Roberto Bueso valentziarrak sentimentuz betetako lehen film hunkigarria zuzendu du. “La Banda” filmak Malagako zinemaldian eta Tuteran “Lo Que Viene” zinemaldian ikusi zuten askok negar gozoaz utzi zituen. Valentziarrez filmatuta, Londresen musikoa den Edu jarraituko du. Jaioterrira itzuliko da ezkontza batera baina batez ere kontuak kitatzera. Izan ere haurtzaroa atzean uztea kostatuko zaio. Musikoa eta ogibidez optikoa den Gonzalo Fernándezen lehen aktore lana da, baina pantailan duen argia ikusita, agian ez da bakarra izango. Fernándezekin, aktore lanetan eskarmentu gehiago duen Charlotte Vega eta Roberto Bueso zuzendariarekin hitzegin nuen Tuteran.
Zein konplikatu den heldu egitea, ezta?
Roberto Bueso – “Guztiz. Iniziazio filma da. Edu Londresetik Valentziara dator azken boladan sailkatu ezin dituen sentimentuak baititu. Konpondu behar duena da kitatu gabeko kontu batzuk. Bere garapen pertsonal sahiesten dioten kontuak. Kontu nagusiena heldu egitearen prozesua da, denek noizbait pasatzen duguna eta idaztera bultzatu ninduena.”
Eduk, bestea beste, Aliciarekin, Charlotte Vegak egiten duen pertsonaiarekin duen erlazioa argitu beharko du. Baina Aliciak ere bidaia egin beharko du, ezta?
Charlotte Vega – “Bai, denek dute euren bidaia, elkarri laguntzen diote bilaketa horretan. Eduren etorrerak Aliciari galderak sortzen dizkio, zer izango zen hau edo hori egin izan banuen, bezalako galderak. Elkarrekin egiten duten bidai horretan, konturatzen da egon behar zuen lekuan dagoela. Konturatzen da aurrera egiteko agur esan behar diola hainbat gauzari, txikitako gauzei.”
Denek dute konturen bat, orduan …
Roberto Bueso – “Bai, hori ere mezua zen. Denek aldi berean bizi ari duten zerbait da. Gure laguntaldeari gertatu zitzaion, bapatean oso arraro ginen, bat hasi zen arraro sentitzen eta gutxinaka zabaltzen da. Filmean lagun batzuk prozesu hori oso xume pasatzen dute, baina denek dute euren borroka. Eta hori arindu behar, bizitza da, heldu egitearen prozesua.”
Autobiografikoa al da?
Roberto Bueso – “Eskolatik beti horrela egin dut, niganditk hurbil dauden gauzak kontatzea gustatu zait, horiek kontatzeko eskubidea dudala uste baitut, luzaro defendatu behar baititut. Pertsonaiak ezagutu eta gertatuko dena jakin behar duzu. Nire biografiaren elementu asko daude, baina ez da autobiografia“.

Gonzalo Fernándezen kasuan, Gonzalotik zenbat dago Edun?
Gonzalo Fernández – “Asko baina bilatuta dago. Hasieratik esan zidan Robertok bion artean osatuko genuela pertsonaia, ez dakigu nolakoa den. Ni nintzen bezala izatea eskatu zidan. Nik Edu baina txorakeri gehiago egiten ditut. Baina lotsatia naiz, erromantikoa, gurarosekin harremana, anai bat dut ere baina gure arteko harreman desberdina da“.
Bilatua agian aktore ez zarelako, ezta?
“Ni filmera iragarki baten bidez iritsi nintzen, musikoak eskatzen ziren film baterako. Uste nuen estra modura lan egingo nuela. Aurkeztu nintzen pentsatuaz nire klarinetearekin eseriko naiz, ogitartekoa eta 20 euro emango dizkidate eta filma bat nola egingo den ikusiko dut. Zalantzak nituen baina ez nuela antzeztu beharko esan zidaten. Eta horrela elkarrizketa pasa, froga bat egin, eta astero, gezur txikieki, aurrera jarraitu nuen. Honetan nenbila zekien bakarra nire nagusia, lan egiten nuen optitako nagusia zen“.
Roberto Buesok – “Eskolan egin nuen film laburrean ere aktore ez profesionalak erabili nituen. Gauza bera errrepikatu nahi nuen, musikoak nahi nituen, egi hori emateko, banden errealitatea ezagutzen zuten musikoak nahi nituen. Gonzaloz gain, gainontzeko laguntaldeko kideak musika taldeen ingurutan bilatu nituen.”
Gonzalo Fernándezek – “Musika bandeena Valentzian oso errotuta dagoen kultura da. Ni Madrilen jaio nintzen baina 3 urtetik Valentziako herri txiki batean bizi naiz. 1300-1400 biztanle ditu eta esango nizuke biztanleen ehuneko 80 baino gehiago pasa dira musika bandatik. Gure gurasoek zoragarri deritzote nik instrumentu bat ia profesionalki ikasteko aukera izana eta banda hain haundia izatea“.
Musika, batez ere banden musika oso garrantzitsua da filmean …
Roberto Bueso – “Denetatik sartu dut, adibidez rockabilly bat dago, baina aldi berean tarte sifonikoak ere. Filmearen konpositoreak gidoia irakurri zuen lehen laguna izan zen eta berak esan zidan bere bizitza kontatu nuela. Banda batekoa da, aita eta aitona bezala. Nik Valentzian girotu eta bertako berezia den zeozer kontatu nahi nuen, horregatik banda batean girotu nuen. Gure lurraldearen atxikimendua musikarekiko ikaragarria da. Datu bat kontatzen dut behin baina birritan: Espainian dauden musikoen erdia valentziarra da. Ondare kultural ikaragarria da eta hori defendatu eta horretaz harro egon beharko genuke“.
– Valentzieraz da filma, oso gutxitan entzuten den hizkera film batean. Zergatik erabaki duzu valentzieraz egitea?
Roberto Bueso – “Valentzia hiriko ingurutan dagoen eta musika tradizioa duen herri baten errealitatea gazteleraz kontatua iruzur egingo nuke. Gainera izaera berezia ematen dio, eta lurrera itsasten du, egia ematen dio. Gainera Fariñosen papera egiten duen aktorea, 400 bizilagun herri txiki batekoa da eta apenas ez du gaztelera erabiltzen, bere valentziarra entzutea oparia da“.

Valentziako telebista berria Apunt, TVE eta Movistarren laguntzarekin ekoiztutako pelikula ostiralean esteinatuko da. Euskal Herrian, Donostian Printzipeetan, Gasteizko Guridin eta Bilbokon Multietan ikusiko da.
Please comment with your real name using good manners.