BFI London Zinemaldiko zuzendariak, Tricia Tuttlek eta bere taldeak beharretik irabazia atera dutek aurten. Pandemia tarteko, aurten ez da izar handiek beteko duten alfonbra gorririk izango, baina zinemaldi desberdinetan dir dir egin duten filmak izango dira nagusi, Londresen ezezik Britainia Handiko beste hirietan ere. Londres kanpotik dozena bat zinek bat egin baitute zinemaldiarekin. Gainera, Inglaterrako, Eskoziako, Galeseko eta Ipar Irlandako herritarrek euren etxean gozatuko dituzte pelikula asko, online emango baitira. Eta munduko herritarrek internet bidez emango dituzten hitzaldiak ikusteko aukera izango dugu.
Aurten urriraren 7tik 18ra egingo den zinemaldian, ez da filmeen Sail Ofizialik antolatu ezta ohiakoak ziren izarrak Leicester Squarrera, zine aretoen plazara ekartzen zituen galak. Baina aurten sail berria gehitu zaio, dokumental, film labur eta fikziozko film luzeen ataleei. Errealitate birtuala hartzen ari den indarra aitortuz, LFF Expanded, XR eta errealitate barneratzailearen ingerían sorturiko filmak mango dira. 360 labur osotara.
Baina munduko zinea Londresera ekartzeko duten nahia beteko dute aurten ere. Hainbat zinemaldietan egon diren filmak pasako dira 12 egun hauetan. Esaterako Zinemaldiko “Horizontes Latinos“ Saila irabazitako “Sin Señas Particulares“ edota Berlinen aktore onenaren saria Paula Beer-i ekarri zioen Christian Petzolden “Undine“ ikusi ahal izango dira. Sundancen kritikaren txalo guztiak eta sari garrantzitsua jasotako “Shirley“, Josephine Deckerrek zuzendu eta Elisabeth Mossek antzezten duen filma Londreseko pantailetan ikusi ahal izango da. Baita Venezian Urrezko Lehoia irabazitako “Nomadland“ ere.

Chloé Zhaok zuzendu eta Frances McDormand zoragarri antzeztutako filma ikusteko gogo handia dago. Dauden sarrera eskasak ziztu bizian agortu dira. Baita Donostian ere saritu zuten Thomas Vinterberg-en “Another Round“ ere. Eta hemengo prentsak galdu ez behar den filmeen artean aipatu du Ben Sharrocken “Limbo“, Donostian eta Toronton izandakoa Cannesen hautatu ondoren. Ikusmina ere duela pare bat urte lehen film txundigarria, “God’s own country”, filmatu zuen Francis Lee-ren berria “Ammonite“ ikusteko. Kate Winslet eta Saoirse Ronan indartsuak daude maitasun homosexualaren historia kontatzeko. Zinemaldia ixten du filmak.

Azken urteetan gora egiten ari den zuzendari britaniar batek, Steve McQueen-ek, zabalduko du zinemaldia. BBC ONErako Small Axe seriaren bi film emango dira zinemaldian, biak bera koskortu zen Londresen girotuta. Lehenak, “Mangrove“k, 1970. hamarkadan Antilletako komunitatea batzen Black Lives Matter urte honetan, beltzeen borrokaren historia berreskuratzen duen beste film bat jarriko dute. Kritikaren txaloak jaso duen Regina King aktorearen lehen zuzendari lana, “One Night in Miami“. Eta ikusmina handia ikusteko David Byrnen Broadwayko ikuskizunari zer nolako begirada jarri dion Spike Leek “David Byrne’s American Utopia“ filmean.

Osotara hamairu film berri emango dira Londreseko eta Belfast, Bristol, Cardiff, Glasgow, Manchester, Nottingham eta Sheiffeldengo zineetan. Hortaz gain, 50 premiere britaniar izango dira eskuragarri onlinen, BFIren plataforman, BFI playerren. Horiek bakarrik, Britania Haundian izango dira ikusgai. Baina mundu osoan, zinegile ezberdineei egingo diete elkarrizketak disfrutatzeko parada izango dugu. Horrela edornok entzugai izango ditu besteak beste, Miranda July, Tsai Ming-Liang, Christian Petzold, David Byrne edota Michel Franco. Azken orduan batu da zerrendara George Clooney aktorea. Zineaz disfrutatzeko ikusiz eta ikasiz hamabi egun.
Please comment with your real name using good manners.