
Ostiralean estreinatu da Eneko Sagardoy aktore duen ‘Mia y Moi‘ filma. Aktoreen ordezkari den Borja de la Vegak duela bi urte zuzendu zuen lehen film luzea. Bartzelona D’A (Alternatiba) zinemaldian egon ondoren, Tuteran izan zuen aurrestrenaldia ‘Lo Que Viene’ zinemaldiaren laugarren edizioan. Pasaden ostiralean elkarrizketan esan zigunez, barazkien hiriburuan zegoela aprobetxatu zuen Sagardoyk.
Errodajean gusturua ibili zen Eneko, eta aukera eman zion zuzendaria beste paper batean ikustea.
Filmak sorburu polita du. Bruna Cusi eta Ricardo Gomezekin afaltzen ari zela, Borja de la Vegak esan zien eurekin, anai arreba gisa filma egin nahi zuela. Eta biek animatu zuten Borja, baitzekiten aspaldi idazten zuela. Horrela imaginatu zituen Bruna eta Ricardo, Mia eta Moi, zauri bat duten anai arreba.
Katalunian filmatuta dago.
Etxalde horretara Moi ez da bakarrik joango. Eneko Sagardoyren pertsonaia klabea da.
Toxikotasun hori txikitatik jasan zuten bi anaiek. Aitaren eskutik amak jasandakoak berpizten baitu Miquelek.
Antzezle duelu nabarmen batzuk ditu. Hego Euskal Herriko zine areto askotan dago jada.
Please comment with your real name using good manners.