CANNESetik
Hemen esaten duten modura: c’est parti! Canneseko zinemaldiko 72. edizioa zabaldu zuten atzo Frantziako Riverako hiri honetan. Batez ere epaimahai nagusia aurkezteko erabiltzen den irekiera hemen bildutakoek ikusi genuen eta aldi berean, Frantziako 600 bat zinematan jarraitu zuten ikusleek, tartean, Baionako Atalanten eta Urruako Itsasmendi ikusleek, Euskal Herriako batzuk aipatzearren.

Zeremonia hasteko aurtengo kartelaren protagonista, duela gutxi zendu eta Ohorezko Urrezko Palma jasotako zine zuzendaria, Agnès Varda erabili zuten. Berriki Berlinen aurkeztu zuen testamentu zinematografikotik, “Varda par Agnès“ filmetik, ateratako hitz batzuk erabili zituzten, non zinegilearen mamu handiena ikuslerik ez izatea dela esaten den. Aretoan Rosalie Varda eta Matthieu Remy seme-alaba ziren. Ondoren, epaimahaiaren aurkezpena egin zen – aurten parekoa den epaimahaia, lau emakume, lau gizon. Estreinekoz, epaile gazteena, 21 urte dituen Elle Fanning eta estrainekoz hiru emakume zuzendari epaimahaian. Osotara lau epaimahaietan bi emakume buru, bi gizon buru. Eta hautaketa batzordean ere parekotasuna bultzatu dutela esan du Canneseko Zinemaldiak.

Zeremonian gehienbat gaztelera entzun zen, epaimahaiaren buru den Alejandro G. Iñarritu mexikarrak hizkuntza hori erabili baitzuen bere esker oneko hitzak esateko. Gazteleraz ere edizioa zabaldu zuen Javier Bardem aktore espainolak, frantsesez aritu zen Charlotte Gainsbourgekin batera. Kazetari espainiar askok aurten Pedro Almodovarrek Urrezko Palma hartuko ote duen keinutzat jo zuten, Bardemen presentzia eta gazteleraren erabilera. Aurrean irekiera zeremoniaren ondoren emandako filma, Lehiaketa zabaltzen duen “The Dead Don’t Die“.
Jim Jarmusch zuzendaria filmeko izar askoz ingurutatu igo zituen alfonbra gorriz estalitako eskailerak. Tartean, ohikoak dituen Bill Murray, Tilda Swinton, Adam Driver, Chloë Sevigny eta filme honetarako kontratatu duen Selena Gomez gaztetxoen idoloa. Falta bota nituen filmean azaltzen diren Tom Waits, Danny Glover, Steve Buscemi eta Jarmushen lagun eta film baten objetu izan zen, Iggy Pop -ederki kafea behar duen zombie modura. Eta aurrikusita bezala zombien filmak zeremonia nagusira algarak ekarri zituen, gutxienez prentsa eta bestelako akreditatuak geuden Debussy aretoan. Farra bai baina hotz utzi ninduen niri. Eta ustez askori, saio bukatuta lau txalo zenbatu bait nituen aretoan.

Aldaketa Klimatikoaren ukatzaileei eta kontsumo gizarteari kritika beharrezkoa baino nabarmenegia da. Zombien pelikuleei eta munduari keinuz josita – eta beste genero bateko film bateri ere. Tonoan baina ez du asmatu. Jarmuschen ohi duen tonu geldua baitu eta agian zombien filme bati, zombien komedia bati beste tonu bat eskatu dakioke. Aktoreak ohi bezala ederki daude, aipatzekoa Steve Buscemik jokatzen duen Trumpen jarraitzailearena.

Asteazkenean, Lehiaketa bigarren egunean, “Les Miserables” lehian dagoen lehen film bakarra eta “Aquarius”ekin txunditu gintuen Kléber Mendonça Filho-ren itzulera, “Bacurau” luzea. Beste sailen irekiera gainera.
Please comment with your real name using good manners.