CANNESetik
Asteburu honetan omenduko duten Alain Delonek agian zine beltzeko film askotan ikusi dugulako larunbatean Lehiaketa Nagusian cinema noir, zine beltzeko bi film ikusteko aukera izan dugu. Bata errumaniarra izugarri gustatu zait, bestea txinatarra agian nekeagatik edota formara mamira baino garrantzi handiagoa ematen diolako, gutxiago. Tartean, nire eskeman ez zegoen, baina kritika ona entzunda tartea eskaini dion komedia bat.

2014ko Berlinaleko garailea “Black Coal” filmarekin Yinan Diao Cannesen bere bigarren filmarekin estreinatu zen “Un Certain Regard” sailean, bere laugarren filma Canneseko Lehiaketa Nagusian sartu da. Ohikoa eta kontrolpean duen generoa thrillerra da “Nan Fang Che Zhan De Ju Hui” (Antzar Basatien Lakua), aurrekoetan bezala Txinak dituen banaketa sozialak erakusteko erabiltzen duena. Generoari dagokionez argien eta batez ere itzalen erabilera interesgarria egiten du. Aldi berean, Txinako superpopulazioa erakusten digu eszena askotan, non lekurik ez dagoen bakarrik ibiltzeko.
Motor lapur batzuen arteko taldeen borroka baten ondorioz, gartzelatik atera berri den gaizkileen buru batek (Ge Hu) bi poliziak hilko ditu, erratuta. Ondorioz, ihesari emango dio. Emaztea ( Gwei Lun-me) ihesean laguntzera etorriko zaiola uste izango du baina bere ordz, askatasunaren bila dagoen prostituta bat (Qian Wan) agertuko zaio. Aldeegiten laguntzeko edo hori uste dute.
Antzeztaldean Txinako filmeetan garrantzitsu bihutzen ari den Liao Fan ere dago. Filma estetiko ederra, hainbat itzal sineskorrak ez badira ere. Niretzat istoria behin eta birritan kontatua. Aspertu naiz, baina ez dakit ez ote den nekearen poderioz, edo historiak harrapatu ez nauelako. Han eta hemen kritika onak entzuten entzun ditu. Berriz zinemalditik kanpo ikusi behar den horietakoa. Agian iritzia ere galdetu beharko zaio aretoan zegoen Quentin Tarantinori, asiar zinemaren maitaleari.
Disfrutatu asko gainera eguneko beste film noir bat, Errumaniatik etorritako “La Gomera”. Zati handi batean Kanariar Uhartean filmatuta, izenburuko uhartean, errumaniar poliziak, diru azkarra egin nahi duten enpresari edo gaizkile errumaniarrak eta espainiar manifosoak nahastu ditu Corneliu Porumboiu zuzendariak. Eta denei sekretupean komunikatzeko hizkuntza bat eman, guantxeen silboa.

Cristi (Vlad Ivanov) errumaniar polizia La Gomerako uhartera iritsiko da, Bucharesten ezagutu duen Gildak (Catrinel Marlon) deituta. Han Agustí Villaronga zuzendari katalanak jokatutako mafioso baten agindutara sifloa ikasi beharko du. Gildarekin izandako harremana flashen bidez ezagutuko dugu eta amarekin duen erlazioa.
Duela pare bat urte Porumbiouk “Un Certain Regard” filmean arrakasta lortu zuen “Altxorra” filmearekin. Hartan errumaniar askoren ezinegona umore beltzez azpimarratzen zuen. Hau neretzat ederragoa da, sendoagoa, non omenaldia egiten dio zine beltzari eta keinuak zineari orokorrean. Western, “Psyco” eta “Pretty Woman” filmeen ohiartzunak ere aurkitu daitezke.

Eta ohikoa ez bada, komedia izan dugu “Un Certain Regard” sailean ere. “The Climb“ film luzea baino lehenago laburra izan zen eta sariak jaso eta jaso aritu zen. Bi gizonen arteko adiskidetasun toxikoaren inguruko erreflexioak Michael Angelo Corvinok idatzi eta antzeztu du Kyle Marvinekin batera. Lehenak zuzendu du Zinemaldiaren jauregira algarak ekarritako filma. Bizitzaren gora-beherak kontatzen dituena, soinu banda zoragarri bat duena.

Igandean ahots propia duten Celine Sciamma eta Terrence Malick Lehiaketa Ofizialean.
Please comment with your real name using good manners.