Donostiako Jazzaldia aitxaki hartuta duela lau urte Euskadiko Filmategiak jazz musikari lotutako filmak aurkezteari ekin zion. Jazzinema Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten du eta hiru ardatza nagusi ditu: soinu‐bandan jazza nabarmen duten filmak, jazz‐musikariak protagonista dituzten filmak eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak. Laugarren edizio hau disfrutatzeko aukera izango da ohi bezala Tabakaleran bertan eta aurten estrainekoz Bilbon ere, Arte Ederren Museoan, Getxoko jazzaldiaren laguntzaz.
Eta zikloa abiatzeko omenaldi bat. Ella Fitzgerald jazzaren historiako izarra omendu nahi du Euskadiko Filmategiak eta horrela estrenaldi bat programatu du: “Ella Fitzgerald: Just One of Those Things“ (2019) filma aurkeztuko du aste honetan, ostegunean Donostian, ostiralean Bilbon. Filma Leslie Woodhead britainiar dokumentalista ospetsuenetako batek egin du.
Aurtengo Jazzinemak arreta berezia jarriko dio Frantziako zinemari. Bertako film askoren soinu-bandan jazz musika sartzeko ohitura baitago. Adibidez, “À bout de souffle“ (Al final de la escapada) Jean-Luc Godarden filma ikusteko aukera izango dugu. Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako filmetzat jotzen den honen soinu-banda Martial Solalena da eta mitikotzat jotzen da soinu banda ere. Roger Vadimen “Les Liasons Dangereuses“ (Las Relaciones Peligrosas) erakutsiko dute. 1989an Stephen Frearsek Choderlos de Laclosen moldaketa klasikoa egin aurretik, Vadimek 1959an ekin zion, eguneratu zuela Merteuil markesa eta Valmonten harremana. Horretarako aktore Jeanne Moreau, Gérard Philipe, Jean‐Louis Trintignant eta Boris Vian idazle eta jazz‐musikaria izan zituen. Soinu‐bandan, berriz, Art Blakeyk, Duke Jordanek eta Thelonious Monkek hartu zuten parte, besteak beste. Eta Frantziako jazzaren eta zinema beltzaren adibide bikaina da “Un témoin dans la ville“ filma (Sólo un testigo). 1959an Édouard Molinarok zuzendutako filma Barney Wilenen musikak biziagotu egiten du. Aipatzekoa ere Lino Venturaren interpretazioa.
Zikloa osatzeko estatubatuar zinemaren klasikoak bilakatu diren bi film. 1958an Orson Wellsek zuzendutako “Touch of Evil“ (Gaizkiaren ukitua) emango dute. Hau izango da euskarazko azpitituluekin emango den film bakarra. Zine historiako irekierako plano sekuentzia deigarrena duen filmak Henry Manciniren handiaren jazz-musika latindarra du. Eta Woody Allen Donostian dugula aprobetxatuz New Yorkeko zuzendariaren “Radio Days“ ikusteko aukera izango du.
Egitaraua hauxe:
BILBAO
2019/07/05 (19:00) ELLA FITZGERALD: JUST ONE OF THOSE THINGS Estreinaldia (Leslie Woodhead, 2019)
2019/07/06 (19:00) TOUCH OF EVIL Gaizkiaren ukitua (Orson Welles, 1958)
2019/07/12 (19:00) LES LIAISONS DANGEREUSES Las relaciones peligrosas (Roger Vadim, 1959) *Aurkezpena: Getxoko Jazzaldiko zuzendariak, Iñaki Saituak egingo du.
2019/07/13 (19:00) À BOUT DE SOUFFLE Al final de la escapada (Jean‐Luc Godard, 1960)
2019/07/20 (19:00) UN TÉMOIN DANS LA VILLE Sólo un testigo (Édouard Molinaro, 1959)
2019/07/27 (19:00) RADIO DAYS Días de radio (Woody Allen, 1987)
DONOSTIA
2019/07/04 (19:00) ELLA FITZGERALD: JUST ONE OF THOSE THINGS Estreinaldia (Leslie Woodhead, 2019)
2019/07/11 (19:00) TOUCH OF EVIL Gaizkiaren ukitua (Orson Welles, 1958)
2019/07/18 (19:00) LES LIAISONS DANGEREUSES Las relaciones peligrosas (Roger Vadim, 1959)
2019/07/19 (19:00) À BOUT DE SOUFFLE Al final de la escapada (Jean‐Luc Godard, 1960)
2019/07/25 (19:00) UN TÉMOIN DANS LA VILLE Sólo un testigo (Édouard Molinaro, 1959) *Aurkezpena: Quim Casas*. *Zinema eta musika kritikaria, eta Donostia Zinemaldiko Hautespen‐batzordeko kidea.
2019/07/26 (19:00) RADIO DAYS Días de radio (Woody Allen, 1987) *Aurkezpena: Quim Casas*.
Sarrerak 3,5 € kostatuko dira, dagokien beherapenekin.
Please comment with your real name using good manners.