Bezperatik sarrera guztiak agortuta, asteazkenean “Dock of the Bay” zinemaldian estrenatu zen “Lou” dokumentala. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeko abeslaria izan zen Lou Olangua (Zarautz, 1960-2013)ren inguruko dokumentala. Usua Garín (1987), Andrea Lopetegi Lopez (1993) eta Izotz Barrioren (1983) zarauztarren lehen dokumentala. Tarteka garai baten, 1980eneko hamarkadaren, begiratu nostalgikoa – “gure elkarrizketatuen bidez, agian“, dio Garinek, tarteka emakume abeslarien edertasuna soilik azpimarratzen zuten kritikoen salatari baina batez ere, oholtzera igotzeko balentria izan zuen emakume bakarrenetarakoaren erretratu errebindikatiboa eta gozagarria. “Ametsa izanik “Dock” bezalako zinemaldian Sail Ofizialean izatea, orain, herrian, Zarautzen egin beharreko estrenaldiaren” zain geratzen dira Garin eta beste bi zuzendariak.

Zarautzeko udalaren Daniel Txopitea bekaren diru apurrari esker abiatu ziren Lou Olangua azalaratzeari. “Guk noizbehinka “OK Korral”eran kantekin dantza egin dugu, ez dugu zuzenean ezagutu, gazteak garelako” dio hiruren izenean elkarrizketa eman didan Usua Garinek. “OK Korral eta Lou bera Zarautzen ezagunak dira, baina kanta bat entzun eta atzean dagoen historia ez dakizu“. Gainera gogoratzen digu inguruko jendeei galdetuta askok ez zuten gogoan abeslaria bera. “Zarauztarra izanik, garai horretan kokatuta, iruditzen zitzaigun oso inportantea zela” eta gehitzen du “Louren lana aldarrikatu behar da, bere historioak, momentuak, egoerak, osagai interesgarriak ditu“. Hiru zuzendariak programa egiten dute Zarauzko Arraio irrati librean, “zineaz aritzen naiz” dio Garinek. “Andrea emakume musikariaz eta Izotz musika zaratatsuaz“, gaineratzen du. Hiru elementu horiek dokumentalaleko hariak dira.
Gainera emakume musikarien errebindikazioa egin nahi dute hiru zuzendariek. “Beste taldeko, Dinamita pa’ los pollos-eko kidea zen, Reyes Toríok dokumentalean dio garai hartan talde asko zeudela eta horietan emakume asko. Baina ezer gutxi hitzegin da emakume horietaz“, eta “Lou” horretaz ere hitzegiteko erabiltzen dute. Dena den gogoratuz “Garbiñe Ubeda kazetariak dion bezala, emakumeak bazeude baina lidergo horrekin eta frontwoman izanik, Lou bezala, ez“. Filmean azpimarratuta agertzen da kritika bat non Louren hankak bakarrik aipatzen dira. Hori aipatzen diodanean zuzendariak buruarekin onartzen egiten dit “kritika, aipamen asko ditugu, askok eta askok bere itxurari aipamena eginik, bakarrik“. Garinek onartzen digu “Louk ez zuen trabarik jartzen, sexia puntua erabiltzen zuen … baina ez zen hori bakarrik, gauza piloa engoblatzen du”
1980eneko hamarkada ere erretratatzen du “Lou“ dokumentalak. Lehen minututan behientzat nostalgia kutsua dario filmari. “Guk ez dugu hori bizi izan, beharbada hitzegiten dutenen ahotan puntu nostalgiko batekin hitzegiten dutela“, erantzuten du Garinek. Eta onartzen eurentzat zailena izan dela “ezagutu ez genuen garai eta pertsonai baten inguruan dokumental bat egitea“. Horretarako laguntza paregabea izan dute: filmean ikusten diren argazkiak. Batzuk Marivi Ibarrolak, garai hauek erretatatu zituen argazkilariarenak eta “aukera ederrena izan da Louren ilobak, Leire Olanguak eman ziguna. Berak gordeta zuen Louk berak gordeta zuen material guztia. Lou oso melomana zen, altxorrak dauzka gordeta“. Eta horien artean argazkilari ezezagunen erretratatuak “batzuk ez dakigu norenak dira, hainbat argazki erabili dugu jakin gabe nork hartu duen argazkia“. Gainera artxiboko irudiak erabiltzeak sortu dezakeen dirutza ekiditzeko “ETB eta Ok Korral diskoetxea zen ELKARrekin akordio batera iritsi ginen kantak eta bideoak erabiltzeko“. Eurek gogoratzen duten modura “oso xumeki hasi bait zen proiektua“.
Oihana Leundaren animazioa
Xumeki eginda ezustekoa izan zen Dock of the Bay zinemaldian Sail Ofizialean hautatu izana. “Ikusten genuen Donostian musika dokumentalen zinemaldi bat bazeukan bere lekua, bestela egiten dituzten proiekzio berezi bezala“, onartzen du. Lehiatzeko aukerarekin “hirurok txoratzen” dio. Gainera bertan lagun izan zuten filmean agertzen diren Marivi Ibarrola, Dani Ulacia eta Mikel Kazalis. Dokumentalean elkarrizketatuen artean ere, Mikel Insausti kritikoa, musiko eta zinegilea, Garbiñe Ubeda kazetaria eta Arturo Ibañez, besteak beste agertzen dira. Orain Zarautzen, Modelo zine aretoa berritzen dutenerako, estrenaldia egin nahi dute. “Dokumentala bakarrik bota ez, kontzertu txikia egin nahiko genuke” agintzen digu Garinek. Horren zain, hainbat areto txiki eta zinemaldiekin harremanetan daude.
Please comment with your real name using good manners.