egiten duen filmean agertzen diren Lekeition, Bermeon, Urdabain, Hendaian eta Sokoan. Izan ere, hor beste oparitxoa: paraje eder horiek eta beste batzuk azaltzen dira filman. Horiek Norari bidaia lasaia eta gustagarria egingo diote. Bere herria, Zornotza, filmazio tokia hartu du Lara Izagirrek bidaia hasteko ere. Lehen fikzio luzean, ‘Un otoño sin Berlin’ filmean egin zuen modura. Orduztik datoz Ramón Barea eta Naiara Carmona aktoreak. Eta filmaren azken eszenan, ia ohartu gabe, agertzen den beste bat. Ez duzue kredituetan ikusiko, beraz adi.
Noraren paisaia bezala, film ikuserraz egin du Lara Izagirrek. ‘Feeling good factor’ astindu nahi zuen eta lortu du. Ikusleak ondo pasako, ustez ezer pasatzen baina aldi berean Norari sekulako aldaketa ekarriko dion ibilbide honetan. Irriparra ahotan irtengo zara zine aretotik. Eta Ane Pikazak barne bidai hori guri emateko gaitasun hori txalotuko dugu. ‘Nora’ luzeak iaz Zinemaldiko Zinemari saila zabaldu zuen. Hainbat zinemaldietan ibilbidea egin ondoren, ostiraletik irripartsu ateratzeko aukera duzu, zine aretotan izango baitugu ‘Nora’ bere bidaia bukatzen.
Please comment with your real name using good manners.