Bilbon 1992an jaio zen Gonzalo Quincoces getxotarra. Beraz ezin izan zuen Euskadin hain gogorrak izan ziren 1980ko urteak ezagutu. Baina beste sortzaile asko bezala “bizi izan ez dudan garaien lilurapena dut” aitortzen dit. “Niri 1980ko hamarkada asko interesatzen zait, gurasoei entzun edota pelikuetan edo neronek ikusi dudanagatik: ETA, droga, eradalketa industriala gaia interesatzen” jarraitzen du. “Bere baitan ixten den pertsonai baten istorioa kontatu nahi nuen eta urte gogor horiek oso aproposa eritzi nion” argitu dit ESCACen argazki zuzendaritzan espezializatu den honek. Horrela sortu zuen ‘La Caída del Vencejo‘, ikasketa itxiera proiektua eta aurtengo Cannesen Cinéfondation, eskolen sailean, lehiatuko den proiektua, 1.800 lanen artean hautatu ondoren.
Kutsu soziopolitikoa duen 13 minutuko filmak Kepa jarraitzen du. 1984an urtean, langileen semea, giroak harrapatuta bizi da gaztea. La Navaleko langile izandako aita gaixo du eta anai gaztearen ardura. Norbait ezagutu berri du eta berarekin ihes egiteko zorian dago. La Naval ixtear dauden eta langabe geratuko diren lagunek erasoa eman nahi duten gauean. “Egiten ari dena egiten jarraitzen nahi ez duen laguna da Kepa” dio Quincocesek. “Bere burua itxita ikusten du eta horregatik ihes egin nahi du“, dio baina gauzak ez dira aterako aurreikusita bezala “eta leherketa batekin bukatuko da“.

Eskola laburretan epoka filmak ez dira txalotzen. Ekoizpenean espezializatu den ikaskide batekin izandako elkarrizketa gogoratzen du getxotarrak. “1980ko hamarkadan girotuta, Euskadin eta 16 milimetrotan filmatu nahi nuela esan nion eta berak irripar egin zidan“, dio, erotzat joko balu bezala. Izan ere, ESCACeko ikasle gehienek Catalunyan errodatzen dute kamara ekipoaren eta lantaldearen garraioa sahiesteko. Baina proiektuari baiezkoa eman zion eskolak eta 10.000 eurorekin lagundu. Diru gehiago biltzen saiatu ziren zeludoiden filmatzeko baina ez zen atera, “digitalean filmatu genuen baina azken edizioan eta argazki zuzendaritzaren laguntzari esker zikin irudi hori lortu genuen” onartzen du. Lortuta itxura hori.

Horrela, hamar egunez, 2019ko urria eta azaroa artean filmatu zuten, ia auzolanean egindako filma. “Bartzelonatik etorri zen taldearen zati handiena eta gehienak gurasoen etxean lo zuten” gogoratzen da Quincoces. “Amak sukaldatzen zigun“, gehitzen du. Gainera lokalizazioak doan atera ziren “La Navalen -ametseko lekua- filmatu genuen kontaktu bati esker, ikasleak ginela esanez“. Gainera “Carlos, nire bizilagun batek epokako kotxeak ditu eta hiru utzi zizkigun” dio; “arrebaren beste lagun batek beste bat utzi zigun“. Jantziteria Sandra Romero bilbotarrak egin du. Azpimarratzeko anbientazioa. “Kanpoko lokalizazioetan grafitiak pinturarekin estali ditugu, hainbat edifizoak ekiditu kamara mugimendu ezberdinekin eta ezin izan dena, editai gelan, efektuekin borratu da” adierazten du.

Apirilean esan zieten Cannesen hartu zutela. “Arrebaren urtebetzea zen eta etxean bazkaltzen ari nintzen. Filma banatzen ari zen lagunak deitu eta Norvegiako zinemaldiarekin arazo bat zegoela esan zidan” dio. Izan ere, laburrak mundu estrenaldia Norvegian izan behar zuen. “Arazoa esan zidan beste zinemaldi batek filma nahi zuelako eta esklusibitatea eskatzen baitzuen” gogoratzen du. Cannesekoa zen esklusibitatea eskatzen zuen zinemaldia. “Egun horretan notizia irentsi gabe ibili nintzen” dio Quincocesek. “Kaba boteila hartu eta Lucas lanera jasotzera joan nintzen” gehitzen du.

Lucas Ybarra Kepa, protagonista da. Cannesen izango da filma defendatzen, zuzendaria eta beste zazpi lagunekin batera. Lucas ez da aktore profesionala. “Patinatzetik dudan laguna da, abokatua berez, eta Canneseko datetan epaiketa zuen” onartzen du Quincocesek. Anaiera egiten duen Nicolas Zavalak “extren bila genbilean mezua bidali zidan. Lucas eta biok gurekin elkartzeko eskatu genion, nola mugitzen, nola hitzegiten zuen ikusteko“, hau da “esan gabe, baina casting bat egiten ari genion“. Biek betetzen dute aktore ez profesionalekin lan egiteko Quincocesek zuen nahia. “Asko zaindu behar dituzu horiek” dio. Kepak bukaeran duen eztandaren erroa agian Lucas egun horietan bizi ari zuenarekin lotura du. “Ama ospitalean zuen, nik ospitaletik hartzen nuen Lucas goizero errodatzeko eta ospitalera eraman arratsean amarekin egoteko” onartzen du Quincocesek. Azkenean ama zendu zen eta berari eskaini diote filma.
Euskal rock radikalaren itxura duten abestiez josita dago filma. La Casta taldeak sinatu du soinu banda hori. Baina ez bilatu inon. Filmerako propio sortu dute taldea musikari profesional eta amauterrek. ‘La Caída del Vencejo‘ren estrenaialdia Cannesen uztailaren 13an izango da.
Please comment with your real name using good manners.