Zinemaldien zinemaldia izaki, BFI London Film Festivalek Cannes edo Venezian programatutako hainbat film sartzen ditu bere Sail Ofizialean. Batzuk gainera zinemaldiotan sarituta iristen dira Londresera. Zinemaldi honetan lehiatu diren filmeren artean, Donostiako Zinemaldiako Sail Ofizialean egon zen Peter Stricklanden “In Fabric“ filma zegoen. Deigarria da hamar filmen artean, lau emakumeek zuzendu dituztela eta bat emakume eta gizon zuzendarien bikote batek. Eta hain zuzen, emakume baten lana, Sudabeh Mortezai zinegile austro-irandarraren “Joy“ filmak eskuratu du saria nagusia. Veneziako sail independiente batean emakume zinegile bati estrainekoz ematen zion saria eskuratu zuen filmak. Filmak emakumeen trata aztertzen du eta Lenny Abrahamson buru zuen epaimahaiaren arabera “giza erresistentziaren erretratu gordina” ematen du. Zoritxarrez filma ikusteko aukera ez nuen izan. © Venice Film Festival[/caption]
Irrikitan nengoen “The Old Man and the Gun“ filma ikusteko. Ez bakarrik ustez Robert Redford antzezle duen azkena delako. Baita David Loweryk ere zuzendu duelako. “A Ghost Story” kuriosoa eta eder hori filmatu ondoren, nostalgia puntu hain handia duen hau egiteko nola moldatu den kuriositatea nuen. Eta esan behar dut ez duela huts egin. Benetako istoria bat girotuz, adinetua zela oraindik bankuak lapurtzen zuen gaizkile horren erretratu samurra osatu dute zuzendariak eta Redfordek ere. Honi erreplika ematen Sissy Spacek handia ere dugu. Aldi berean, Loweryren aurreko filman ere protagonista izan zuen Casey Affleckek dugu. Lapurraren atzean dagoen poliziarena egiten, familia duen polizia. Antzezlan ikaragarria oparitzen digu honek ere. Nostalgia giroa borobiltzeko Redforden lapur film zaharren hainbat irudi berreskuratu dira. Redfordek agian falta zaion Oscarra, gizonezko aktore onenaren Oscar saria jaso dezake. Azken aukera izan daitekelako bada ere. “The Old Man And The Gun”. Zuzendaria: David Lowery
Eta gogo handia nuen Ben Wheatleyren azkena ikusteko. Aurrekoa, Donostian lehiatu zen “High Rise” gustura ikusi nuen, kritika onak jaso ez bazituen ere. Bere hirugarrena “Turistas” da gehien gustatu zaidana. Londresen lehiatu den “Happy New Year, Colin Burstead“ filmak berriz hotz utzi ninduen. Agian bigarren aldiz ikusi beharko dut familia disfuntzional honi etekina ateratzeko. Urteberria ospatzeko gizon batek gaztelu izandako etxea alokatzen du eta familia guztia gonbidatu. Tartean, erlazio interrazial batean dagoen arreba, trabestitzen eta hiltzorian dagoen osaba, ama goikarria eta zuen dirua galdu duen aita eta hauen lagunak. Dena hankaz gora jarriko du emaztea utzi eta kanpoan bizi den anaiaren agertzeak. Wheatleyren film konbentzialenak istorioak zabalegiak uzten ditu eta sortzen den galdera ea film bakarra da edo serie baten pilotua.
László Nemes hungariarren “Sunset“ ikusteko ere desiatzen negoen. Venezian izandako kritikak ikusi ondoren eta bere lehen luzea txundigarriaren ondoren. 2015ean”El Hijo de Saul” itogarria baina ederra filmatu zuen eta 60 sari jaso zituen, tartean Atzerriko Hizkuntzan Oscarra eta Cannesen Epaimanahaiaren saria eta kritikaren FIPRESCI saria jaso zituen. Horretan holocaustoari errepaso egiten bazio, “Sunset” honetan inperio baten gainbehera, Austriar inperioaren gainbehera erretratzen du. Lehen Mundu Gerra atarian, kapela egile gazte bat Irisz Leiter (Juli Jakab txundigarri bat) Budapestera itzuliko da, hildako gurasoen kapela etxean lan egiteko. Horrela desagertutako anaien, emakumeen trata eta aberatsei lapurketa istorien erdian sartuko da. “El Hijo de Saul” gidoian erabilitako ko-egile bera, Clara Royer erdi frantziar erdi hungariarra erabili du. Jada kolaboratzaile bilakatu den Mátyás Erdély argazki zuzendariak 35 mm-kometrajean lan egin du, XX. mendeko Europako zine independientea gogoratzen duen zinematografia emanez. Aurreko filmaren plano estilo berean, non pertsonaiak ia planoa osoa okupatzen duen eta garrantzitsua a inguruan ikusten dena. Baina plano zabalagoak ere daude honetan, ez da hain klaustofobikoa. Ederra itxuran, agian poetikoegia eta galtzeko zorian izan nintzen. Berriz dastatu eta gozatzeko moduko film horietako da. Adi egongo naiz beraz, urtarrilaren 11ean Espainian estreinatzen denerako. Locarnoko azken zinemaldian zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Dominga Sotomayor txiletarrak “Demasiado Tarde Para Morir Joven“ filmagatik. Hori jakinda hurbildu nintzen “coming of age“, nerabeen koskortze istoria honetara. 1990ean Txile askatasun berreskuratua dastatzen ari da. Aldaketen garai batean komunitate hippy batean, Sofia (Demien Hernández) eta Lucas (Antar Machado) nerabeak eta gazteagoa den Clara (Magdalena Tótoro) gurasoen, bere lehen amodio istorien eta beldurren kontra borroka egin behar dute. Hori guztia Urteberriaren bezperan. Uda australean egindako nerabeen istorioa hau errepikatuegia iruditu zitzaidan hasieran eta printzipioz, sute batekin amaitzen den istorioak hotz utzi ninduen. Baina hor utzitako sugarrak gerora berotzen du zure irudimena. Plano ederrak batu ditu, komunitateak ere garrantzia duen filmean. Antzezlanean “El Club” ikusi genituen Antonia Zegers eta Alejandro Goic dira ezagunenak guretzako behintzat..
Hortaz gain Cannesen txundituta utzi ninduen Alice Rohrwacheritaliarraren “Lazzaro Felice” ipuina eta Ciro Guerra eta Cristina Gallegoren “Pájaros de Verano“, Colombian narkotrafikoaren sorrera errealismo magijoko kutsuarekin esplikatzen duen filma ere BFI London Zinemaldiko Sail Ofizialean izan dira. Biak Italia eta Colombiaren hautagaiak dira Oscar sarietarako
Please comment with your real name using good manners.