2015ean Donostiako Zinemaldian “New Directors” sailean ezustekoa izan genuen. Arratian, aurrekontu gutxirekin euskaraz filmatutako “Pikadero” lehian zegoen. Zine eskolatik atera berriak, Ben Sharrock zuzendari eskoziarraren eta Irune Gurtubai ekoizle euskaldunaren proiektua zen. Film horretatik ateratako eszena batekin film laburra egin zuten eta BAFTA sarietan, “New Talents” sailean film labur onenaren eta gidoi onenaren sariak jaso zituzten. Orain bigarren film luzea, “Limbo”, errefuxiatuen inguruko filma errodatzen ari dira Eskozian, Hebrida uharteetan, eguraldia kaskarra eta haizetsuaren erdian. Irune Gurtubairekin hitzegin dugu.

Zer ikusiko dugu “Limbo”n?
“Pelikulan lau lagun jarraitzen ditugu, asilo bila Erresuma Batura etorri diren lau lagun. Erresua Batuan asiloa eskatu eta hilabete edo urteak egon daitezke lortu arte. Gure kasuan, Eskoziako isla txiki batera, bizitzera, bidali dituzte. Ez da uhartearen izena esaten filmean, baina nahiko isolatuta izatea nahi genuen. Filmean lagun hauen eguneroko bizitza, leku berrira ohitzeko egiten duten esfortzua, bertako jendarekin harremana eta euren artean be bai ikusiko dugu”.
Nongoak dira errefuxiatu horiek?
“Protagonista Omar (Amir El-Masry) errefuxiatu siriarra dugu. Siriako musikaria da, “oud” instrumentua jotzen duena. Ikusten dugu Omar leku ezezagun honetan bizitza berrira ohitzeko prozesua. Bere identitate aldaketa, errefuxiatu identitatera nola moldatzen den edo iraganeko identitatea hori faltan botatze duen. Hau da, Sirian musikari ezaguna izatetik Eskozian errefuxiatu bat bakarrik izatera. Besteak Afganistaneko Farhad (Vikash Bhai), Wasef nigeriarra (Ola Orebiyi) eta Ghanako Abedi (Kwabena Ansah)”.
Horrelako zentruak normalak dira Eskozian?
“Ez da zentro bat. Uharte batera eraman dituzte, uhartean ez daude herriak, etxe sakabanatuak dira gehiago. Bidaltzen dituzte hustutako etxeetara. Batez ere Eskandinavian egiten da asko, bidaltzen dituzte herri txikietara komunitatean gehiago integratzeko. Erresuma Batuan egin dute baina ez asilo bila daudenekin, baizik asiloa lortu dutenean, bizitza berria hasteko. Erresuma Batuan batez ere hirietara eramaten dituzte, adibidez Glasgow etab. Baina hasi nahian dabiltza herri txikietara, edo komunitate txikietara bidaltzera”
Lan egiteko aukera dute?
“Ezin dute lanik egin. Gobernuak etxe baten sartzen ditu, diru apurtxoa astero eman die eta itxaron behar dute. Eta ezin dute lanik egin“.
Ben zuzendariak aspaldi jorratu nahi zuen gaia, ez banaiz tropatzen?
“Bai. Zinea ikasi aurretik, Benek nazioarteko harremanak eta arabea ikasi zituen. Eta erregio horren politika. Sirian gerra hasi baino lehen bertan egon zen urtebete. Etxera bueltatu eta hilabete batzuetara hasi zen gerra. Hurbil sentitu duen zerbait izan da. Beti jakin izan nahi du gai horren inguruan zerbait egin nahi zuela. Baina ikuspuntua nola jorratu erabaki zuen. Pikadero bukatu eta laster hasi ginen honekin lanera”

Aktore profesionalak edo errefuxiatuak dira?
“Lau aktore printzipalak berez aktore profesionalak dira. Batez ere, Amirrek apurtxu gehiago egin du. Besteak ez dira hain ezagunak. Errefuxiatu rol horretarako aktore ezezagunagoak nahi genituen. Jendeak aktoreak ikusten zituenean ez identifikatzeko, ez pentsatzeko aktore bat dela paper bat egiten. Aktore ezagun bat ikusiz oso konziente zara pelikula bat dela. Aurpegi hori ikusi duzulako askotan.
Audientziarentzako ez oso ezagunak izateak nahi genuen. Laurak gainera kanpoan jaioak dira eta une batean Erresuma Batura joan direnak. Badakite zer den herriz aldatzea“.
Baina uste du aktore profesional eta ez profesionalak uztartu dituzuela, ezta?
“Extra moduan edo paper txikiagoan Eskozian bizi diren errefuxiatu batzuk izango ditugu. Eta isla horretako jendea ere. “Limbo”-a da isla honetan egiten den lehen fikziozko luzemetraia. Bestalde Sidse Babett Knudsen aktore daniar ezaguna (“Borgen” eta “Westworld”) urte asko uhartean daraman emakume daniarra da, Helga. Berak ez du eskoziarrez egiten. Alboan Boris (Kenneth Collard) du. Biak aktore ezagunenak dira.”
Pikaderorekin gai aldaketa samarra,ezta? “Limbo” ze generotakoa dela esan zenuke?
“Genero aldetik Pikaderoren antzerakoa da. Badakit leku askotan “Pikadero” komedia romantikoa dela diote. Baina nik beti ikusi dut drama moduram umore puntuekin. Eta esango nuke hau ere horrela dela. Gaia jorratzen duenez ez da drama, drama. Baina igual une batzutan serioagoa da, gaiatik. Baina ez da melodrama. Umore puntu hori badago“.
Pikadero Donsotiako Zinemaldian estrenatu zen “New Directors” lehiaketan eta Edinburgen saria jaso. Horrek finantaketarako lagundu?
“Bai, hasiera batean, guk Pikadero laguntza gabe egin genuen. Eta Pikaderori esker jarri ginen Erresuma Batuko zinema industriaren mapan. Horri esker eta gustatu zelako sartu ginen. Horren partea handia izan zen Donostian estrenaitu zela. “Limbo” filmerako finantziazio nahaste bat da: Film Four telebista katea, British Film Institute (BFI) erakunde publikoa eta Creative Scotland, eskoziar publikoa. Azken hau Eusko Jaurlaritzako diru laguntza jasotzea bezala da”

“Limbo” urriaren 15ean hasi ziren filmatzen. Bost asteetan egingo dute errodajea, horietatik hiru bat egun Glasgoweko estudio batean. Gero azaroa bukaeran Donostiara datoz muntaketa egitera. Datorren urteko udaberri-uda aldera bukatuta eta giratzen egotea espero dute.
Please comment with your real name using good manners.