Iratxe Fresneda Delgadok (Bilbo, 1974) Donostiako Zinemaldian Zinemiran aurkeztu zuen Mirentxu Loyarte zinegilea ikustaratzen zuen “Irrintziaren Oihartzuna”. Orain beste nazioarteko zinemaldi batean, Xixonen estreinatzen du, “Lurralde Hotzak”, erregistroarekin lotutako trilogiaren bigarren zatia. Bakarrik kamara eskutan hartutan, tarteka, oso tarteka soinua jasotzen zuen lankide bakar batekin. Ostegunean egingo du mundu mailako estrenaldia. Guk aurretik bererakin hitzegin dugu.
Zergatik izenburua? Errodatu duzun lekuei egiten die erreferentzia bakarrik?
“Ikusle askok hori nabarituko dute filmaren bigarren atalean, edo azkenengo partean. Baina gauza askoren inguruko metafora da titulua ere. Pelikula hau trilogiaren parte da, erregistroarekin lotutako trilogia. Bigarren parte honetan, irudien desoreka hori plazaratu, irudien gehiekeria egunotan. Zenbat irudi zabor sortu egiten ditugu. Eta irudia bera eztaltzen dutena. Ez dugu ezta astirik irudiaren kontzeptuaz aurnastek. Aditzera eman nahi nuen zelan bizi dugun irudiaren absolutismo honek eztaltzen ari den irudia bera, zentzua bera, ez hori bakarrik, baita ere formalki pelikulan planteatzen diren ikuspuntuak lurralde hotzen iluntasuna argiaren atzetik doazen baita, negua…”
“Road movie” itxura eman diozu. Zergatik?
“Mugimenduan dagoen pelikula bat da. Hori da hartu duen forma. Kontzeptualki pelikula hau irudietara pasatzea eta narrazio itxura ematea oso konplikatua zen. Nik nahi nuen horrelako dinamismo bat ematea kontakizunari eta bidaiak hori ematen dio. Ez da bakarrik aitzakia baita forma eta kontzeptuari dagokionez. Mugimendua dagoen pelikula bat Euskal Herria hasten duena bere ibilbidea eta iparralderaino, Islanderaino heltzen dena, mugimenduan dagoen emakume bat bere kamararekin bakarrik eta zinemagintzaren mamuak bidaibide dituena“.
Ze punturaino road movie hori ez da barne bidaia ere?
“Bi gauzak aldi berean dira. Ezin ditut banatu. Bada bizitza profesionala eta Angelopoulous aitatuz bizitza profesional horren bitartez nola bizi duzun eta nola begiratzen duzu mundua. Berak esaten du erleak bezala zinegileak bizitza bizitzen duela errodaien bitartez, filmearen bitartez, biak nahasten dira. Berarentzat bizitza eta fikzioa gauza bera dira”.
“Road movie” bat izaki eta jada tituluan aurreratzen duzunez, paisaiek garrantzia handia dute. Nola?
“Bisitatzen ditudan paisai guztiak zinemagintzarekin harreman zuzena daukate. Batetik izan daiteke zinemagintza bizitako lekua izatea, bertan errodai bat egin delako, zinegile baten bizilekua izatea eta bestetik, nik egindako ikerketa lekuak izan direlako. Beti ere oso harreman zuzena dute zinemagintzarekin bisitatu ditudan paisai geografikoak. Eta baita ere pelikula osoan zehar darabiltzadan kontzeptu eta ideiekin, erleen munduarekin, bakartasunarekin, etab.”
Eta paisai horiek zeintzuk dira?
“Ibilbidea Euskal Herrian hasten da. Eta gero Loarre gaztelura, Aragoiera goaz, hor Ridley Scottek filmatu zuen “El Reino de los Cielos”. Niretzako oso leku berezia da, behin eta berriz itzultzen naiz Loarrera eta hala diot gainera filmean, eta hor zinemaren mamu asko agertzen zaizki. Gero Berlin errefente hartzen dut, bizitza errefente eta zinegintza erreferente, plato handi bat da, eta Berlinen irudikatu diren filmak eta Berlin aintzat hartu duten filmak historiak jorratzeko oso interesgarriak dira. Hortik pasatzen naiz Suediara. Niretzako oso klabea dena, Suediako hegoaldera eta hortik Danimarkara. Sarritan igarotzen dudan zubia da Malmo eta Copenhagen arteko, askotan Lundleko Unibertsitatean ikertzen ari naizelako. Eta behin eta berriro bisitatzen ditudan lekuak dira. Eta bukatu dugu Islandian, neguan. Horrenbeste turista ez dagoenean, eguraldia oso gogorra denean eta batez ere, neguko argi horren bila joan nintzelako. Banekien falsifikatu nezakeela irudia, udan grabatu eta postprodukzioan eraldatu, baina bilatzen nuen autentizidade bat”.
