Veneziako azken zinemaldian estreinatu eta Oscarretara izendatuta egon den Jasmila Žbanićen azken filmak ezin zuen salmeta argazkia hobegorik izan. Hesi baten atzean izenburuko Aida (zoragarri antzezten duen Jasna Djuricicek gorpuztua) ikusten dugu, aurrean duen laguna hotz, zorrotz begiratzen duela. Fotograma horretan, guri publikoari interpelatzen digu Bosniako gerra jasan zuen Zbanicek, eta batez ere, Srebrenica bakarrik utzi zuen nazioarteko komunitateari interpelatzen dio.
Sarajevon jaiotako zuzendariak Bosniako hiriburuaren setioa bizi izan zuen gaztaroan. Gerrak markatu du. Gerra horren ondorioetako bat erretratu zuen bere lehen luzean, ‘Grbavica‘ (El Secreto de Esma Espainian edo Sarajevo, mon amour Frantzian izenburupean eman zena) eta Berlinalen Urrezko Hartza jaso film horregatik. Orain ondorioak ez, gerra horretako episodorik bortitzena, Bosniako gizartean zauri gordina sortu zuen Srebrenicako sarraskia filmatu du. Nola Nazio Batuen babespean zegoen Bosnia ekialdeko zonalde bosniarrean serbiar paramilitarrak sartu eta 8.000tik gora mutil eta gizon musulman edo bosniako hil zituzten. Europan XX. mendean izandako sarraski odoltsuena.
Srebrenica babestearen ardura zuten Nazio Batuen kasku urdin holandarren itzultzaile izan zen Hasan Nuhanovicen liburuan oinarritu da Žbanić. Sarraskia izan eta egun pare bat lehenago, Nuhanovic eta familia beste 6000 lagunekin batera holandarren basean hartu zuten ostatu, Mladic generalak gidatzen zituen bosniaserbiarretatik babesteko. Nuhanovicen ordez, Žbanićek emakume itzuiltzaile bat jarri du filmaren erdigunean, Aida. Gerra hasi aurretik irakaslea zenak bosniarrak basean sartzen direnean, itzultzaile lana egiteaz gain, erlojuzko kontrako lasterketa egingo du senarra eta bi semeak salbaltzeko.
Jasna Đuričić serbiarra izagurri dago Aida bosniarra egitenJasna Đuričić izugarri dago Aidarena egiten, emakume indartsua baina era berean etsitako ama. Zuzendariak bereziki txalotu du, aktorea serbiarra da eta bere jaioterrietako hainbat sektoreetan sarraskia gertatu izana ukatzen baita. Srebrenicako biktimen amarekin hitzegin ondoren, euren mina eraman omen du filmera. Đuričićen senarra, Last Christmas film britaniarrean ikusitako Boris Isakovic serbiarrak jokatzen du Mladicen papera eta berarentzat ere ez da erraza izan, Hagan genoziodigatik zigortutako generala heroia baita euren herritarrentzat.
‘Quo Vadis, Aida?‘ erritmoz beteriko thrillerra da. Aire pittin bat ematen digu flashback bakar batek: non gerra hasi behar zela, Bosniako ekialdean hobekien apaindatuko ile lehiaketa ikusten da eta bertan gure protagonistak zoriontsu ikusiko dugu, guk bezala kantuz eta dantzaz disfrutatzen. Une poetikoa ere da. Une zinematiko indartsu bat ere aipatu nahi nuke, afusilamendua bera. Ez galdu aukera Europako historiako atal beltz bat gertu ezagutzeko.
Please comment with your real name using good manners.