Duela 42 urte mundu mailan estreinatu zuen Donostiako Zinemaldiak “Star Wars Episode IV: A New Hope“. Western generoa oinarri hartuta George Lucasek Inperio baten kontra borroka egiten zuten Errepublikaren matxinoen istorioa osatu zuen. Nork kontrolatu Indarra harek garaitu. 1977ko zinemaldi horretan apenas ezagutzen ziren Carrie Fisherrek eta Harrison Fordek (Leia Printzesa eta Han Solo) Victoria Eugeniako eskaileratik gora egin zuten. Antzokia Zinemaldiko areto ofiziala baitzen. Zinemaldiak antza kritika gogorrak jaso izan zituen filma jartzeko. Baina filmak saga bati eman zion irekiera. Eta pop ikono bat bihurtu. Star Wars fenomenoa hasi zen.
Bart Victoria Eugeniak hartu du sagari bukaera emango dion bederatzigarren atala “Skywalkerren Igoera” estreinaldia Espainian. Antzokiko ataria 1977an filma ikusi zutenen nostalgiarekin film guztiak behin baino gehiagotan dastatu dutenekin nahastu dira. Kultura, kirol, sukaldaritzako gonbidatuak eta politikariak sagaren zale amorratuen artean eseri dira. Besteak beste, Ramon Agirre, Kepa Errasti, Ane Gabarain, Aizpea Goenaga, Barbara Goenaga eta Asier Hernandez aktoreak eta Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak ikusi ditut. Eneko Goia alkatea ere udalaren palkoan izan da.
Filma eman aurretik, sagatik ateratako inperioko soldaduak eta erroboten desfilea egon da. Aretora sartzeko zilar kolareko poltsatxoa eman digute, telefono mugikorrari soinua kentzeko eskatu, aparailua bertan sartu eta gero itxi arazi digute. Ondoren, pantailan, filmaren nondik norakoak ez kontatzeko eskatzu dute, euren esanetan munduko oso ikusleek eurek filma aurreiritzirik gabe dastatzeko. Mundu osoko kritikoei hori esan dieten galdera etorri zait burura. Filmari hasiera emateko sagaren fenomenoa laburbiltzen duen bideotxoa proiektatu da. Eta ondoren, 141 minutuko blockbuster nostalgikoa, non Lucasek asmatutako pertsonaiak gerora sortutako besteekin nahasten diren. Laser sabreak, Inperioren flota, Milaurteko Azkona, droiak, eta efektuen galaxia. Rey (Daisy Ridley), Snoke Buruzagi Nagusia (Adam Driver), Poe Dameron (Oscar Isaac) eta Finn (John Boyega) protagonistak sagako besteekin nahastu dituzte. Indarra eta batez ere familia, jaiotzekoa eta hautatutako, izar dituen filma.
Filmean sagaren iragainari aipamen egiten den bakoitzean oihuak entzun dira aretoan. Nostalgiaren “indarra” nabaritu da bilduekin. Filma bukatu ondoren, batzuk oso pozik, beste batzuk ez hainbeste. Eta atarian, 1977an umeak ginen eta zinemaldian ez, baizik eta Astoria zaharrean azarotik aurrera filma ikusteko aukera izan genuenen arteko solasaldia sortu da. Baten batek gogoratu du nerabe zela bakarrik joan zela zinera eta gero Mark Hamill-i, Luke Skywalkerren papera egiten zuen aktoreari idatzi ziola. Beste batek, familiarekin, aizpekin eta lehengusuekin ikusi zuela. Eta han sortu zen Leia printzesa bere nesketako erreferentzia, heroia. Familia oinarri duen sagari nostalgia atea ixteko aukera paregabe. Itxi edo. Filmak beti behin eta berriz ikusteko aukera izango baitira.
Please comment with your real name using good manners.