Duela hogeitabost urte, feminismoa eta kultura uztartuz, emakume zinegileen filmak plazara ekartzeko plataforma sortu zuten Bilboko emakume batzuek. Zinemakumeak erakustaldia sortu zuten. Aurten pandemiari muzin eginez, edo hobeto esanda, pandemiak konplikatuta baina ez mututa, 25. edizioa antolatu dute. Astelehenean hasita eta urriaren 14rarte emakume zinegileen ekoizpenak pantailaratuko dituzte Bilboko hainbat guneetan.
Iragana eta oraina nahastuz hasiko dute Zinemakumeak XXV. Lehen erakustaldian erakutsi zuten lehen filma ¨Los Goikoetxea“ emango dute Bilborocken. Nahi gabe Beatriz de la Vegaren euskal zinearen garai sortzaile garrantzitsu baten kronika da. Bertan Nati Ortíz de Zárate, Amaia Díez, Juanma Pagazaurtundua, Álex de la Iglesia, Santiago Segura, etab. agertzen dira, gazte agertu gainera. Ondoren, film laburrak emango dira. Hori film laburrak egiten aritzen diren emakumeei buruz hitzegiteko beta emango die Norma Vila zuzendariari, Amara Mosteiro ECCBIko irakasleari y Kimuak programako Esther Caberori.
Asteartean Bilborocken Kelly Reichardt estatubatuarraren lehen luzea, “River of Grass” emango dute Jaione Cambordaren fikziozko lehen luzearekin, “Arima“rekin batera. Donostiarra Bilborocken izango da filma aurkezten. Asteazkenean, berriz, estatubatuetako zine independientaren erreferente bat, Barbara Lodenen “Wanda” emango da. Hurrengo astelenean Julie Dashen “Daughters of the Dust“ film fetitxea proiektatuko da eta “Kultura, identitatea eta migrazioari“ buruzko eztabaia izango dute. Asteartean berriz Campos Eliseora mugituko da mostra. Ana Carrasco Conde filosofa, Edurne Portela idazlea eta Laura Casielles poetisa eta idazlea ezbaian arituko dira “kulturatik beste etorkizun batzuk eraiki daitezke” izenburupean. Ondoren, Paula Consek “La Isla de las Mentiras“ bere luzea aurkeztuko du.
Zinemakumeak erakustaldiaren 25. urteurrena bukatzeko Azkuna Zentrora joango dira. Bertan 25 urte hauen istoria laburbiltzeko dokumentala eskainiko da urriaren 14ean eta ondoren, Carmen Urruela eta María Luz Isasi sortzaileak eta egungo zuzendaria Ana Gutiérrez urte hauetako ibilbideaz arituko dira Ana Hormaetxea gidoigilearen gidaritzapean. Dena borobiltzeko, hori bukatuta, “My Mexican Bretzel“, aurtengo film bitxienetakoa proiektatuko da. Rotterdameko Zinemaldian saria jaso zuen filma Núria Giménez Lorang zuzendaria berak aurkeztuko du eta Bilbon estrenaldia da.
Egitarauaren parte bat Zaian, Basaurin eta Portugaleten emango dute. Eta sorkuntzari ere atea zabalik, urriaren 10ean Beatriz Sánchez artistak bideo esperimentala eta eskuratze filmikoari buruzko tailerra emango du ECCBIren ikasgeletan.
Please comment with your real name using good manners.