CANNESetik
Ostiralerarte itxoin behar izan dut kinielan 15 emaitzak ondo izateko. Goiz-goizetik ikusitako pelikula guztiak maite izan ditut bakoitzak bere estiloa izaki. Maite Lehiaketa Nagusian Jessica Hausner austriarrak ingelesez egindako lehen pelikula eta maite Pedro Almodovarren azkena, “Dolor y Gloria” semiautobiografikoa. Bonelloren eta Takashi Miikeren proposamenak “Quizaine des Realisateurs” delakoan ere disfrutatu ditut.

Iritsi eta garaitu. Pedro Almodovar maite dute Frantzian, asko gainera. Askotan izan da Canneseko zinemaldian, epaimahai buru duela bi urte eta hau da partehartzen duen seigarren lehiaketa. Kritiko askoren ustez inoiz baino gertuago du beti ihes egin dion Urrezko Palma. Espainiako prentsaz gain Frantziakoak txalotu dute eta batzuen aburuz, bere gailurra da, “Dolor y Gloria“ hau, bere film pertsonalena, non Antonio Banderasek Pedro Almodovarran keinuak gorpuzten dituen. Jada Espanian zine aretoetan estreinatua gutxi esan daiteke filmari buruz.

“Atame”n “Almodovar mutila” izan zen Antonio Banderas Salvador Mallo zine zuzendaria da. Uneotan lan krisi baten erdian, iraganeko jendearekin bat egiten du: film batean protagonista izan zuen aktore kokainomanoa Alberto, Asier Etxeandia bilbotarrak zoragarri egiten duena eta Federico maitale argentinarra, Leonardo Sbarigliak gorpuztuta.
Nora Navasek Esther Garcia “El Deseo” ekoizle eta laguntzailearena egiten du. Eta nola ez, Almodovarren bizitzan eta filmean hain garrantzitsua den ama, Penelope Cruzek eta Julieta Serranok gorpuztuta. Azken filmeen artean gehien maite duen bere filma. Esan bezala, ederki hartu du lana Cannesek. Ostiraleko galako saioan, ordulaurdeneko txaloak izan ziren.

Eta Almodovarrek koloreak erabiltzen duen modura, Jessica Hausnerrek koloreak erabiltzen ditu bere “Little Joe“ Lehiaketan aurkeztutako filman. Zuzendari austriarrak ingelesez egiten duen lehen filmean, Alice jarraituko du. Emily Beechmanek gorpuzten duen dibortziatutako zientziliariak asteburuetan eta guzti lan egiten du aldaketa genetikoan, zoriontasuna eragiteko usaina ateratzen duen landare baten bila. Lan horretan sartuta ahaztuta du berarekin bizi den seme bakarra, Joe. Ez du denborik ere lankide batek egiten dizkion proposameneei kasu egiteko, Ben Whishaw aztoragarriak antzezten duenak. Landarekin arazo bat dagoela aditzera ematen diona beste emakumezko lankide bat izango da.

Niri asko mugitu nau Canneseko umetzat jo daiteken zinegile honen proposamena – unibertsitateko lan bat aurkeztu eta saritu ondoren, ondorengoak ekarri ditu Jessica Hausnerrek. Gustatu ideia bera non amatasunaren lokarria eta zientzia fikzioa lotzen dituen, maite kamara mugimenduak, plano batzuk eta zer esanik koloreekin, hoztazunean aurkeztutako kolorekin eta soinuekin egindako jokoak. Lehiaketa Ofizialean nire lehen postuetatan, lehena ez bada.
Goiz-goizetik disfrutatzen hasi naiz, “Quinzaine des Realisateurs” delakoa. Donostian “Nocturama” polemikoarekin egon zen Bertrand Bonelloren azkena, hemen aurkeztu duen “Zombie Child“ekin asko gustatu zait. Wes Cranenek duela 30 urte moldatutako kasu bati heldu dio, ustez zombi modura 18 urte bizi ondoren, etxean agertu zen haitiarraren istorioari heldu dio. Baina vuduak sortutako bizirik dauden hildako horren kasua gerturatzen du, egun Frantziako eliteko eskola batekin lotuz. Gaurko gazteek bizi duten zombi egoera, hezkuntza sistema elitista kritikatzeko eta, Bonellok berak aditzera eman duenez, Frantziaren eta kolonia izandako Haitiren arteko harreman konplikatu eta esklabutza irudietan emateko. Hainbeste maite dudan bere estilo propian emanez. Ekainaren 12an estreinatuko da Frantziako zine aretoetan.
Eta Takashi Miike zuzendari japoniarrak Croisette Antzokia, Hamabostaldiko saioak hartzen duen Antzokia parrez lehertzen jarrai du “Hatsukoi“ (First Love) filmarekin. Yazuka, japoniar mafiaren filmeen parodia edo izan daitekeena. Diagnostiko txarra jasoko duen boxeolari batek neska babestearren Yakuza japoniar eta mafia txinatarraren arteko lehia batean sartuko da. Erritmoz algarak egin ditugu.
Larunbatean Kanariar uharteetan filmatutako luze errumaniarra eta thriller txinatarra Lehiaketa Nagusian. Bizitza erretratzen duten bi film estatubatuar sail paraleloetan.
Please comment with your real name using good manners.