CANNESetik
Epaimahaiaren buruak, Spike Leek, gerra emango zuela uste zen eta horrela izan da. Bere trajeez gain, Sari Banaketan Zeremonia kanpaia jo: uste baino lehen Urrezko Palma zein filmek jaso zuen esanez. Hortaz gain, ex aequeo sarien zeremonia izan da.
Spike Lee, Mati Diop, Mylène Farmer, Maggie Gyllenhaal, Jessica Hausner, Mélanie Laurent, Kleber Mendonça-Filho, Tahar Rahim eta Song Kang-hok osatu duten epaimahaiak palmares hau erabaki du:
Urrezko Palma – Julia Ducournau frantziarrak hartu du ‘Titane‘ bere bigarren luzeagatik. Amatasuna eta kotxeak nahasten duen generoko filma hipnotikoa da oso. Bere lehena, ‘Grave’ (Raw), Kritikoen Astean aurkeztu zuen eta Fipresci saria jaso zuen.
Rahim (Amir Jadidi). Libre izateko ibilbijean jarraituko dugu. © AmirhosseinShojaei
Sari Nagusia – ‘Un héros‘, Asghar Faradhi irandarrena eta Juho Kuosmanen finlandarriaren ‘Comportment 6‘. Kuosmanen duela hiru urte ‘Un Certain Regard’ irabazi zuen bere lehen luzearekin, Lehiaketa Nagusian sartu eta bigarren sari potoloa hartu du.

© Les Films du Bal
Epaimahaiaren saria – exaqueo ere ‘La Rodilla de Ahed‘ Irsaelgo Nadav Lapid-ena eta ‘Memoria‘ Tailandako Apichatpong Weerasethakul-erana baina Kolonbian filmatu duena. Israeldarraren lehen partehartzea da, tailandiarra behin baino gehiagotan izan da.

<Gizonezko aktore onenaren saria – Caleb Landry Jones, ‘Nitram‘ filmagatik, hiltzaile baten sorkuntza jasotzen duen filma.

Emakumezko aktore onenaren saria – Renate Reinsve gaztea ‘Julie en 12 chapitres‘ filmagatik.
Zuzendaritza onena – Leos Carax, zinemaldia zabaldu zuen ‘Annette‘ filmagatik.

Gidoi onena – Ryuseke Hamaguchi ‘Drive My Car‘ filmagatik. Nobelaren idazlea, Murakami gogoratu du.

©Antitalent_RTFeatures_02
Urrezko Kamara – Antoneta Alamat Kusijanovicek zuzendutako ‘Murina‘ filmak jaso du.
Please comment with your real name using good manners.