Genozidioaz epaitu duten general baten etxera neskame maya berri bat dator, berarekin desagertutakoen mamuak ekarriko ditu, indigenen kontrako operazioetan Guatemalako buru militarrek desagertaritakoen mamuak. Jayro Bustamantek (¨Ixcanul¨, ¨Temblores¨) umeak hil ondoren munduan negarrez ari den mamuaren kondaira latinoamerikarra berritu du, bere herriko genozidioa iruditan jartzeko. Suspensea eta drama politikoa mamuen istoriarekin nahastuz, “La Llorona” filmak Veneziako “La Giornata dei Autori” sail independientea irabazi zuen iaz. Zinemaldien zirkuitua egin ondoren, Guatemalak Oscar sarietara aurkeztutako filma euskal aretotan dago ostiraletik.
Enrique Monteverdi generala (Julio Diaz) genozidiogatik epaitu behar dute, familiaren kide desberdinak salaketa ukapen eta zalantzen artean hartzen dutela. Generala eta bere ofizialak, tabako eta whisky-a eskutan, abokatuarekin epaiketan izango duten estrategia definitzen duten bitartean, generalaren emaztea, Carmen (Margarita Kenefic) militarren emazteekin kandelaz jositako otoitz saioa egiten ari da. Natalia alaba (Sabrina De La Hoz) alboan eta Sara biloba (Ayla-Elea Hurtado) atzean eta gertu eurekin ia 30 urte egin dituen neskamea maya (María Telón) ditue. Hasierako eskena honek etorriko dena aditzera emango digu.

Genoziagatik kondenatu ondoren, Epaitegi Gorenak aske uzten duenean, generalaren zigorra ospatu dutenek familiaren etxea inguratuko dute. Justizia eskatuz. Morroi eta neskame ia gehienak aldegingo dute eta Alma neskame maya berria (Mari Mercedes Coroy) iritsiko da desagertutakoen irudiak dituzten manifestarien artean bidea eginez. Ile beltz luzea, begi deigarriekin eta soineko txuri brodatua jantzitza, etxean gauza harrigarriak gertatzen hasten dela dator. Gutxinaka jakingo dugu bi seme alaben ama izan dela. Bere etorrerak familia hankaz gora jarriko du eta iragana agerian utziko.

“La Llorona” familia dramatik beste genero batera egingo du jauzi ia nabaritu gabe. Oso une deigarriez, zinetikoez beteta. Zuzendaritza eta aktoreen lanak aipatzeaz gain, argazkia eta ekoizpen artistikoa azpimarratu behar da, non familiaren etxe puska mamuez beteriko etxetzarra bilakatzen dute. Soinu produkzioa eta kreditoak ikusi behar dira, erabilitako kanta horrekin.
Esanguratsua da generalaren kontrako epaiketan, Rigoberta Menchú, Bake Nobel sariduna, bere herriaren aurka, mayen aurka genozidioa behin eta berriz salatutako aktibista, lehen lerroan ikusten dugula. Batzuek aditzera eman dute Monteverdi generala Efrain Ríos Montt diktadorea dela, 2013an genozidioaz errudun jotatakoa baina gerora askatutakoa. Monteverdi zigortzerakoan filmeko epaileak dio “egia esateak zauriak sendatzeko balio du“. Horregatik “La Llorona” beldurrezko filma bezala saldu bada, genero bat ematearren, injustiziaren adibide garbia da. Eta Guatemalak egin behar duen bidea, bere iragana, populazioaren zati baten aurka egindakoa onartzeko.
Please comment with your real name using good manners.