Zinemaldi honek duen gauza ona, euren publizitatean dioten bezala, mundua ekartzen dutela Londresera. Hau da estrenaldiez gain, hainbat zinemaldietan parte hartutako filmak erakusten dituzte. Eta bakan batzuk saritu ere.
Horrela gertatu da Mati Diop senelgaldarrak zuzentzen duen lehen filmarekin. “Atlantique“ (Atlantics) filmak Canneseko zinemaldian Epaimahaiaren saria jaso ondoren, Londresen lehen edo bigarren luzeei ematen zaien Sutherland saria eskuratu du. Frantzian aktore modura karrera egindakoak bere jaioterrira itzuli da, emigrazioak uzten dituen mamuen istorioa kontatzeko. Tartean, polizia profesional bat. Drama sozial batetik zombien istorioa hipnotikoa batera pasatzen da. Fatima Al Qadirik egindako musika ederra eta eszena indartsu batik baina hotz utzi ninduen horietakoa da.
Alfre Woodwardek egiten duena saria beharko Luke
Bestelakoa gertatu zait Sundanceko Sari Nagusia irabazitako “Clemency“ filmarekin. Txundigarria hasieratik bukaerarte. Chinonye Chukwu zuzendaria Sundanceko oroigarri gorena eramaten duen lehen emakume beltza bilbkatu zen gartzelako drama honetan. Bernandine Williams (Alfre Woodward) gartzela bateko nagusia da. Filmaren hasieran, okertzen den injekzio bidezko exekuzioa ikuskatzen du. Aurrerago beste exekuzio bat programatuta du, inozente dela beste preso beltz batena. Bernandine bera afroamerikarra ere, metodikoa, hotza ematen du. Lanerako aproposa baina arrakalak sortuko zaizkio.
Txundigarriena Alfre Woodwardek egindakoa. Kritiko askoren esanetan bere bizitzako antzezkizuna egin du karrera luzeko aktoreak. Besteak beste, “12 Years A Slave” edota “Star Treck: First Contact” filmeetan ikusi dugu. Telebistan berriz, “True Love” eta “Empire”n izan da. Baina egia aitortu behar dizuet. Ez nuen gogoan. Eta “Clemency” ikusi ondoren, datorren urteko otsailean banatu behar diren Oscar sarietan izan eta ikurra traman beharko luke.
David Zonanaren lehen luze harrigarria
Eta harrapatzen zaizun horietakoa da David Zonanaren “Mano de Obra” (Workforce). Michel Franco zuzendariaren ekoizpenarekin, Zonanak lehen luze harrigarria eskeintzen digu. Francisco eta anaia aberatserako etxea egiten ari dira Mexikoko Hirian. Lan istripu baten ondoren, anaia hilko da eta horren alargunak ez du heriotzaragatik ezer jasoko. Ondorioz, anaiak etxea okupatuko du. Gerora beste batzuk agertuko dira eta arauak jarriko dira martxan. Donostian Urrezko Maskorragatik aritu zen, Toronton ere ibilitako filma.
Donostiako Zinemaldia Emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Greta Fernandezek “La Hija de Un Ladrón“ filmagatik. Zoragarri dago galdutako ama ezkongabe gazte baten paperean. Aita kartzelan bera da familiako burua. Aita (Eduard Fernández) aske utzi eta bere papera berreskuratu nahi duen arte. Zineman bidea egin ondoren, Belén Funések zuzentzeko adorea hartu, benetan aita eta alaba diren aktore puskak batu eta bere lehen luzea Donostiako Sail Ofizialean lehiatzea lortu du. Harrapatu nauen bestea.
Please comment with your real name using good manners.