Britania Handiko Zine Institutuak antolatzen duen zinemaldiak asteazkenean ekingo dio bere 63. edizioari. A kategoriadun ez duen zinemaldia, beste jaialdi batzuetan estreinatu diren filmez osatzen du gehienbat bere egitaraua. Horrela New Yorkeko zinemaldian lehen agerraldia izan zuen “The Irishman” Scorceseren azken filmak itxiko du BFI London zinemaldia urriaren 13an. Gero plataforma batean aurkeztuko den filmak zine txartel guztiak saldu ditu jada. Gauza bera irekiera filmarekin, Armando Iannucci britaniarrak (La Muerte de Stalin) David Copperfilen inguruan egindako moldaketarekin. “The Personal History of David Copperfiel” BFI London zinemaldian estrenaldia izango da.

Dena den, prentsari arreta gehien eman diona Sail Ofiziala da. 2009tik saria duen sailean 10 film lehiatzen dira aurten. Horietatik 5 emakumeek zuzendu dituzte, bat emakume batek eta gizon batek elkarrekin sinatzen dute eta beste lauek gizonen zuzendaritza dute. BFI Zinemaldiaren webgunean diotenez, film hauek mundu dagoen zine talentua ekarri dute taulara: 16 herrietako ekoizetxeak baitaude horien atzean. Film horietako batzuk Donostian lehiatu edo ikusi berri dira.
Sail Ofiziala:
* Fanny Lye Deliver’d, zuzendaria Thomas Clay
* Honey Boy, zuzendaria Alam Har’el – Shia Lebouf aktorearen gidoi batean oinarritua
* La Llorona, Jayro Bustamante guatemaldarraren hirugarren luze metraia Donostian ere izan da
* Lingua Franca, Isabel Sandovalek zuzendu eta antzeztua
* Moffie, zuzendaria Oliver Hermanus
* Monos, Alejandro Landesek Cannesen aurkeztu eta Donostian ikusi ahal izan dena.
* The Other Lamb, ingelesez egin duen Małgorzata Szumowska poloniarraren lehen luzea Donostiako Sail Ofizialean aritu da.
* The Perfect Candidate, Venezian lehiatu eta Donostian Perlak sailean izan da Haifaa Al Mansour-ren bigarren film luzea
* Rose Plays Julie, Christine Molloyk and Joe Lawlorrek elkarrekin zuzenduta.
* Saint Maud, Rose Glassek zuzenduta
Zinemaldiak berak aipatzen duenez, gogoratu behar Isabel Sandoval Sail Ofizialean lehiatuko den lehen transgenero zuzendaria izango dela. Euren esanetan aurtengo aukeraketa genero desberdinetan murgildu da, hasi psikodrama gotikotik, thriller haluzinotikoa, pelikula historiko zirikatzaile eta gizarte kritikaraino. Tricia Tuttle Zinemaldi honetako zuzendariak aipatu duenez, “harrigarria da nola zuzendari askok istorio politiko indartsuei heldu dieten, dogmatiko izatetik hurrun“. Saria datorren asteko larunbatean banatuko da gala batean.
Egun horretan ere banatuko dira Zinemaldi honetan zaharragoak diren beste sari batzuk. Esaterako Sutherland Award, 1958tik lehen filmeei emandako ikurra. Aurten 9 film izango dira, Europatik, Afrikatik, Australiatik eta gutxinaka lekua egiten ari den Saudi Arabiatik, besteak beste, Venezian edo Cannesen Sail Ofizialean lehiatu ziren “Babyteeth” edo “Atlantics”.
1972an sortu zen Grierson Award dokumental onenari ematen zaio. Lehian ere 9 film luze aurten, tantean musika dokumentalak eta gai politiko eta sozialei helten dietena. Azkenik film laburrik onena ere saritzen dute. Hamabi izango dira lehian, horien artean, Irene Moray katalanaren “Suc de Sindra”, Berlinen ere ikusi zena.
Filmeez gain, izar asko izango dira Londresen egunotan. Besteak beste,Bruce Springsteen kantaria, Felicity Jones, Eddie Redmayne, Noah Baumbach, Laura Dern, Adam Driver, Ray Liotta, Mia Wasikowska, Lucas Hedges, Shia LaBeouf, Annette Bening, Mark Rylance eta Alicia Vikander. Eta “Irishman”en tartean, Martin Scorcese, Robert de Niro eta Harvey Keitel. De Niro egunotan zinearen eta bere karreraren inguruan hitzaldiak emango dituztenen artean dago.
Please comment with your real name using good manners.