Erriberako hiriburua bigarren urtez pantaila handiaren eta txikiaren izarrez beteko da. Espainiako Zine Informatzaileen Elkarteak antolatuta, LO QUE VIENE zinemaldiaren bigarren edizioa ospatuko da ostegunetik igandera bitartera. Estrenatzear dauden filmeren eta serieren inguruan hitzegiteko. Tartean, urrian estreinatuko den “Ventajas De Viajar En Tren” Aritz Moreno donostiarraren lehen luzea eta egiteke dauden hiru dokumental nafar.
Larunbatean izango da euskal produktuen eguna. Gehien itxoiten den estrenaldi modura iragarri dute Aritz Morenoren lehen luzea. Antonio Orejudoren “Ventajas de Viajar En Tren“ liburua moldatu du zuzendari donostiarrak izen bereko thriller konspiranoikoa osatzeko. Luis Tosar, Ernesto Alterio, Pilar Castro eta Quim Gutierrez aktore lanetan dituen filma Berlineko Ko-produkzio merkatuan hautatu zuten eta urrian estreinatuko omen da. Hortaz gain, datozen hilabetoetan filmatzen hasiko diren hiru nafar dokumental berri emango da. Barricada taldearen sortzailearen, Enrique Villarrealearen inguruan “El Drogas“ dokumentala, Natxo Leuzak eta Andrés García de la Rivak zuzenduta; Lander Garrok insumisioaren inguruan egingo duen “2 Urte, 4 Hilabete“ luzea eta Aconcaguara Boliviar emakume indiar batzuk egingo duten espedizioaren inguruan Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk sinatutako “Cholitas“ dokumentala. Gainera Atresmediak Daniel Calparsoro donostiarrak Gasteizen girotutako “El Silencio De la Ciudad Blanca“ liburutik tiratutako zuzendutako filmaren berri emango dute.
Tuterako herritarrek datozen hilabetetan estreinatuko diren filmeen aurrestrainaldiez gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste aurtengo Malagako zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Biznaga jasotako “Los Días Que Vendrán“ filma. Ekainaren 28an estreinatzen da Carlos Marqués-Marcet zuzendutako filma, zeinak David Verdaguer eta María Rodriguez Soto aktoreen haurnaldia jarraitzen da. Donostiako Zinemaldian aurkeztutako “Rojo“ filma ere ikusteko aukera izango da Tuteran. Luze horien protagonistarik ez da etorriko Nafarrora.
Erriberako hiriburura etorriko da Fernando Colomo zuzendari madrildarra. Eskarmendu haundiko zinegileak “Antes De La Quema” komedia arina egin du. Tuteran ere ikusiko dira “La Banda“ Roberto Buesok zuzendutako lehen filma. Luzeko zuzendaria bera eta Gonzalo Fernández eta Charlotte Vega aktoreak izango dira bertan. Eta mezu soziala duen “Lo Nunca Visto“ komedia aurkeztuko dute Marina Seresesky zuzendariak eta filmeko aktore nagusiak Carme Machík.
Bigarren edizio honetan berritasuna masterclass-ak dira. Zine industriaren profesional desberdinek maisu eskolak emango dituzte, non batez ere ikus entzunezko ikasleak izango dira entzuleak. Horrela María Zamora Avaloneko ekoizle nagusiak, Marina Seresesky eta Fernando Colomo zuzendariek, Javier Olivares edota Daniel Écija serien sortzaileek hitzegingo dute, besteak beste.
Please comment with your real name using good manners.