KRITIKA: El Olvido Que Seremos, film ona baina beste Goya finalistak baino makalagoa

Zinemaldien epaimahaien erabakiak askotan ulertezinak dira, eta hainbat zine sariak beste parametro batzutan argitu behar dira. Hori etorri zait burura El Olvido Que Seremos, azken Goya sarietan Latinoamerikako film onenaren ikurtxoa hartu zuen filma, ikusterakoan. Sari horretarako beste bi finalistekin alderatu eta makalagoa iruditu zait Fernando Trueba eta Javier Cámara espainolek zuzendu eta antzeztu duten luzemetrai hau. Filmak Héctor Abad Gómez medikua eta giza eskubideen aktibista kolonbiarraren figura gogoratzen digu bere semearen begietatik. Héctor Abad Faciolince idazleak izenburu bera duen maisulan bat argitaru zuen aita paramilitarren sikario batzuek hil eta 18 urteetara. Gizon nabarmen baten biografia nobelatua da liburua. Truebak gogorapen hori irudietan eman du. Esan beharra dago Cámarak ederki gorpuzten duela gizon on hori. Beste aktoreak ere asko gustatu zaizkit.
Javier Cámarak gorpuzten du Héctor Abad Gómez medikua eta aktibista eta Nicolás Reyes Cano haurrak Héctor bere semea
Azpimarratzekoa ere Truebak egin duen erabaki estilistikoa. Filma zuribeltzean hasiko da, 1983an, Héctor Abad idazlea ikasle den Turinetik Kolonbiara itzuliko denean, jada gerran bizi, ikasleen eta aktibistak hiltzen zituzten Kolonbiara. Giro horretan ematen da Héctor Abad mediku eta irakaslearen hilketa. Filmak baina berehala salto egingo du 1971ra Héctor Abad medikua Kolonbiako osasun publikoa sortzen ari denera. Truebak kolorea erabiltzen du bizipen horiek gogoratzeko. Ume burgues baten gogorapenak gehienetan koloreetako baitira, baina batez ere, Kolonbiak bizi izandako urte beltzeekin kontrastea egitearren. Oso puntu interesgarria ematen dio zuri beltzea eta kolorea arteko txandakatze horrek. Zoritxarrez une sentimentalak musikarekin gehiegi azpimarratzen ditu. Gainera agian istorioak horrela eskatutzen duelako – izan ere, Héctor Abad aita-semeari alaba eta arreba kantzerraz hil zitzaielako – une horiek sentimentalegiak, gozoegiak iruditu zait. Film osoa akademikoegia da.
Javier Cámara izugarri dago gizon on honen paperean
Filmak maila egokia du – iaz birtualki egin zen Cannesen hautatu zuten eta Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean, itxiera filma izan zen. Agian nire errua Goya sarietarako zeuden beste birekin alderatzea. Zinema isurtzen duen ‘La Llorona’ edoeta samurkeria neurrira erabiliz gizarte kritika gogorra egiten duen ‘El Agente Topo’ askoz gehiago gustatu zaizkit eta saria jasotzeko arrazoi gehiago zituztela eritzi diot. Eta hori buruan, ezin, agian, Truebaren azkenak behar duen arreta jaso.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online