Batzutan marearen kontra igeri egiten ari zarela ematen dizu. Denak txundituta utzi dituen filmak zuri bisuala bai baina borobiletik urrun iruditzen zaizu. Horrela gertatu zait Londreseko zinemaldia irabazitako filmarekin ¨Monos¨ pelikularekin. Bidai aluzionego ederra baina istoria eskasa.

Alejandro Landes kolonbiarrak bere herrian izandako gerran oinarritu da ¨Monos¨ bere bigarren luzea osatzeko. Mezularia deritzan soldadu baten begiradapean entrenatzen da nerabe talde bat. Haurtzaroa atzean utziko dute soldadu izateko. Mezulariak behin eta berriz esaten die: “erakunderako lan egiten dugu. Erakundeak gure familia da“. Baina mezulariak bakarrik uzten dituenean, kaosean jausten dira.
Sundancen Nazioarteko film onenaren Epaimahaiaren saria jaso zuen. Berlinen ere, Teddy Bear, homosexualitate hobekin tratatzen duen filma saritzen duen ikurragatik lehiatu zen. Eta Zinemaldian Sebastiane saria eskuratu zuen. Britania Handiko prentsa ere txundituta geratu da ¨Eulien Ugazaba” gogora ekartzen duen istorioa honekin. Niri baina Orwellen historioa kontatuta dagoelako interes gutxikoa iruditu zait. Txundigarria, hipnotikoa baina ezer berririk ez duena kontatzen. Eta bukaerak guztiz hutsala.

Kontrakoa gertatu zait Jayro Bustamante guatemaldarraren proposamen berriarekin. Bere hirugarren film luzeak ¨La Llorona¨ Guatemalako eliteek indigenak, mayak akatzeko egindako gerrari heldu dio. Genozidio horretan aritutako general bat epaitzen aritzen dira. Familia etxean gotortutako da, kanpoan manifestatzen baitira iragan hori bakartzen ez diotena. Bitartean, generalari hildako baten mamua agertuko zaio behin eta berriz.
Bustamantek txunditu ninduen Berlinen bere lehen luzea aurkeztu zuenean, “Ixcanul”. Bigarrena, “Temblores” ere nahikotxo gústatu zitzaidan, baina hirugarren hau gehiago. Gainera “Ixcanul”eko bi protagonistak, Maria Mercedes Coroy eta Maria Telón, berriz elkartu ditu, Guatemalako iragana eta oraina, arraza menperatzailea eta menpekoa uztartzen dituen film honerako.

Sinopsia irakurrita Thomas Clay britaniarrak idatzi eta zuzendu duen “Fanny Lye Deliver´d“, bere laugarren filma ikusteko irrikitan nengoen. XVII. mendean Fanny Lye baserri batean bizi da senar puritano eta seme batekin. Euren bizitza hankaz gora jarriko da ikuluan bi ezezagun aurkitzen dituztenean. Maitaleen bikote bat. Familiak euren erlazioa onartzen ez zuelako ihes egin dutela esaten diete eta erruki izateko eskatu. Bikoteak baina Fannyren askatasun beharra askatuko dute.

Fanny Lye gorpuzten duen Maxine Peake aktoreak sineskor, indartsu, egiten du bere papera. Baina filmak kuriosoa bada, XVII. mendea iraultza mende bat bezala agertzeko, narrazioa ezagutzen dugu bidetik ekiten dio, potere hartze istorio bat kontatzeko.
Please comment with your real name using good manners.