Aitor Merino zinegilea maletak prestatzen, Malagarako bidean topatu nuen, elkarrizketa hau Skypez egiteko aukera eman zidanean. Andaluziako Zinemaldi ezagunean bere bigarren luzea ‘Fantasia’ dokumentalen Sail Ofizialean lehiatuko da. Zahartzaroaz eta denboraren igarotzeaz erreflexioa egiten duen filma gaur estreinatuko da jaialdi horretan, hain justu, filmaren iturburuan dagoen bidaia arreba eta gurasoekin hasi eta sei urte betetzen den egun berean. Grabatzen hasi eta justu sei urtera.

Amaiak 24 urte egin ditu Ekuadorren, orduan bertan zegoen oraindik eta Aitor hamasei urtetik Madrilen lanean ari da. Seme-alabarekin horrelako bidaia nahi zuten Iñakik eta Kontxik. Barkuan hasieran kruzedorea berak zein hortera izan daiteken eman zien arreta. Baina gutxinaka fokua gurasoengan jarri zen.
Eta neguetan ekin zion Aitorrek gurasoek grabatzeari, Amaiak proiektua bere eskutan utzita, Ekuadorren bueltan.
Orduan erabaki zuen Aitorrek ‘Fantasia’ barkuan pasatako egun horiek oroitzapen idilikoa izango zela, benetan kontatu nahi duenarekin alderatuta.
Gurasoez eta arrebaz gain, Aitor Merinok amona du pertsonai. Eta etxean bere bizitzan osoan izan diren koadroak ere. Horien bidez, amona hori gazteetan bere senarrarekin, eta ezagutu ez zuen beste aitonera hurbiltzera gonbidatzen gaitu zuzendariak.
Negu ezberdinetan gurasoak grabatzeari ekin zion Aitorrek. Hasieran, esan bezala, ez zien ezer esan. Gero, haserretu ziren, baina filmean ikusten denez, gurasoak oso eskuzabalak izan dira.
Oraindik ez dute filma ikusi, gaur ikusiko dute azken bertsioa.
Arrebaren laguntzaz, Aitorrek ‘Asier eta biok‘ egina zuen aurretik: txikitatik lagun mina zuen Asier Aranguren ETAkide nola bihurtu zen erretratu zuen filma. Aitorren esanetan, film hura eta hemengoa biak intimoak dira, nahiz eta bigarren honetan familia agertu.
‘Fantasia’ oraindik proiektu zela Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin martxan jarritako ‘Ikusmira Berriak‘ proiektuaren bigarren edizioan parte hartu zuen. Lagungarria izan zen oso dio Aitorrek, baina oraindik proiketua berdeegia zegoen. Bidaia eta lehen negua zuen ordurako grabatuta. Aitor kamara eta soinuaz ere arduratu da, idatzi eta zuzentzeaz gain. Dena den, Aitor Merinok onartu du lau pertsonen arten osatutako proiektua dela.
Euskaraz eta gazteleraz dagoen ‘Fantasia‘k Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du eta EITB Mediak babestu du.
Please comment with your real name using good manners.