Aurtengo BFI London Film Festivalen gehien itxoiten nuen hitzordua Alfonso Cuarón zinegilearen hitzaldia zen. Eta luze itxoin behar izan nuen. Hegaldi batekin arazoa, aire konpainia ezagun batek hegaldia bertan behera utzi zionez, goizean izan beharrean, arratsaldean izan zen eta orduterdi izan beharrean 45 minutu besterik ez. Gutxi baina nahiko interesgarria. “Roma” filmean zer kontatu nahi zuen eta nola iritsi zen protagonistara, beste pelikulen esannahiari buruz eta zinemagileen komunitateari buruz mintzatu zen.
“Roma”. Zuzendaria: Alfonso Cuarón
Donostia Zinemaldian egin zen bezala, Londreseko zinemaldiak ere Cuarónen azken filma, “Roma“ programatu du. Azken Veneziako Zinemaldian, sari nagusia, Urrezko Lehoia jasotako filma 1970eneko hamarkadan girotzen du zuzendari mexikarrak, haurtzaroko auzoan. Zuribeltzean eginda, kutsu nostalgikoa duen filmak “orbain pertsonalez, familia orbainez” ari da Cuaronen esanetan. Baina “ez da autobiografikoa, ni ez bai naiz pertsonai zentrala“. Narrazioaren erdian dagoena Cléo deitzen den neskame indiarra da. “Ikusgabetu dutena, klase muga ikusgabetasun horrek markatzen du” esan du, izan ere, moderatzaileak gogoratu zuenez, “klase eta arraza arteko ikerketa filma” da filma.
Yalitza Aparicio “Cléo” da
Neskamearena egiten duen Yalitza Aparicioren lana goraipatu zuen María Delgado programatzaileak eta moderatzaileak. Are gehiago, jakinda, aktore ez profesionala dela, ia gainontzeko pertsonaiak bezala. “Berak Veracruz inguruan jatorria duten mixtecos zapotecos komunitatekoa izan behar zuen. Hasieran Mexiko hirian bizi direnen artean bilatu genuen, baina hiritartuegiak zeuden“, onartu zuen. Horregatik, ehunka bilatzaile bidali zituzten, Veracruz eta Oaxaca estatura, “herriz herri gure Cléo bilatzeko“. Yalitzaren aizpak konbentzitu zuen casting-era agertzeko. “Familia beldur zen, emakumeen trafikoa zelakoan”, baina eurek dioten bezala “trafikoa oso normala da Mexikon eta kastina ez zen normala“. Horrek lasaitu omen zituen.
Yalitzak eta beste aktoreek ez zuten gidoirik. “Nire oroimenak ematen nien gehiago” argitu zuen Cuarónek. “Aktoreak ez direnentzat hori zinea egitea balitz bezala zen, aktore den bakarrari, amarena egiten duenari ordea kostatu zitzaion“, aitortu zuen zinegileak. “Bakoitzarekin hitzegin nuen, istoriaz zertaz zen, eta nola izan da filmatzen dugun arte, baina filmatzen genuen egunean ematen nien esan beharrekoa”, esan zuen. Horregatik era kronologikoan filmatu zuten. Zuzendaria izateaz gain, Cuaronek argazkia zuzendaritza (“Lubezkik ezin zuen eta berak animatu ninduen“) eta editaia egin du. Azken honetan ohituta dago, berak egiten du gehienetan eta horrela “Gravity”ko editaiagatik Oscar saria jaso zuen. Filmak zuzendari onenaren oscarra balio izan zion, mexikar batek lortzen duen lehena.
Horrela bidea zabaldu zien “hiru lagunen taldea”ko beste bi kideei: Alejandro G. Iñarritu eta Guillermo del Toro zuzendari mexikarrei eta lagunei. Lehenak Cuarónen ondoren, bitan lortu du zuzendari onenaren Oscar saria, Guillermok aurten. “Alejandro printzea da, eta Guillermo eta biok zine langileak, zinemako ogibide desberdinetan lan egin bait dugu“, esan zuen umoretsu. Zine interes beretsuak dituzte elkarteko kide izatea azpimarratu zuen Cuarónek. “Egungo gazteek nik baino zine gehiago ikusi dute, egunero, unero, input bisualak baitituzte. Baina ordezkaezina da komunitate baten parte izatea“, aitortu zuen. Eta horrela bi lagun mexikarrez gain, bera bezala Londresen bizi den Pawel Pawliskoki poloniarra aipatu zuen, zine lagun modura. Kuriosoa da biak zuribeltzean filmatu dutela. Beste zuzendari batzuk aitatu zituen. Komedia egitea pentsatzen ari dela aitortu duenean, Wilder baina batez ere Lubistch inspirazio iturri nagusitzat jo zuen.
Lagunen garrantziaz ohartzeko, esan Guillermo del Torok konbentzitu zuela “Harry Potter eta Azkabango presoa” filmatzeko. Gero aitortu du asko dibertitu zela eta obserbatzaile ona dela “ikerketa egiten ari nintzela konturatu nintzen umeek ez dutela uniformea era berean eramaten, bakoitzak bere identitatea agertu nahi du“. Film horretan Harry eta lagunak nerabe dira eta adin beretsua erretratu zuen, “Y Tu Mamá También” filmean. Moderatzaileak gogoratu dio film horretan Mexikoko egoeraren erretratua ere egiten zuela. “Batzutan atzean informazioa gehiago dago, aurrean ikusten dena baino“, argitu du. Eta “Children of Men” bere film distopikoa profeziaz jo dutela, baina abisua aspaldi zegoela. Esan bezala, laburra, baina plazerra izan da.
Please comment with your real name using good manners.