XX. mendearen bueltan, 1900. urtean, hasi berria zen artean esanguratsuan izango zen zinegilea jaio zen Calandan, Teruelen. Luis Buñuel Espainiako zinegile unibertsaleena da. Zine zerrenda askotan bere film batzuk onenean artean daude, hainbat zine eskoletan bere lanak ikusi eta ikasten dira. Frankoaren garaipena tarteko, Espainia utzi eta Mexikon eta Frantzian egin zituen pelikula horietako asko. Esanguratsu batzuk Espainian ere egin zituen zentsura sahiestuz. Zinemaren historian duen eragina ikusita, aurtengo Nosferatu zikloa berari eskaintzea erabaki dute. Hautu hori egin dute egun komunean lanean ari diren Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta Donostia. Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana eta Bilboko Arte Ederren Museoa laguntza dute.
Buñuel zuzendari ibili zen lan guztiak, 32 filmak emango dira. Tartean, Extremadurako edo Mexikoko txiroen errealitatea agerterazteko balio izan ziren “Las Hurdes“ (1933) edo “Los Olvidados“ (1950). Azken honekin Cannesen estreinatu zen eta zuzendari onenaren saria jaso zuen. Gerora beste sei film aurkeztu zituen zinemaldi horretan. 1961an “Viridiana” filmarekin zinemaldi horretako sari nagusia Urrezko Palma ex aequo jaso zuen. XX. mendeko zinemaren berak sortutako beste klasiko batzuk “Nazarín“ (1958), “El ángel exterminador“ (1962), “Belle de Jour“ (1966), “Tristana“ (1970) edo “El discreto encanto de la burguesía“ (Le Charme discret de la bourgeoisie, 1972) dira. Horietako askotan bere aktore fetxiteak aritu ziren: Fernando Rey espainiarra eta Catherine Deneuve frantziarra.
Buñuelen film guztiez gain, bere zinean eragina izan zuten edota garaikide izan zituen zinegileen filmak emango dira, esaterako, Georges Méliès, Buster Keaton, Germaine Dulac, Fritz Lang eta Vittorio de Sicaren lanak ikusgai izango dira Buñuel Plus deritzan atalean. Calandako zinemaren historiako zuzendari miretsienetako bat, zenbait zinemagile-belaunaldiren erreferentzia da. Ondorioz, Buñuelek filmeetatik edan duten hainbat zinegileen filmak emango dira atal horretan, gehientsuenak merkatal zirkuitutik kanpo daudenak.
Zikloa Errege egunean bertan hasiko dute surrealismoaren ikurtzat jotzen diren bi filmeen emaldiekin. Frantziako lehen egonaldian egin zituen “Un perro andaluz“ (1929) eta “La edad de oro“ 1930. Lehenak 17 minutu baino ez ditu, bestea ordubetera iristen da. Ondoren ia asteazkenero – udan larunbat eta ostiraletan izango dira emakizunak – eta abendurarte film guzti hauek emango dira:
* Urtarrilaren 13a: “Las Hurdes“, Espainia, 1933, 30′ / “España leal en armas“, Jean-Paul Le Chanois eta Luis Buñuel, Frantzia-Espainia, 1937, 35′
* Urtarrilaren 20a: BUÑUEL + PLUS Zinemaren jatorriak. Surrealismorantz (75’): “Le Déshabillage impossible“, Georges Méliès, Frantzia, 1900, 2′; “Le cochon danseur“, Pathé Frères, Frantzia, 1907, 3′; “El hotel eléctrico“, Segundo de Chomón, Frantzia, 1908, 9′; “The Haunted House“, Buster Keaton eta Edward F. Cline, AEB, 1921, 21′; “La coquille et le clergyman“ , Germaine Dulac, Frantzia, 1928, 32′ eta “Pour vos beaux yeux“, Henri Storck, Belgika, 1929, 8′
* Urtarrilaren 27a: “Gran Casino“, Mexiko, 1947, 96′
* Otsailaren 3a: “El gran calavera“ Mexiko, 1949, 90′
* Otsailaren 10a: “Los olvidados“, Mexiko, 1950, 80′
* Otsailaren 17a: BUÑUEL + PLUS “Der Müde Tod (Hiru argiak)“, Fritz Lang, Alemania, 1921, 105’
* Martxoaren 3a: “Susana“, Mexiko, 1950, 86′
* Martxoaren 10a: “La hija del engaño“, Mexiko, 1951, 78′
* Martxoaren 17a: “Una mujer sin amor“, Mexiko, 1951, 86′
* Martxoaren 24a: BUÑUEL + PLUS “Dead of Night“ (Gaua hiltzean), Alberto Cavalcanti, Charles Crichton, Basil Dearden, Robert Hamer, Erresuma Batua, 1945, 103′
* Martxoaren 31: “Subida al cielo“, Mexiko, 1951, 74′
* Apirilaren 7a: “El bruto“, Mexiko, 1952, 81′
* Apirilaren 14a: “Robinson Crusoe“, Mexiko, 1952, 89′
* Apirilaren 21a: BUÑUEL + PLUS “Sciuscià“ (Bota-garbitzailea), Vittorio De Sica, Italia, 1946, 93′. Filmak Atzerriko Hizkuntzan Film Onenari lehen Oscar saria jaso zuen.
