BFI London Zinemaldiak beste askok egin duten modura zinea egiteko era desberdineei lehioa zabaldu die. Aurten LFF Expanded deitu dutena gehitu dute, arte barneratzaileri eta XRri eskainitako tartea. Errealitate birtuala, errealitate haunditua, nahastutako errealitea … Horren barruan dauden, guztira 360 bideotik gora eskaini dute. Horiez gain, zinegile ezagunek egindako proposamen ezberdinak ere eskaini dute edizio honetan.
Bitxikerien artean, Donostia saridun den Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarraren telebistarako lan bat. Japoniaz kanpo gutxitan erakusten den ildoa. Kasuotan “Arimura Kasumi No Satsukyu“ (A Day-off Of Kasumi Arimura) zortzi kapituluko seriaren lehen atala. Benetako aktorea den Kasumi Arimuraren istorio fikzionatua da. Serie ezagun bat grabatzen ari dela, filmaketa kantzelatzen da eta jai eguna ematen diote emakumeari. Herrira itzuliko da, amak bizilagunen artean, alaba famatua paseatzeko beta hartuz. 45 minutuko atalean, Kore-eda maisu den senide harremana arakatzen du. Bere modu lasaian, ikusleei narrazioan ezusteko bi ematen dien arte.

Spike Lee zuzendari estatubatuarrak David Byrnen kontzertu bat zinearen magiaz bildu du “David Byrne’s American Utopia“ filmean. Talking Heads taldeko buru ohiak hilabete batzutan New Yorkeko antzoki auzoan, Broadwayn eman duen espektakulu arrakastatsua filmatu du Leek. Lehen uneetan, kantaria burmuin baten eredua eskuetan ateratzen da, bestela minimalista den eskenategira. Umeek duten konexio kopurua helduena baino handiagoa esaten du eta ea bizitzan aurrera egin ahala tontoago bihurtzen garen galdetzen du. Gutxinaka, dantzariak eta musikariak agertuko dira, 11 guztira Byrne modura traje grisa jantzita eta musikarien kasuan, euren instumentua gainean hartuta. Byrneren kantak Talking Headsen klasikoekin nahastuta, demokraziaz, arrazakeriaz eta bestelako gauzez erreflexiorako datuak ematen ditu Byrnek. Leek kamarak Byrneren diskurtsoa azpimarratzeko erabiliko du. Plazerra belarrietarako eta begietakrako.
Venezian estreinatu ondoren, Pedro Almodovarren azkena ezin zen falta hainbeste maite duten Zinemaldi honetan. Azken orduan sartu da egitarauan, Tilda Swinton protagonista nagusia duen film laburra. Jean Cocteauk idatzitako “The Human Voice” antzezlan laburra bere begiradatik pasa du Almodovarrek. Bertan emakume batek maitalarean zain dago, uztear dagoen maitalearen azken deiaren zain. Ingelesez egin duen lehen film honetarako, bere ohiko kolaboratzaileak – tartean Agustin anaiak paper txiki bat egiten- eta Almodovarren film askoren disenuaren arduradun den Antxon Gomez eta musika konpositore Alberto Iglesias donostiarrak. Ederra, Swintonek, ohi bezala, dir-dir egiten du. Une batzutan, Marisa Paredes izan dut buruan, askok baina “Mujeres al Borde de Un Ataque de Nervios” eta Carmen Maura aipatu dute. Asteazkenean estreinatuko da zine aretoetan labur hau. Ohikoa duen film laburren egitarautik kanpo zinemaldia honek aurkeztu duen laburra.
Film laburren lehiaketaz kanpo, dokumentalen lehiaketa garrantzitsua izaten ohi du BFI London Zinemaldiak. Aukeran nuen askoetatik, Gianfranco Rossi dokumentalista italiar ospetsuaren azkena ikusteko hautua egin dut, “Notturno“. Duela lau urte, Berlineko Urrezko Hartza eta nire bihotza irabazi zuen “Fuocoammare” filmaren ondoren, gogoa nuen Rossik Kurdistanen igarotako hiru urteren kronika. Siria, Irak eta Turkia artean banatutako herri horretako gizon eta emakume desberdinak erretratzen ditu kamara ederki jartzen duen dokumentalista honek. Euren eguneroko bineta eskaintzen digu, izan kalez kale dabilen musikaria, arrantzalea, edota emakume soldaduak. Irudi ederrez josita dago. Tarteka eskua joaten zaio baina. Adibidez, eroetxe bateko gaixoei gerraren aurkako antzezlanaren antolaketa egiten arazi. Pena, agian, berandu datorren dokumentala, gaia zeharo esplikatuta ikusi baitugu besteen lan batzutan.
Please comment with your real name using good manners.