Xixoneko Zinemaldiak argi du zinemaren etorkizuna eta oraina femeninoa dela. Horregatik, nazioarteko sailetan filmeen ia ehuneko 40 emakumeek zuzendu dituzte. Xixonen euren lanak erakutsiko dituzten euskal zinegileen erdia baino gehiago emakumezko izena dute. Euskal emakumezko partaidetza ere egiteke dauden proiektuetan eta epaimahaietan. Hortaz gain, Donostiako Zinemaldiarekin zabaldu duten harreman berria. Hori guztia azaroaren 16tik 24ra.
Bilbon jaio baina Gasteizen hazi zen Maider Oleaga zuzendaria halabeharrez hurbildu zen Elbira Zipritia andeñoaren figurara. Halabeharrez, Donostiako Alde Zaharrean bizitzen jarri zenean, Zipritiaren etxe eta ikastola, lehen ikastola, izan zenean jarri baitzen bizitzen. Eta horrek baldintzatu zuen. Emakume iraultzaile hark bezala Oleagak muga asko gainditu ditu film honi ezker. “Muga deitzen da pausoa“ izan zen “Ikusmira Berriak” proposamenean hautatu zuten lehen proiektua. Mundu estrenaldia Xixonen izango da, LLendes sailean eta Espainiako Film Onenaren sariaren bila lehiatuko da.
Duela bi urte “Irrintziaren Oihartzunak” film egin ondoren, Iratxe Fresneda Delgado bilbotarrak bakarkako bidaia egin du lurralde hotzetara. Material filmikoa eta natura nahastu, fikzioa errealitatearekin nahastu ditu Fresnedak “Lurralde Hotzak“ sormenezko dokumentalean. Zinean tartea izan dute lekuak azalduz eta aldi berean, begirada aldatuz, zinegilearen barnea mugituz. Donostian Zinemiran aurkeztu bazuen “Irrintziaren Oihartzunak”, trilogia honen bigarren atala den “Lurralde Hotzak” Xixonen aurkeztuko du, ez-fikzioak jasotzen dituen Llendes sailean lehiatuko da. Eta baita Espainiako film onenaren bila. Biak, “Muga deitzen da pausoa” eta “Lurralde Hotzak” euskaraz dira.

Film laburren nazioarteko lehian bi euskal izen sartu dira ere. Kepa Sojo Laudioko zinegileak bere zazpigarren film laburra egin zuen uda baino lehen. Gasteizen bizi den familia marokoar bat erretratu du, eraso integrista baten zoroaldian harrapatuta. “Khuruf” (Arkumea) laburraren zati handi bat arabiarrez filmatu du. Locarnoko zinemalditik pasa den “Words, Planet“ da Laida Lertxundi bilbotar zinegilearen azken lana. Egun Elias Querejeta Zine Eskolako koordinatzailea denak XVIII. mendeko txinatar margolari batek araututako sei konposizio lerroak arakatzen ditu. Berau ere Xixonen lehiatuko da.
Eta lehiotxoa zabaldu diote Andrea Jaurrieta nafarraren lehen film luzeari. Malagan aurkeztu zuen Buñuelen “Belle de Jour” filmari omenaldia egiten dion “Ana de día“ pelikula. Estrenaldiei dagokionez urte aste okerrenean, pasaden ostiralean, estreinatu zuen. Bilbon eta Iruñean ikusgai duzuen. Xixonen pase berezia izango du. Bestalde film laburrei dagokienez, “La Noche del Corto Español” sailean lehiatuko da Pello Gutiérrezen azken lana. “Zain“ azken Kimuak katalogoan sartu da. Asturiaseko film laburreran bila “Ane“ izango da. David Sañudo bilbotarrak Aia Kruse (“Handia”) zuzentzen du gaztetxe batean girotutako istorioa batean. Lehiaz kanpo, Zinebin aurkeztu zen Maider Fernández donostiarraren azken lana emango dute. “Amor siempre” film laburrean amodioari dagokionez bi belaunaldien begirada kontrajartzen du.
Fernández gainera ekoizle modura izango da Xixonek antolatu du “Industry Days”en barruan. “Señor y Señora” ekoizetxe donostiarra lantzen ari den “El Niño de Elche“ dokumentalaren prozesua nola dagoen kontatuko du. Leire Apellániz galdakaorra ko-zuzendari duen proiektua. Saio berean, iaz elkarrizkatatu genuen Jaione Camborda donostiarrak kontatuko du zer geratzen zaion lehen luzea, “Arima“, bukatzeko. Galizian bizi den zuzendaria postprodukzioarako sari baten bila arituko da. Hortaz gain, Lara Izagirreren hurrengo proiketuaren, “Ane eta Peru. Maitasun istori bat piper artean“ proiektuaren gidoia aztertuko dute. Eta gidoiaz ari garela, Moriarti etxeko kidea den Jorge Gil Munárriz legazpiarraren azken proiektuak, “En la frontera“ gidoiak, 25.000 euroko SGAEko saria hartu dezake ostiralean Xixonen. SGAEko XV Julio Alejandro Gidoi saria emango baita hasiera galan eta hiru finalisten artean dago.
Euskal partehartzea ere epaimahaietako batean. Zinebiko zuzendaria, Vanesa Fernández Guerrak Nazioarteko Film Laburren lehiaketan arituko da epaile. Hortaz gain, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiarekin lankidetza egin du Xixoneko Zinemaldiak. Eta Donostiako Zinemaldiarekin CROSSROADS – ZINEMALDIA | FICX: zikloa antolatu dute. Horrela Donostiako Zinemalditik pasatako bost izenburu ikusiko dira Xixonen ostiraletik datorren larunbatararte. Besteak beste, Sail Ofizialean izan ziren, “High Life” eta “In Fabric”.
Please comment with your real name using good manners.