Malagako Zinemaldian estreinatu ondoren, Andrea Jaurrieta Bariáinek (Iruñea 1986) bere lehen luzea, “Ana de Día”, zinematan udazkenean estreinatzea erabaki zuen. Azaroaren 9an hain justu, Jaurrietaren pelikularekin batera beste 18 film estreinatzen zirela. “Ekainean erabaki genuen eta orduan data horretan beste bi estrenaldi zeuden”, dio. Beste 19 filmekin lehiatzea ez da erraza izan baina zoriontsu “ia 1000 euro kopia bakoitzeko egitea ez dago gaizki eta Bilbon, Iruñean, Bartzelonan, Madriden, Salamancan, Mallorcan, Logroñon eta Mahajondan izan gara”, zerrendatzen ditu gustura. “Promoziorako diru gutxi genuen eta zinemaldietan partehartzeak bozgoragailu izatea nahi genuen”, dio erabakia argitzeko. Eta irailean eta urrian zinemaldi askotarako gonbitea zuten. Nik Xixoneko Nazioarteko Zinemaldian, pase berezi bat aurkeztera etorri zela, izan nuen aukera berarekin hitzegiteko.
2010ean Atzerri Ministeritzaren beka bati esker, Erroman egin zuen egonaldi artistikoan Jaurrieta hasi zen lantzen “ihesaldi baten historia hau”. Ana probintzietako hiri batean hazi den neska bat da. Karrera amaitzear, mutilarekin ezkontza planak eginda, bat batean bere bizitza egiten ari den “berdin-berdin” batekin egiten du topo. Eta horrek ihes egiteko balio dio. “Bere bizitzaren agintea hartzeko balioko dio”, bere laburretan erabilitako gaia. “Estatus sozial bat duten emakume zuzenak ohi dira, barruan zerbait dutena baina ez direna puskatzera ausartzen” dio. Kasu honetan, Anaren berdin-berdin horri esker, “haustera ausartzen da eta bere burua bilatu nahiez, beste bizitza bati ekingo dio bere muga fisiko eta mentalak gainditzeko“. Filmaren abiapuntua da “ea gure buruaz ihes egitea dagoen”. Izan ere, Ana Nina bilakatzen denean eta bizitza berriari ekiten dioenean, hasieran zoriontsu izango da baina “berehala errutina batean sartzen da“. Zuzendariaren arabera “doble hori aitzaki bat da koldarra den pertsonaia ausarta bihurtzeko“.
Ana probintzietako hiri txiki batetik hiri handi batera doa. Pertsonai horren hautua ez da nolanahikoa. “Hiri txikietan hogei-hogeitahamar urte ditugunetan presio handia dago. Nire inguruan neska asko perfektu izateko hezi dituzte eta bat batean dena erortzen zaie 30 urte dituztela eta beldurtzen dira“, adierazten du. “Madrilera joaten naizen bakoitzen sentsazio bera du, oihu egin dezakeela eta inor ez litzateke arduratuko“, argitzen du. Hiri txikietan berriz kontrolatuagoa zaude, Jaurrietaren aburuz.
Jaurrietak lehen luze honetarako aktore sendoen konplizitatea izango du. Ana gorpuzteko zoragarri dagoen Ingrid Garcia Jonsson kontratatu zuen. “Kastina pasa zuen nahiz eta gidoia aurretik bidali nion. Zoragarria izan da lanerako, esan behar zituen hitz guztiak azpimarratuta zituen“, dio. “Pertsonaia non zegoen, nondik zetorren eta nora zihoan“, gehitzen du. “Aktore horrek hori ematen badizu zuk bakarrik moldatu behar duzu“, bukatzen du. Anekdota aktore guztiekin dituela esaten dit, esaterako pentsioaren nagusiarena, Solerena egiten duen Mona Martinezekin. “Anak eta Solek duten borroka dialektikoak goizean, lehen orduan egitea eskatu zidaten bi aktoreek” dio. “Ingridek musika entzuten konzentratuta zegoen bitartean, Mona beste gela batean zegoen ilunpetan. Atrezzoren parte zen sofa baten uzkurtuta“, gogoratzen du. “Monaren oinetan eseri nintzen, ea zer egin behar zuen galdetu eta pertsonaiak zioena negarrez, paperean sartuta erantzun zidan“, gehitzen du. “Horrek filma konpontzen dizu. Hori ikusi eta nabardura batzuk ematea bakarrik falta da. Ea guztiak izendatzen dituzten” dio Goya sarietan pentsatuz.
Guzti horiek dira Ingridez eta Monaz gain, María José Alfonso, karabet bateko madame paperean, Fernando Albizu kabareteko ikuskizun maisua eta Álvaro Ogalla, Marcello misteriotsua. Azken honekin, aktore lanetan aritu zen Jaurrieta “El Apóstata” filmean. Lan taldeari dagokionez, emakume asko talde buru daudela ematen du arreta. Ez zela nahita izan onartzen dit baina “nahi izan genuen aukera ematea orain arte ekipoetan laguntzaile aritu direnei eurek hartzeko ekipo buruzagitza“. Denek kobratu dute, “gutxienekoa ordaindu baitzaie ere. Etekinak badaude diru hori banatzeko agintearekin“.

“Ana de Día” izenburua Luis Buñuelen “Belle de Jour” ezagunari omenez jarritako izenburua ematen du. Beste zita zinematograkioak edo omenaldiak aurkitu dituzte ikusle askok. Jaurrietak batzuk onartzen ditu “adibidez, Nina maitalearen apartamentura igotzen denean, zapaten plano hori “Belle de Jour”etik aterata dago. Gidoia idatzi nuenetik buruan nuen“. Besteak beste, zuzendariak zine modernoa, 1960eneko eta 1970eneko zinea maite duelako eta hori irakasten duelako. Surrealismoaren beste maisu batzuen erreferentzia dago “argazki zuzendariari surrealismoaren inguruko liburua eman nion”. Baina aurkitzen ari diren beste erreferentziak ez ditu nahita sartu.
“Ana de Día” oraindik orain Iruñeako Yamaguchi zine aretoetan dago ikusgai. Gero Movistarreko plataforman. Alemaniako agentzia baten bitartez, hainbat zinemaldietan eta aire konpainia bateko hegazkinetan ikusi izan da.
Please comment with your real name using good manners.