CANNESetik
Asteazkeneko Lehiaketa Ofizialean Afrikar jatorriko frantziar zuzendari baten lehen filma, sari asko jasotako film labur bat aurrekari izan zuena. Eta bere aurreko filmak ikusi ondoren, askok itxoiten genuen Kléber Mendoca brasildarraren berriena. Biak nahiko gustatu zaizkit.

Iazko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eman zuten Pariseko auzo pobreetan girotutako istorioa, non poliziaren indarkeria filmatzen duen gaztetxo batek. “Les Misérables” film labur hori zinemaldi askotan saritu eta iazko César sarietarako izendatu zuten. Izen bera duen liburua idatzi zuen Victor Hugok auzo hori hartzen duen hirian, filmean esaten duten modura. Eta hura hartzen du erreferente Frantziako banlieu, auzo pobreen problematika kontatzeko Ladj Ly zuzendariak. Film laburreko izenburu berdina “Les Misérables“ lehen luzearekin zuzenean Canneseko Lehiaketan sartu da.
Frantziako futbol taldeak, Afrikar jatorriko jokalariez osatutako taldeak, Mundu Kopa irabazi berri du. Etorkinez jotako auzoetan eromena. Giro horretan, bertako polizia taldera etorriko da Frantziako kostan lan egindako Stéphane (Damien Bonnard) poliza berria. Beste bi polizien laguntzaz auzoaren errealitatea ezagutuko du. Talde erlijiosoak eta marka faltsuen salerosketetan daudenak, gaiztakerietan dabiltzan mutikoak eta lerroak gainditzen dituzten poliziak. Bat batean, polizia operazio baten erdian, polizia bati eskua joango zaio, mutiko bati eraso egingo dio eta airean dagoen dron batek filmatuko du. Dron horren bila ekingo diote poliziek gehiegizko indarkeri hori publika ez dezaten.

Zine soziala, zine politikoa, edota kutsu soziala duen zine poliziakoa bizkorra. Film indartsua ikusi nahi ez den Frantziako errealitatea azalaratzeko. Film laburra biziki maite izan nuen eta maite ere ezpal bera den film luzea. Frantziako prentsak jada “La Haine” (Gorrotoa) filmearekin konparatzen dute. Eta gogoratu behar da film horrek zuzendari onenaren saria eskuratu ziola 1995ko Canneseko Zinemaldian. Laburrak eta luzeak iturburu bera dute, zuzendariak duela 10 urte istripuz filmatutako indarkeri polizialaren kasu bat. Gaztetxotik zinegile bilakatu eta inguruko errealitate filmatzen baitzuen.

Duela hiru urte, “Aquarius” aurkeztu zuenean adierazpen politikoa egin zuen Kleber Mendonça Filhok. Brasilgo demokraziaren egoera eta batez ere zinemari diru laguntzak kentzea salatu zuen. Bere hirugarren filmean, Juliano Dornellesekin batera zuzendu duen “Bacurau“-ren kredituetan, zinemak sortzen duen aberastasuna gogoratu nahi izan du. Izan ere, erdi zientzia fikzioa, erdi western-arra den film berri honek egunon Brazilgo egoera politikoa du atzean, non lurraldeen arteko desberdintasuna nabari da eta atzerritarrei lur eta eskubide asko ematen zaien. Eta non egungo presidenteak Trumpen kide bihurtu den.
Etorkizun gertu batean kokatu dute zuzendariek istorioa. Herri galdu batean, herriko andere handia hil berria da. Bat batean, gauza arraroak gertatzen hasten dira, besteak beste, herria mapetatik desagertuko da eta herritarrak balaz ilda agertzen dira. Errealismo fantastikoko kutsua duen hasiera batetik, gerra edo western batera pasako gara. Tartean “Westworld” seriea ekarri dit gogora, edota Irak eta Afganistaneko gerretan girotutako filmak. Udo Kier alemana eta Sonia Bragaren kolaborazioak ditu filma. Gustatu zait, ustekabeko angulua istoria kontatzeko, baina egia esan gehiago espero nuen. Wéstern bira arraroa gertatzen. Aurrekoak bihotza harrapatu zidalako.
Osteguneko Sail Ofizialean Mati Diop aktoreak zuzentzen duen lehen filma eta Ken Loachen azkena Lehiaketa Nagusian. “Un Certain Regard”en jarraitu behar den zuzendari baten, Kantemir Balagoven bigarrena eta lehian dagoen animaziozko film bakarra.
Please comment with your real name using good manners.