CANNESetik
Iritsi da. Zinemaldi honetan guztiz harrapatu, barruraino iritsi zaidan filma. Ez da Malicken konsagratuarena, ahots propia duen Céline Sciammarena baizik. Zinemaldi erdia geratzen da baina “Portrait de la jeune fille en feu” da oraingoz nire Urrezko Palma.

Zuzendari fantziarra kontutan izan beharko horietakoa bihurtu da idatzi eta zuzendu dituen “Tomboy” edo “Bande de Filles” (Girlhood) luzeegatik edo “Mi Vida Como Un Calabacín” filmaren gidoiari esker. Hortaz estreinekoz Canneseko Lehiaketa Ofizialean izateko lekua irabazita zuen Céline Sciammak. Eta hautaketa guztiz merezita probatu du. Ederra, sakona da Sciammak erditutako “Portrait de la Jeune Fille en Feu”. Lehen kritika batzuen aburuz maisulana.

Lantaldearekin ikusi genuen filma. Eta kuriosoa izan zen horien iritsiera. Izan ere, bost emakumeek, gizonik ez, egin zuten eskailera igoera. Gero pantaila ikusiko genuenaren aurrerapena. Izan ere, ia bi ordutako errodajean gizonak apenas hamar minututan ikusten dira. Filmaren hasieran margolari batek (Noémie Merlan) gogoratzen du zergatik margotu zuen koadro bat. Bretainako uharte batera heldu zen, ezkondu behar zuen neska baten (Adèle Haenel) erretratua margotzera, senargaiarentzat. Valeria Golino aktore italiarrak gorpuzten duen amak eskatuta. Bizitza zer den ezagutzen ez duen neska eta arauei leial baina libre den emakume baten arteko harremana sortuko da.
Filmearen muinoan itsatsita geratzen diren lehen amodioa eta pasio baten erretratua, non ukimenak eta maitatuaren keinuak aztertu eta gordetzen diren. Taula batean bezala amodioaren sorreraren pintzeladak jasotzen dira. Baina ez bakarrik. Ezkututako errealitatea, emakumeen artisten eta orokorrean emakumeen unibertsoaren aldarrikapena egiten den. Ederra, txundigarria, zoragarri filmatuta eta antzeztua. Espainian badu banatzailea eta zinemaldi askoren programazioan izan daiteke.
Forman oso ederra, Terrence Malicken “A Hidden Life” baina errepikakorra, astunegia iruditu zait. Duela 40 urte “Days of Heaven” filmagatik zuzendari onenaren saria jaso ondoren, eta zortzi urte bete direnean “The Tree of Life” filmagatik Urrezko Palma jaso zuela, estatubatuarrak asko itxoiten zen filma ekarri du Canneseko Lehiaketa Nagusira.
II. Mundu Gerran naziek hildako kontzientzia objetore baten istoriari heltzen dio. Nazien aliatuen ziren austriarrak gerrara deitu zituzten eta Hitlerri bere leialtasuna zin egin behar zuten. Franz Jägerstätter (August Diehl) nekazariak ez du nazien alde armak hartu nahi, borrokatzeari uko egin eta azkenean naziek preso hartu eta hiltzen dute Berlinen. Duela urte batzuk Eliza Katolikoa martir egin zuen.
Filmak behin eta berriz agertzen digu Jägerstätter-en nekazal bizitza, emaztearekin (Valeria Pachner) nola gobernatzen duen etxaldea. Gerora gartzelan duen bakarkadea edota kideekin duen harremana erakutsiko digu, bitartean emaztearen piurak etxaldea aurrera ateratzeko eta bizilagunen gorrotoa. Hori guztia azken urteetan erabiltzen duen off-eko narrazioan, non apenas entzuten ditugun aktoreak eta plano ederrak, informazio asko ematen dutena. Baina gauza asko, gehiegi esan gabe geratzen dira. Edertasun horretan hutsela iruditu zait, istorioa behin eta berriz errepikatu duela, luzatu filmak dituen ia 3 orduko metrajeraino. Gainera aktore sendo batzuk edukita “zuku gutxi” ateratzen diela ematen du. Gehiago espero nuen.

Astelehenean Urrezko Palma jaso duten Dardanne anaien azkena eta Isabelle Huppert protagonista nagusi duen filma Lehiaketan.
Please comment with your real name using good manners.