* Apirilaren 28a: “Él“, Mexiko, 1953, 91′
* Maiatzaren 5a: “Abismos de pasión“ Mexiko, 1953, 90′
* Maiatzaren 12a: “La ilusión viaja en tranvía“, Mexiko, 1954, 82′
* Maiatzaren 19a: BUÑUEL + PLUS: “Portrait of Jennie“, William Dieterle, AEB, 1948, 86′
* Maiatzaren 26a: “El río y la muerte“, Mexiko, 1954, 82′
* Ekainaren 2a: “Ensayo de un crimen“, Mexiko, 1955, 90′
* Ekainaren 9a: BUÑUEL + PLUS “Salt of the Earth“ (Lurraren gatza), Herbert J. Biberman, 1954, AEB, 95′

* Ekainaren 16a: “Así es la aurora (Cela s’appelle l’aurore)“, Frantzia-Italia, 1955, 102′
* Ekainaren 23a: “La muerte en el jardín (La Mort en ce jardin)“, Frantzia-Mexiko, 1956, 99′
* Ekainaren 30a: “Nazarín“, Mexiko, 1958, 94′
* Uztailaren 24a, larunbata: BUÑUEL + PLUS “Fando y Lis“, Alejandro Jodorowsky, Mexiko, 1968, 93′
* Abuztuaren 7a, larunbata: BUÑUEL + PLUS “Sweet Movie“, Dusan Makavejev, Kanada, 1974, 95′
* Abuztuaren 13a, ostirala: “Los ambiciosos (La Fièvre monte à El Pao)“, Frantzia-Mexiko, 1959, 100′
* Abuztuaren 20a, ostírala: “La joven“, Mexiko-AEB, 1960, 95′
* Abuztuaren 21a, larunbata: BUÑUEL + PLUS: “A New Leaf“, Elaine May, AEB, 1971, 102′ eta “The Heartbreak Kid“, Elaine May, AEB, 1972, 104′
* Urriaren 6a: “Viridiana“ Espainia-Mexiko, 1961, 90′
* Urriaren 13a: “El ángel exterminador“ Mexiko, 1962, 93′
* Urriaren 27a: “Diario de una camarera (Le journal d’une femme de chambre)“ Frantzia-Italia, 1964, 97′
* Urriaren 29a: BUÑUEL + PLUS “Marquis“, Henri Xhonneux, Francia 1989, 83′
* Azaroaren 3a: “Simón del desierto” Mexiko, 1965, 47’
* Azaroaren 5a, BUÑUEL + PLUS “Spiklencislasti (Plazeraren konspiratzaileak)“, Jan Švankmajer, Txekiar Errepublika, 1996, 82′
* Azaroaren 10a: “Belle de jour“, Frantzia-Italia, 1966, 100′
* Azaroaren 17a: “La Vía Láctea (La Voie lactée)“, Frantzia-Italia, 1969, 101′
* Azaroaren 24a: BUÑUEL + PLUS “4“, Ilya Khrzhanovskiy, Errusia, 2005, 126′
* Abenduaren 1a: “Tristana“ Espainia-Frantzia-Italia, 1970, 96′
* Abenduaren 8a: “El discreto encanto de la burguesía (Le Charmediscret de la bourgeoisie)“, Frantzia-Espainia-Italia, 1972, 95′
* Abenduaren 15a: “El fantasma de la libertad (Le Fantôme de la liberté)“, Frantzia, 1974, 103′
* Abenduaren 22a: “Ese oscuro objeto del deseo (Cet obscur objet du désir)“, Frantzia-Espainia, 1977, 98’
* Abenduaren 29a: BUÑUEL + PLUS “The Love Witch“, Anna Biller, AEB, 2016, 120′
Film gehienak arratsaldeko zazpitan emango dira. Zikloari lotuta bi liburu editatuko dira. Lehenengoa, gazteleraz, Jesús Angulok eta Joxean Fernándezek koordinatu dute eta urtarrilean argitaratuko da. Bigarrena, euskaraz, Harkaitz Canok idatzi du eta udaberrian argitaratuko da.
Please comment with your real name using good manners.