Eta “Perlak” sailean dauden eta ikusi ditudanetatik zeintzuk gomendatuko ditut egindako lantxo hau bukatzeko, hementxe azken hiru filmak. Beste batzuk ez nituen ikusi, “The Lighthouse” adibidez, baina sortutako ikusmina tarteko oso gomendagarria omen da.
Duela 8 urte, “I´m Still Here”, Joaquin Phoenix rap kantari gisa jasotzen zuen dokumentala zuzendu ondoren, Casey Affleck aktoreak bigarren filma zuzendu berri du. Egun moda dagoen distopia bati heldu dio “Light of My Life“ draman. Hondamendi apokaliptiko baten ondoren, emakume asko desagertzen dira. Geratzen diren eskasak bortxaketak jasan eta esklabu sexual modura erabiltzen dira. Mundu horretan Casey berak jokatzen duen aita batek alaba babestu beharko du, gizatearian duen fedea zalantzan jarriz.
Oso kuriosoa baina filma gehienbat emakume kritikariei gustatu zaie. Une oso ederrez osatua dago, gustura ikusten den horietakoa. Antzezlanak oso onak dira. Cassey Affleckena eta batez ere, Oscar saridun horri erreplika ematen dion aktorearena. Rag neskatoa oso sineskor jokatzen du Anna Pniowskyk. Hamairu urteko kanadiar honek etorkizun ona da. Espainian urriaren 11ean estreinatuko da “La Luz de Mi Vida” izenburuarekin. NORK GUSTUKO: guraso eta haurren arteko maitasun istorioak eta abentura distopikoak maite dituztenek.
Aitortu behar dizuet “The Climb“ komedia ez zegoen Canneseko zinemaldiara iritsi baino lehen egiten ohi dudan ikusi beharreko zerrendan. Hori ikusi nuela “Un Certain Regard” sailean izango zen film luze honen aurretik gai beretsuarekin egindako labur bat sariak jaso eta jaso aritu zela. Baina joan eta asko dibertitu nindun urteetan zehar bi gizonen arteko adiskidetasun toxikoaren erretratua.
Bi lagunek idatzi eta antzezten dute filma hau: Michael Angelo Corvino eta Kyle Marvin. Lehenak zuzendu du Canneseko Zinemaldiaren jauregira algarak ekarri zituen filma. Zuzendaritza une ederrak dituena gainera, bukaera aldera galtzen badu. Bizitzaren gora-beherak kontatzen dituena, soinu banda zoragarri bat duena. Oraindik estreinu data finkatzeke “Perlak” sailak itxiko du filmak. NORK GUSTUKO: komedia inteligenteak maite dituztenek.
XXI. mendeko langileak alienatuenak dira. Hori ondorioztu daiteke Ken Loachen azken proposamena, “Sorry We Missed You“, ikusi ondoren. Ohikoa duen Paul Laverty gidoilarian laguntzaz, egungo banaketa garraioa sistemaren erretratu gordina egiten du, non banatzaileak frankizia baten partaide egiten diren eta konturatu gabe esklabismo egoera batean sartzen diren. Kontraturik gabe, 14 orduko lanegunak eginez, astean sei egunetan.
Ohi bezala kritika banatu zuen bitan Canneseko Urrezko Palmaren irabazleak. Niri lehen bi parteak asko gustatu zitzaidan. Loachek ohikoa du aktore ez profesionalekin lan egitea. Apenas laburretan lan egin duen Kris Hitchen sinesgarri egiten da lan batetik bestera doan Ricky modura. Lana lortzearren furgoneta erosiko du konpania baterako banatzaile egiteko. Familia nekez ikusiko du. Abby emazteak ordu asko egiten ditu mendekoen laguntzaile modura – berez lan hori egiten duen Debbie Honeywoodek antzeztua eta hain zuzen horretan ondo dago. Semea nerabetasun konplikatuan dago eta hori sufritzen du alabak. Urriaren 31an estreinatuko da Espainiako zine aretoetan. NORK GUSTATU: Ken Loach jarraitzaileek, langileen drama maite dituztenak.
Please comment with your real name using good manners.