Paisai filmikoak artxiboetan aurkitu dituzu, gainera …
“1980 hamarkadan Euskal Herrian errodatutako filmeen deskarteak aurkituko zituzten, duela urtebete eta niri erakutsi zizkidatenak, oso irudi ederrak. Eta bestetik beste artxibo irudiak, adibidez, Danimarkako artxibategietan eta museotan berari esker erabili ditudan artxibo irudiak, baita ere euskal zinegile, eta argazkilarien irudi ederrak … Eta Lars Von Trier filmeen atrezzoa filmatzeko eskubidea eman zigun Zentropak”
Lars Von Trier aipatu duzu, bere filmografia izan zen zure tesiaren gaia, ezta?
“Proiektuaren abiapuntua duela urte asko hasi zen. Hau da, proiektu hau zirriborretatik, bidaietatik, zuk esan bezala ikerketa lanetatik abiatutako lan bat da, urteetakoa, ez da bat batean sortu. Eta Lars Von Trierrek badauka garrantzia proiektu honetan. Bere filmeen atrezzoaz gain, mundu ikuskera bat planteatzen duelako zinemagintzaren inguruan. Baita ere “Dancing in the Dark” agertzen den galdera esaldi planteamentu bat. Ia dena ikusita dugun, edo dio Bjorkek filman. Ezetz uste dut baina pelikulan ez dut nahi galdera honi erantzun zehatz bat ematea, espero dut bakoitzak bere pelikula, bere ausnarketa egitea“.
Agertzen den beste izen propioa Eulalia Aibatua. Zergatik?
“Honekin egiten dut ibilbide guztian zehar egiten dudan topalekua. Kasu honetan, desbideraketa bat egiten du, eta bere irudia agerterazten da filmean. Bera izan delako gure artean lehenengo argazkilari profesionala. Berak jada XIX. mendearen bukaera jada argazkilaria zela, irudiarekin lan egiten zuen. Niretzako oso inportantea zen bere lana aldarrikatzea. Alde batetik aintzindaria izan zelako eta bere lana dela eta: emakumeak bere lan lekuetan erretratatzen, erregistratzen aritu zen. Historian zehar, hain ikustezinak izan ziren, emakumeen inguruan hitzegiten du. Euskal Herriko gizartearen motore moduan. Lan eta motore ekonomiko moduan. Gero Mirentxu Loyartek ere zinemagintzara eraman zuen modura”.
Eta Bego Vicario ere erreferente moduan agertzen da …
“Iruditzen zait zirkulu batzuetan aski ongi ezagutzen dugula baina beste zirkuluetan ez da hain ezaguna. Kuriosoa da, berak ere Goya bat irabazi zuen, Goyak irabaztea ez zenean hain erraza. Eta irabazi zuen horrelako lanekin, emakume bat, euskalduna. Gainera Begok oso lan ederra egiten ari da datozen belaunaldiekin. Bere jakintza ikasleen eskuetan jartzen duelako. Berak erabiltzen duen gai bat “Lurralde Hotzak” filmean dugu ere, pelikula honek geruza asko ditu, ikusle askorentzat geruzak”.
Xixonen aurkezteak zer esan nahi du?
“Niretzako oso aukera polita da. Eskeini zidatenean, beste bi aukera nituen eta hautua egin nuen. Eurak ere lehenak izan ziren. Gainera niretzako oso zinemaldi garrantzitsua da, nazioartekoa da, PIAFF da, euskaraz egindako lan basati bat hor aukeratzea, horrelako nazioarteko sail batean. Gainera etxetik kanpo hastea ibilbidea oso polita da. Xixon eskola bat da: nire ikaste aroak pasatzen nituen egunak Xixonen filmak ikusten. Jim Jarmusch, edo Jonas Mekas eta horrelako zinegileak ezagutu ditut. Ikaslekua izan da eta orain bueltazea film batekin ohorea da“.
Bi film daude, emakumeena, euskaraz gainera …
“Niretzat inportantea da. Emakumeok maneiatzen ditugun aurrekontuak oso txikiak dira eta askotan film bat aurrera ateratzea heroen kimera bat bilatzen da. Eta oraindik hizkuntz gutxitu bat horrela kanpoan hastea itzela iruditzen zait”.
Llendes sailean, Maider Oleagaren “Muga deitzen da pausoa” filma lehiatzen den sail berean aritzen da “Lurralde Hotzak”. Ostegunean du mundu mailako estrenaldia. Iratxe Fresneda kamara, soinulari, ekoizle eta zuzendari moduan aritu da. Txelu Medina soinuan ere izan du. Saioa Etxeberria diseinuan eta bigarren kamaran eta Raúl Lopez muntatu du. “Pimpinella Films”en, Fresnedak eta Etxeberriak sortutako etxearen, ekoizpen bat da.
Please comment with your real name using good manners.