New Yorken mundu mailako estrenaldia egin zutenean bezala, Londresen, BFI London Film Festival-en, nazioarteko premièrean ere kritika txundituta utzi du Scorceseren azken lanak. Kritikoen batzuen arabera, azken 30 urtetan egindako New Yorketarraren lan onena da. Berriz erakutsi du plano sekuentzien koreografian maisua dela eta aktoreen lan itzela du. Horiek gaztetzeko erabilitako teknologia berria eta Netflixen babesa, zinearen beste iraultza Scorceseren arabera, izan dira jarraitu dugun prentsaurrekoaren muinan.
“The Irishman“ Frank Sheeran (Robert de Nirok gorpuztuta), Mafiaren hitzaile ezagun baten historia kontatzen du. Irlandar jatorriko Bigarren Mundu Gerrako beterano horrek ustez 1960 eta 1970 hamarkadetan Ameriketako Estatu Batuetako sindikatuen burua zen Jimmy Hoffa hil zuen 1975an. Hoffaren paperean ederki dago Al Pacino. De Niroren patsadak eta gogortasunak ere izugarri jokatzen du biolentziaz, traizioaz eta porrota moralari buruz ari den film honetan. Agian, dela den, gehien gustatu zaidana, Joe Pesci da, erretiroan zegoen aktorea. Bere ohiko paper histrionikoetatik aldetuta, interpretazio lasaia, barneratua ematen du, De Nirorekin batera Scorceseren “Godfellas” film ezaguneko beste aktore nagusiak.
Filma zoragarria da, Scorcesek ederki filmatu ohi duen mafia historia estetikoki menderatzailea baina aldi berean intimoa. Familia garrantzitsua den mundu batean, odoletako familiari traizioa agertzen diguna. Sheeranen alaba dugu horren adierazle, “El Piano”ko Anna Paquinek gorpuztua. Ohi bezala txunditu naute bereziki Scorcesek plano sekuentzietan egiten dituen koreografiek. Dena segundura neurtuta.
Scorcese bera prentsaurrekora lagundu behar izan dute baina prentsaurrekoa gidatzen eta galderak erantzuten azkarra dela argi utzi du. Netflixen babesa izan duela galdetu diotenean, iraultzatzat jo du. Izan ere esan du, ¨zineman, ikusleekin disfrutatzeko esperientziari heldu behar zaio bai, baina filma lehenik eta behin egin behar da¨. Eta horretarako ezinbestekoa izan du plataforma erraldoiaren laguntza. 159 miloi dolarreko, gutxi gorabehera 140 miloi euroko aurrekontua izan du filmak, besteak beste aktoreak gaztetzeko erabili duten teknologia berriagatik. Horrela duela bi urte, bi estudio garrantzitsuk jan zuten filma finantziatzeko hitza.
George Lucasek sortutako efektu digitalen konpainiak CIG teknologia, gaztetzeko teknologia “makilaia zaharraren ordezko baino ez da” esan du Scorcesek. 75 urte dituen Robert de Nirok txantxa egin du galdetu diotenean “karrera beste 3 hamarkadaz luzatzeko aukera ematen dit” esan du. Scorceserekin estrainekoz lan egin duen Al Pacinok aktoren lana gogoratu du, “nik ez diot garrantzia ematen nola nagoen, nire interpretazio egiten du” esan du eta azpimarratu “gainera itxuraz gazteago eman dezakezu baina nola mugitzen zara ere garrantzitsua da. Ez du zentzurik gazteago ematea eta zahar baten mugimenduak izatea“. Pacinok ere 79 urte bete ditu aurten.
30 urtez luzatzen den istorioa, besteak beste Kennedytarren eta Martin Luther Kingen hilketak narrazioan barneratu filma egitea asko kostatu zaie. 1995an, “Casino”n azkenengoz elkarrekin lan egin zutenetik de Nirok eta Scorcesek berriz lan egin nahi zuten. 2004ean “I Heard You Painted Houses” (mafiaren kodea hiltzailea esateko) liburu biografikoa eman zion agenteak De Nirori eta aukera ikusi zuten. Baina “eskubideak lortzen asko kostatu zitzaizkigun” onartu du hemen ere ekoizlea ere den aktoreak. Besteak beste, liburuaren idazleak, Charles Brandtek gauza batzuk gehitu nahi zituelako Scorcesek berak eta Steven Zaillan gidoilariak egindako gidoiari.

Luze kostatu zen ere Al Pacino konbentzitzea eta jada erretiroan zegoen Joe Pesci. 50 aldi eskatu omen zioten. De Niro izan da nagusi horiek proiektura ekartzen. Proiektua luzatzen zenez, Scorcesek berak hiru film zuzentzeari ekin dion, proiektua gehiago luzatuz. Horrek ekarri du aktoreak gaztetzearen beharra “Beste aktore batzuekin lan egin genezake” aitortu du Scorcesek, baina agian traizioa litzateke proiektuaren atzean egon den De Nirorentzat. BFI London Film Festival itxi ondoren eta beste zinemaldietatik pasa ondoren, Estatu Batuetako eta Britania Handietako hainbat zine aretora iritsiko da azaroaren 1ean eta hila bukaeran Netflixen izango da.
Please comment with your real name using good manners.