Zinemaldi haundiei emakumeek zuzendutako filmak muzin egitea leporatzen zaien honetan, Tricia Tuttlek zuzentzen duen Londoneko Zinemaldia begirada berezia botatzen zaie. Eta horrela edizio honetan Sail Ofizialean lehiatzen ziren hamar filmeetatik bost emakumeek zuzendu edo kozuzendu dituzte. Horien artean, emakume trans batek egindako filma.
Małgorzata Szumowskak inglesez egindako lehen filma Irlandan filmatu du
Zinemaldiak programatutako filmeen artean, gogo handia nuen, “The Other Lamb“ ikusteko. Małgorzata Szumowskaren filmatzeko moduak harrapatuta nau Berlinetik lehen ikusi nuenetik. ¨Body¨ drama eta ¨Mug¨ tragikomediaren zuzendariak ingelesez filmatutako lehen pelikula irrikitan nengoen. Eta agian horregatik etsipena bikoitza izan da. Ederki hasten bada, istoria berehala agortzen delaren susmoa hartu diot.
Raffey Cassidy izugarri dago
Saleh artaldean deritzan komunitatean jaio da. Artzain deitzen duten gizon batek gidatzen duen neska eta emkakumeez bakarrik osatutako komunitatea. Bera artzainaren jarraitzaile sutsua da, bere fedea galtzera eramaten duen hainbat gertaerak izan arte. Saleh gorpuzten izugarri dago Raffey Cassidy. Bere begiradak harrapatzen zaitu. Baina Donostiako zinemaldiako Sail Ofizialean ere lehiatu zen filma ez da bere zuzendariaren onenetakoa.
Haifaa Al Mansourrek mugak gainditzen jarraitzen du
Donostiako zinemalditik ere pasa da “The Perfect Candidate¨. Venezian lehiatu ondoren, Perlak sailean ikusi ahal izan duzue. Duela 7 urte Haifaa Al Mansourek, “Wadja” (La Bicicleta Verde) filmarekin historia egin zuen, Saudi Arabiako emakume batek zuzentzen zuen lehen filma izanik. Emakumeak bigarren mailako hiritarrak diren herri horretan beste mugarri bat jarri du Al Mansourrek. Bere protagonista doktore bat da, zeinak bere klinirako sarbide egokia lortzearren, hautagai politikoa bilakatzen den. Azkenean emakumeen eskubideak bila benetako lasterketan sartuko da. Gehiago espero nuen.
Christine Molloy eta Joe Lawlor irlandarrak 2003tik 10 film labur saritu sortu zituzten. Gero Zinemaldi hainbatetan ikusi eta saritu diren beste bi film luze eta dokumental bat idatzi eta zuzendu dituzte. Kuriositateagatik, Britanian ezezagunagoa den karrera bategatik baino hurbidu naiz euren laugarren luzera: “Rose Plays Julie“. Albaitaritza ikasten ari den Rosek (Ann Skelly) animalien eutanasia klasean, bere bizitzari buruzko gogoeta izaten du. Nor izango da umeetan adopzioan eman zuen emakumea? Orla Bradyk jokatzen duen ama biologiko hori Londresen aktore ezaguna da orain eta ez du alabaren berri izan naiz. Ahaztu nahi zuen istorioak gogora ekartzen baitu. Brady eta Skelly ondo daude, eta emakumeen arteko harreman istorioa bada, ez nintzen filmean sartu.
Please comment with your real name using good manners.