CANNESetik
Donostiako Zinemaldiak maite duen François Ozonek Canneseko zinemaldian bere karrerako film asko estreinatu ditu. Esaterako iaz ere ‘Été 1985’ hautapen ofizialean zuen urtero film bat egiten duen zuzendari frantziarrak. Asteazkenean Lumièreko Antzoki handian txalo zaparrada jaso zuen bere azkenak: ‘Tout s’est bien passé‘, bere gidoi kolaboratzaileari, Emmanuèle Bernheim-i egindako omenaldia.

Izenburu bereko liburua idatzi zuen Bernheimek bere aitaren eskakizun bitxia kontatzeko. 85 urte zituen Andrék (André Dussollier) garun isuri bat izan eta laguntzaren beharrean geratu zenean. Arte bildumagile, enpresari bizizaleak Emmanuèle (Sophie Marceau) eta Pascale (Géraldine Pailhas) alabeei bera hiltzeko eskatu zien. Charlotte Rampling, Hanna Schygulla eta Éric Caravaca aurkitu daitezke antzeztaldean.

Eutanasiaren gaia izanik ere, umore tonoa dario filmari. Batez ere, André Dussollierek gorpuzten duen gizon sinpatikoa, bon vivant, baina egoskorra, berekoia eta familiarekiko ankerra horregatik. Zoragarri dago. Liburua askotan eraman nahi izan dute pantailara. Bernheim berak Ozoni eskatu zion baina honek uko egin zion. Azkenean, idazlea bera zendu zenean, gidoia idazteari ekin zion Ozonek. Filma ederra, dibertigarria burutu du. NORTZUK MAITE: familia kontuak era maitagarrian kontatuak maite dituztenak
Ozonek era klasikoan kontatzen badu bere filma, Navad Lapidek jada sinadura bilakatu duen kutsu modernoa eman dio bere laugarren filmari, Cannesen bere lehen hautaketari. ‘Ha’Berech‘ (Le génou d’Ahed) zuzendari israeldarrari jasandako bi gertakizunetan du oinarri. Israelgo basamortuko herri txiki batean bere filma bat aurkeztu behar zuela, Kulturako Ministerotik deia jaso zuen emakizuna aurretik adierazteko zein gaiez hitzegingo zuen. Zentsura argia. Handik bi astera, zinegilearen ama eta montatzailea zendu zen. Dolu moduna, Lapidek bi asteetan idatzi zuen gidoia.

© Les Films du Bal
Avshalom Pollak Lapiden alter ego dena gazte palestinar baten inguruan filma prestatzen ari da, basamortura hegan egiten duenean, bere aurreko film bat aurkezteko. Bertan Kulturako ministerioroko emakume batek (Nur Fibak) eskatzen dio paper bat sina dezan. Bertan aditzera eman behar du zein gaiez hitzegingo du. Berlinalen duela bi urte Urrezko Hartza irabazitako zuzendariak berak duen dualtasuna aditzera eman nahi izan du film honekin: Israelekiko duen maitasuna baina aldi berean zalantzan jarri herriaren politika eta geoestrategia.
Filmaren zati handiena zinegilea eta funtzionarien arteko elkarrizketa da © Les Films du Bal
Hasiera eder eta originala baten ondoren, filmaren atari modukoa dator. Gero luzearen zati handiena bi pertsonai nagusien arteko elkarrizketa da eta antzerki lan baten itxura di une askotan. Kuriosoa baina borobildu gabea. NORK MAITE: kamara mugimendu bereziak maite dituztenak.
Asturias Printzesa saria jasoko duen Emmanuel Carrère idazle eta zinegilea frantziarrak ireki du Zuzendarien Aste ezaguna. Carrèrek kazetari frantziar baten ikerketa istorioa erabili du bere ‘Ouistreham‘ filma idazteko. Kazetaria ferry portu horretan Britania Handia eta Caen lotzen dituzten ferryak garbitzen dituzten langileetara batu zen, euren baldintza gogorrak ezagutzeko.

Filmean Juliette Binoche ez da kazetaria, idazlea baizik. Lana ezkutatzen die guztiei. Berak gizonak utzitako emakumea dela esaten du. Gogor eurekin lan eginez, langileek maitatuko dute, azkenean dena azalaratzen den arte. Ken Loachen estiloan, baino umore gehiagoz erretratu ditu Carrèrek langileak. Muinean egilea galdekatzen da ea zilegia den idazleak eta zinegileak berea ez den tokian sartu, lagunen konfidantza irabazi eta nahi duenean alde egitea. Ea ondorioak kontutan hartu beharko lituzkeen.
Please comment with your real name using good manners.