Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien sailean lehiatutako “Viaje al Cuarto de Una Madre” eta “La Camarista” Londresen ere lehen filmeei ematen zaien Sutherland Award-en bila aritu ziren. Baina jada Cannesen “Camera d’Or” jaso zuen, lehen filmeei ematen zaien saria jaso zuen “Girl” izan zen garaile. Barruak mugitzen duen filma aurtengo filmeetako bat da eta zaila zen ez irabaztea. Hortaz gain, Sundancen aurkeztu eta jada hainbat sari jasotako “Holiday” daniarra edota Paul Dano aktorearen lehen film luzea ikus ziren BFI London Film Festivalen Lehen Film sailean.

Cannesen “Un Certain Régard” sailean, kritika eta industriako ikusleak aho zabalik utzi gituen Lukas Dhont zuzendari belgiarraren “Girl“ filmak. Gauza bera gertatu da Londresen eta horrela, Sutherland Award, lehen filmeei ematen dieten saria jaso zuen. Epaimahaiaren esanetan, “heltze prozesua, “coming of age”, ikaragarria, antzezlan zoragarri batekin, gai gogorrak maisuki, oreka eutsiz itxaropen eta une gogorren artean” du filmak. Lara 15 urteko neska bat da, mutil baten gorputzean jaioa eta dantzaria izan nahi duena. Familia lagun badu, egoera dramatikoa da. Neska gorputzera egokitzea luze, oso luze egiten zaio. Eta erabaki dramatikoa hartuko du. Filmak saileko FIPRESCI, kritikoen saria, Queer Palm eta Urrezko Kamara jaso zituen Cannesen eta sailaren aktore onenaren saria eskuratu zuen Victor Polster aktoreak. Lan itzela egiten du oso sineskorra eta ziurrenik Belgikako sarietan bere izena aipatuko da.

Eta antzezlan indartsuak eta zuzendaritza intesgarria ditu Donostiako Zinemaldian New Directors saileko aipamena jasotako “Viaje al Cuarto de Una Madre“ filmak. Celia Rico Clavellinok ederki kontatzen du seme-alabek alde egiten dutenean gurasoek sentitu dezaketena. Eta lehen aldetzen horretan seme-alabek izan dezaketena. Gainera narrazioan oso ondo konpondutako bira baten bidez egin du. Film samurra, ederra, gustagarria antzezlan deigarriekin. Anna Castillok alabaren ezinegona ederki antzezten du, baina niri maitemindu nau Lola Dueñasek egindako amak. Zuzendariaren amarekin josten ikasi zuen eta guzti Dueñasek. Pena da hain gutxi iraun duela karteleran.

Donostian “New Directors” sailean lehiatu zen Lila Avilésen lehen luzea. “La Camarista“ filmak Mexikoko luxuzko hotel batean murgiltzen digu. Bertan lan egiten du, fidel, maila igotzea espero duen Eve-k (Gabriela Cartol). Semea lagun baten zaintzapean du, egunaren zati handi bat, handiegia hotelean pisu bateko gelak garbitzen pasatzen du. Avilésen begiradapean garbitzaileak bezeroekin, ikusten dituen eta ikusten ez dituenekin egiten dituen harremanak oso garrantzitsu dira. Batzuekin euren objetuen bidez izango du harremana. Bezeroen pertsonalitatea erakutsiz. Garrantzia nola ez, lankideekin dituen erlazioak. Apala, lanpostu igoera horren bila zintzo lan egiten du Evek. Baina batzutan apaldutako sumendiak eztanda egiten du. Gustura ikusten diren horietakoa.
Eta barruak mugitu, baina beste era batean, ezinegonatik “Holiday“ film daniarrak. Isabella Eklöf zuzendariak droga mafioso baten neska-trofeoa baten piurak kontatzen ditu. Nola egurra ematen dion gizon horren pean jartzen da, bere mundura hurbiltzeraino. Neskak zein punturaino bere izana alboratzen duen kontatzen digu. Turkian girotu du “auto-hondamendi” istorio hau. Hurbilketa gordin bat da. Neskarena egiten Eskandinavian azken urteetako hainbat film ezagunean lan egindako Victoria Carmen Sonne dugu. Zuzendaria eta gidolaria gainera Suediak Oscarretara bidaliko duen “Gräns” (Border) filmean aritu da gidoilari ere.

Eta ilusioz joan nintzen “Soni” ikustera. Film poliziako feministatzat saldu zidaten. Gauza asko onak ditu, hasieran engantxatu ninduen baina gehiago espero nuen, planoegia, eta jakinegia iruditu zitzaidan. Indian jaio baina AEBn hazi eta ikasitako Ivan Ayr-en lehen luzea Veneziako Horizonsen ere lehiatu zen. Soni emakume polizia gazte bat, bidegabekeri eta emakumeen aurkako indarkeria bortizki borrokatzen duena. Senarratik banatzeko prozesuan dago, eta aldi berean, auzoko batek lagundu, kontrolatzen du. Soni gainetik Kalpana emakume polizia buruzagia du. Honek familiaren presioa du ama izateko. Polizia burua ere den gizonak gainetik begiratzen dio. Ingurugiro horretan eta emakumeen aurkako eraso desberdinak ikusita bi emakumeak hurbilduko dira. Geetika Vidya Ohlyan hasiberriak gorpuzten du Soni. Telebista serie bat eta laburmetraia egin duen Saloni Batra da Kalpana.

Locarnon epaimahaiaren saria jaso zuen Richard Billingan argazkilariaren kronika biografikoa. “Liz and Ray“ filmean fikzionatu du duela 20 urte argazki liburu batean jasotakoa, alegia, gurasoen bizitza babes ofizialeko edifizio batean. Film horren bidez, Thatcherren murrizketa urteak ere erretratu ditu. Alkoolizatuta dagoen Rayren bitartez atzera egiten dugu itzulia, garai horiek gogoratzeko. 16 mm-tan filmatu, zinematografia ederra du, detaileetan begia jartzera behartuta. Esan bezala, Locarnotik saria ekarrita zuen eta kritikak onak izan dira. Baina niri lehen ikustaldian ez nau harrapatu. Agian bigarren aldiz ikusten badut, gehiago gustatuko zait.
Please comment with your real name using good manners.