Gure historia berrienari errepasoa egingo du Icíar Bollaín zuzendariak. Juan Mari Jauregi, euskal politiko sozialistaren alargunaren, Maixabel Lasaren, erretratua filmatzen hasi da madrildarra Gipuzkoan eta Araban. Blanca Portillo eta Luis Tosar aktore nagusiak dira Bollainen hamaikagarren filmean, “Maixabel”en, ekoizleek bidalitako ohar batek dioenez.

Legorretan jaiotako Juan Mari Jauregi politiko sozialista Gipuzkoako gobernadore zibila zen 2000. urtean. Laguna zuen kazetari batekin kafea hartzen ari zela Tolosako Frontoi tabernan, bi gizon hurbildu eta tiroz hil zuten. ETAk hil zuen. Alarguna eta alaba umezurtza utzi zituen. Hamaika urte geroago, Jauregiren alarguna, Marixabel Lasak dei bat jasoko du. Gizona hil zuenetako batek berarekin hitzegin nahi du, talde armatuarekin harremana utzita. Aipatutako oharrean dioenez, “zalantzak zalantza eta minak mina, 16 urte zituenetik bikote zuen gizona odol hotzean hil zuenarekin hitzegitea erabakiko du“. Lasak esaten omen du “aukera berria eman behar zaie guztiei“, zergatik onartu zuen galdetzen diotenean.
Iciar Bollainen esanetan Marixabel Lasa Euskal Herria elkarbizitzarako egiten ari den bidaian erreferente da. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Bulegoaren zuzendaria modura bere lana ezaguna omen da, ezezagunagoa 2011an ETAko kide ohien eta biktimen arteko elkarrizketetan bere partehartzea, zuzendariak dioenez. “Sakoneko gizatasun bat dago Marixabelek bere senarraren hiltzaileei aurre egitea, sufritu duen mina adierazteko, haiek bakarrik erantzun dezakeeten galderak egiteko, damu direla entzuteko eta hitz horiek diren hausnartzeko” azpimarratu du. “Izuak egun batean baturiko hiru bizitza dira. Hiru bide, leku berdinera: itxaropenera eta erreparaziora” gehitu du. Iciar Bollaínek dio “gure iragan hurbileko istorio hau emozioz, zintzotasunez kontatu nahiko nuke eta aldi berean, protagonistetiko begirune osoz“.
Iciar Bollaínek Isaki Lacuestaren ohiko kolaboratzailea Isa Campo gidoilaria izan du lankide Marixabel Lasaren historia kontatzeko. Hiru Goya sarien irabazlea eta zuzendariarekin hirutan lan egin duen Luis Tosar izango da Jauregiren hiltzaileetako bat. Cannesen aktore onenaren saria jasotako eta antzerkian eskarmentu handia duen Blanca Portillo izango da Marixabel. Goya saria jasotako Javi Agirre, Alazne Ameztoy eta Mikel Serrano izango dira argazki-zuzendaria, soinu-arduraduna eta arte-zuzendaria. Jantziteriaz arduratuko da hirutan Goya irabazitako Clara Bilbao eta Espainiako zinearen sari hori bitan hartutako Karmele Soler makilaiaz. Musika berriz Goya saria 11 aldiz jasotako Alberto Iglesiasek konposatuko du.
“Maixabel” Kowalski Films eta Feel Good etxeak ekoizten ari dira. EITB, RTVE eta MOVISTAR + parte hartzen dira, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren laguntza du Espainiako Kultura Ministerioarekin batera. Buena Vista Internationalek banatuko du Espainian eta nazioartean Film Factory ezagunak.
Please comment with your real name using good manners.