CANNESetik
Txaden jaio baina Frantzian zinegile bezala egin den Mahamat-Saleh Haroun zuzendaria behin baino gehiagotan gonbidatu dute Cannesera. Zinemaldi honetan eta Venezian sarituta, Harounek Txadeko emakumeak omendu nahi ditu proposamen berrian: ‘Lingui‘ filmean. Izenburua Txadeko hizkuntzeko hitz bat da: lingui, amankomunean bizitzeak ekartzen duen lotura esan nahi du. Kausotan, filmak Txadeko emakumeen sororitatea azpimarratzen du.
Txadeko hiriburuko auzo pobre batean, ezkongabeko ama den Aminak (Achouackh Abakar Souleymane) gogor lan egiten du erroberatik burdina atera, landu eta otarretan bihurtzeko. Lan gogorra bera eta 15 urteko alaba, Maria (Rihane Khalil Alio) aurrera ateratzeko. Baina hala moduz lortutako egonkortasuna behera etorriko zaio alaba haurdun geratzen denean. Neskak ez du haurra izan nahi. Gizarteak eta Aminak praktikatzen duen Islam erlijioak gaizki ikusten dute abortua. Gainera legez debekatuta dago. Aukera bakarra emakumeen artean sortutako sareak emango dio.

2010an Canneseko Epaimahaiaren saria jaso zuen ‘Un Hombre que grita‘ filmean aita-semea erlazioa aztertu bazuen, Harounek hemen lehenegoz ama alaba harremana arakatu du. Berak eta batez ere bi aktoreek gure konplizitatea lortzen dute. Gu ere eurekin laguntza bila joango gara. Baina sinpleegia askotan, Afrikarako lehioa eta beste emakumeen errealitateara lehioa zabaltzea ematen duen aukera gehienbat azpimarratu nahiko nuke.
NORK MAITE: Beste errealitateak aurkitzea laket dituztenek, Giza Eskubide Zinemaldien zaleak.

Danimarkan jaio baina Norvegian hazi den Joachim Trier zuzendariak antzeko bidaia egin du. 2011ko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuen ‘Oslo, 31 agosto’ eta bertan noraezean dabilen klase ertaineko gizon gazte hurbildu zigun. Orain bere bizitzarekin zer egin ez dakien neska bat, Julie, aurkezten digu Sail Nagusian lehian dagoen ‘Verdens Verste Menneske [Julie (en 12 chapitres)]‘ filmean. Gizon bat protagonista izatetik, emakume bat izaterako bidaia egin du.

Ikasle azkarra, lan karrera finkatu behar duenean galduko da Julie, Renate Reinsvek ederki antzezten duen emakumea. Hogeitahamar betetzera doala, Akselekin bikotean bizi da. Trierren ohiko kolaboratzaileak, Anders Danielsen Liek gorpuzten du Julie baino 15 urte zaharragoa den komikigile ezaguna. Bikotean leku bila dagoela, Juliek Eivind gaztea ezagutuko du eta sedukzio jolasa hasiko du honekin.

Trierrek filma profitatuko du bikotetan dagoen askatasunaz eta presio sozialaz erreflexioa egiteko. Kritiko batzuek jada orain arte ikusitako onenatzat jo dute. Nik tarteka disfrutatu nuen baina ez nuen filmarekin enpatizatu. Agian ikusitako ordua, 22:30tan, eta gainean daraman nekeak errudun izan daitezke. Edo emakume gazte baten gizon baten erretratua izatea.
NORTZUK MAITE: Film nordiko koloretsuak eta hein baten pelikula indie maite dituztenek.
Aurtengo edizioak sail berria sortu du: Cannes Première. Esan genezake, izen ezagunen proposamen bitxiak aurkezteko lehioa izan daitekela. Horrela Todd Haynes estatubatuarraren eta Andrea Arnold britaniarren dokumental banari lekua egin diete. Lehenak ‘The Velvet Underground‘ banda mitikoaren erretratua egin du Apple TV-rako. Dokumentala streaming zerbitzu horrek Cannesen aurkezten duen lehen filma da. Musikagileen muinera daramagu filmak, baina agian informazio gehiegi ematen du. Arnoldek berriz behi baten errealitatea aurkezten digu ‘Cow‘ dokumentalean. Esnetarako erabiltzen duten Luma behia jarraituko du, urtero nola ernaltzen duten eta nola jeizten dute BBC1 irratiaren doinupean. Gustura jarraitzen da.

Please comment with your real name using good manners.