Tuteran, Lo Que Viene zinemaldian Eneko Sagardoyrekin mintzatu nintzen estreinatu berri den ‘Mia y Moi‘ filmari buruz, baina baita esku artean dituen proiektuei buruz, aktore modura eta orain beste fazeta batean ere. Etorkizunari baikortasunez begiratzen dio @Santiago Pixel
Zoriontsu, gauden egoeran, aktore lana ez bazaio falta. Esaterako, pandemian ‘Hondar Ahoak‘ telesaila eta ‘Contando ovejas‘ filma errodatu ditu eta antzerkian bira egin ‘Ama Kuraia’ antzezkizunarekin edo orain estreinatu berri duten ‘Maitasunaren Itxiera’ tauletara eramaten ari dira. Gertu beste zine proiektu batean murgilduko da.
Misteriotsua baina zeozer aurreratu digu.
Udazkenean filmatuko duten luze berrirako prestatzen ari da Eneko Sagardoy @Santiago Pixel
Baina ez da eskuartean duen proiektu bakarra. Izan ere, Eneko Sagardoyk anai bikia Anderrekin ekoizetxea sortu du.
Eta horrela sortu zuten ‘Sumendi filmak‘. Enekok aitortu dit beldur zela, aktore izateko egindako lanaren ondoren, batzuek orain ekoizle bezala ikusiko ote zuten. Baina gustura dabil funtsean ‘ekipo artistiko-teknikoa disenatzen, gidoiak irakurtzen, feedback-a ematen‘. Gainera lana etxetik edo filmatzen dagoen tokitik egin dezake. Lehen film laburra bukatu berri dute eta horretarako beste ekoizetxe gazte batekin eta emakume zuzendari batekin batu dira.
Horren fruitua ‘Kinka’ film laburra, Donostiako Zinemaldian edo Zinebin aurkeztuko dena.
Aitor Gametxoren ‘Berak baleki‘ film laburra ere bukatu berri dute. Maider Oleagaren hurrengo film laburra, ‘Irrits’ prestatzen dihardute. Eta Enekok aitortu digu film luzea baterako planak ere dituztela. ‘Sumendi Filmak’ beraz Eneko bezala gelditu gabe.
Please comment with your real name using good manners.